Egitasmo honi ez deritzot
txarto, baina uste dut umeei eskertu zaien bezala gainerako herritarrei ere
eskertu ahal zitzaiela, ezta? Zergatik ez bidali diploma bana herritar guztiei?
Badakit hori eginda diru asko gastatu behar izango litzatekeela, baina beti
umeei dena egiteak ematen du zer pentsatu. Umeak izan ziren lehenak ateratzen,
umeak ere izan ditugu presente txaloak emateko momentuan, eta, orain, udalerri
honetan umeei eskertu zaie egindako ahalegina.
Segur aski pentsatuko duzue
jeloskor nagoela, ez da hori, baina berrogeialdi honetan guztiok jarri dugu
zerbait gure partez eta guztioi berdin eskertu behar digutela uste dut,
ezberdintasunik egin gabe.
Zer
deritzozue Gatikako udalaren asmoari? Zuen Udalak gauza bera egin beharko luke?
Uste duzue umeak ez garenoi ere eskertu behar litzaigukeela egindako ahalegina?
Nola?