Oraintxe ikusi dut telebistan hemengo enpresa batek tramankulu bat diseinatu
duela autobus batean sartzerakoan gure tenperatura neurtzeko eta, maskara
jantzita ez badaukagu, abisatzeko. Autobus barruan ere beste tresna batzuk
jarriko dituzte airea garbitzeko eta guk seguruago bidaiatzeko. Baina, sukarrik
badugu, kalera botako gaituzte. Ez digute sartzen utziko, nahiz eta sukarra
beste gaixotasun batek kausatu.
Etxetik atera ahal garenetik ez dut garraiobiderik hartu. Leku guztietara
oinez joaten naiz. Beti gustukoa izan dut oinez joatea, baina orain neure burua
babesteko era egokia izan daitekeela uste dut. Gainera, era merkea eta
osasuntsua da.
Ez da nire kasua, baina jende asko autobusa edo metroa hartzeko beldur da.
Adituek diotenez, oso leku arriskutsuak dira, hor birusak libre pertsona
batengatik beste batengana bidaiatzen du, gainera, tiketik ordaindu gabe. Bisura
garraiotik botatzeko, gaur egun ezinbestekoa da maskara eramatea, baina ez
dakit hori nahikoa den. Leku itxiak, txikiak eta arriskutsuak dira eta askotan
ez dugu beste erremediorik, hartu behar dugu metroa, trena edo autobusa.
Kalera atera ahal garenetik, inoiz hartu duzue
garraiobiderik? Nolako esperientzia izan da? Seguru gaude bertan? Neurri
berezirik hartzen duzue? Zeintzuk? Zer iruditzen zaizue leku guztietara oinez
joatea?
