Athletic etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Athletic etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/06/01

IKUSI EZ GENUEN GOLA

Ez dakit futbol-zelaian egon ez zinetenok ikusi ahal izan zenuten, ez dakit telebistatik ikusi zenuten, baina larunbateko finalean une batean irabazten ari izan ginen. Ez zen une luzea, baina irabazten ari izan ginen.


Ikusi ez zenutenok ez didazue sinetsiko eta dena asmatu dudala edo dena alkoholaren efektua izan dela pentsatuko duzue.Telebistatik argi ikusi zenuten galdu genuela eta ez ginela markagailuan aurretik jarri, baina zelaian egon ginenok markagailuan gure taldea aurretik ikusi genuen.

Ez da amets bat izan, ez da photoshopez aldatutako ezer. Egia da eta argazkian duzue froga: une batez irabazten ari izan ginen.


Igual izan zen zaletuok, bertan egon ginenok eta etxean geratu zinetenok, berriro ere sartutako gola.

2012/05/04

ZURI-GORRIA NAIZ

Herriko taldea delako, txikitan Iribar edo Dani nintzela egiten nuelako amets, euskalduna naizelako izan daitezke arrazoi batzuk nire Athetic-ekiko zaletasuna nondik datorren azaltzeko. Baina nire aitak grina hau transmititu zidalako da arrazoi nagusiena. Etxean guztiok izan gara zuri-gorriak oraingo une gozoetan zein latzetan. Eta beti izango gara, jakina.

Aita futbolari nahiko ona eta futbol zale handia. Semea futbolari eskasa, baina bera bezain zalea. Aitak semea Athleticeko futbolaria izatea nahi zuen, baina semeak balio ez. Futbolak erdipurdiko jokalaria galdu eta euskara munduak irakasle ona irabazi zuen, kar, kar, kar.

Athleticek UEFAko finala jokatu zuen azken eta aldi bakarra aita hil zen urtean izan zen. Aita ohean azkenetan eta ni ondoko gelan irratian partidak entzuten. Gazi-gozoa da txapelketa horretako oroitzapena. Baina, tira, aurten Iraolak kopa zerura jasotzen duenean ziur aski berarekin gogoratuko naiz.
AUPA ATHLETIC!!!

Zuek Athletic zaleak zarete? Zergatik?

DENOK BUKARESTERA

Hogeita hamabost urte eta gero berriro heldu gara Europako finalera. Bizkaia osoa dago aztoratuta, pozaren pozez sinetsi ezinik, eta zoramen honetan bidaia agentziak beterik, final hau ikusteko lekutxoren bat erreserbatzeko. Athleticek egindako zozketan izan ziren zorioneko batzuk sarrera lortzen. Saridunak izan ez zirenak zoroan pare ari dira sarreratxo bat lortu nahian eta zortedun izeneko batzuek egoera aprobetxatzen dute etekina lortzeko, sarreren prezioak bikoiztuz eta hirukoiztuz. Makina bat diru mugitzen ari da egunotan, batzuek oporretarako edo gordetako diru hori gastatuko dute eta beste batzuek, berriz, oporretara joateko beste diru aterako dute.


Badira egoera hau kritikatzen dutenak, krisi garai hauetan hainbeste diru gastatzea ulertzen ez dutenak. Egia esan, partida ikusteko bidaiako 575 euro gehi sarrerak balio ahal duena gastatzea ez dago edonoren esku eta, halako egoeretan, batek baino gehiagok nahiago luke aberatsa izan. Hala ere, oporrik gabe eta beste gutiziarik  gabe geratu beharko banu ere, nahiago nukeen zozketan sarrera bat lortu dutenetako bat izan, eta zuk?

2009/05/08

BETI ZUREKIN!

Duela aste batzuk iragarri genuen profezia berriro dakargu blog honetara, baina oraingo honetan lehoi horien liderrak bere taldekideei esandakoak lagunduta.

… eta bigarren milenioko bederatzigarren urteko bosgarren hilabeteko hamahirugarren egunean, zauritutako lehoia berpiztu egingo da. Hain ozena izango da bere orroa non Ipar Hispaniako herrixka batek, estandarteak eskuan eta danborrak burrunbaka, ibai ertzean bere gudariei sekulako harrera egingo dien. Eta urak berriro baretu egingo dira …

Nostradamus


Komentarioen bitartez bidal iezazkiezue zuen animoak gure lehoiei edo kontaguzue azken kopa irabazi genuen egun hartan egindakoa edota finalean zer egingo duzuen

ALABIN, ALABAN, …


IRAKURMENA:
Eskolara ez doan maisua


Valentziaren harrobia. Nikon Jevtic 12 urteko gaztetxo serbiarra da; ez da eskolara joaten eta bakarka entrenatzen da, Nestor anaiaren aginduetara.


HIZKA-MIZKA

Egun ez dago ukatzerik futbola kirol guztien gainetik dagoela, erregea dela, alegia
Futbolak diru asko mugitzen du, bai futbol zelai barruan bai kanpoan, eta honen argibiderik argiena publizitatean dugu

Astebururo 90 minututan aste osoko lana erakutsi behar dute

Futbola ikuskizuna da, odola irakiteko modukoa, nerbioak dantzan baina gozatzeko paregabekoa
Egun badaude futbola bezain ikusgarriak diren beste kirol batzuk, baita sortzen duen zirrara sortzeko modukoak ere

Zenbaitetan zaila da jakitea futbolariak diren ala pasarela modeloak

Edozein kiroletan prestakuntza handia behar da, elite kirolaria izan nahi bada

Askotan futbola mafia bat dela esan ohi da, izan ere, kirol honetan mugitzen den dirutzak erraz hauxe pentsarazi dezake


2009/03/06

INKESTA ----- ERANTZUNAK



Inkesta: SINIESTEN DUZUE PROFEZIETAN?
BAI …………… %16
EZ …………..… %84

2009/02/27

AHAL DUGU, PODEMOS, WE CAN, POUVOIR, 可以

… eta bigarren milenioko bederatzigarren urteko bosgarren hilabeteko hamahirugarren egunean, zauritutako lehoia berpiztu egingo da. Hain ozena izango da bere orroa non Ipar Hispaniako herrixka batek, estandarteak eskuan eta danborrak burrunbaka, ibai ertzean bere gudariei sekulako harrera egingo dien. Eta urak berriro baretu egingo dira …
Nostradamus

Aitortu beharra dugu: aste honetan buruan bi gauza baino ez ditugu (normalean askoz gehiago ere ez dugu izaten, baina, tira …). Bata futbola eta bestea … (hobe da hurrengo baterako uzten badugu). Horregatik, idatz ezazue komentarioetan gai honen inguruan gura duzuena.

- Animoak eman Athletici
- Komentatu futbolarien gorputzak edo beren bikotekideenak
- Kritikatu kobratzen duten dirutza
- Esan futbolaz nazkatuta zaudetela …

Benetan, eman zuen iritzia nahi duzuenaz , beti ere, gai honen gainean.