Solista nintzen, ahotsik gabeko solista. Ez dakit zergatik aukeratu
ninduten horretarako eta ez dakit nola ausartu nintzen hori egiten. Bai potroak
nireak!!! Eta bai belarri finak igandero meza ostean zoriontzera etortzen
zirenenak.
Gaur egungo errepertorioa genuen, igual-iguala. Urte hauetan apenas aldatu
da eliza eta hit parade-ak ziren abestiek oraindik top ten-en
jarraitzen dute.
Igandeetako arrakastak bultzatuta, beste eszenatoki batzuetan saiatu
nintzen, baina ez. Elizatik kanpoko entzuleen belarriek ez zuten eliza
barrukoenek beste sentsibilitate edo gupida.
Orain ez dut inoiz abesten, ezta dutxan ere.
Abesten duzue? Zer? Nola? Inoiz abestu duzue
publikoaren aurrean? Nolako esperientzia izan zen? Zein da zuen abeslari
gustukoena? Zergatik? Zer da inportanteena musika munduan arrakasta lortzeko,
ahotsa ala marketin ona?
