Oraintxe ikusi dut telebistan hemengo enpresa batek tramankulu bat diseinatu
duela autobus batean sartzerakoan gure tenperatura neurtzeko eta, maskara
jantzita ez badaukagu, abisatzeko. Autobus barruan ere beste tresna batzuk
jarriko dituzte airea garbitzeko eta guk seguruago bidaiatzeko. Baina, sukarrik
badugu, kalera botako gaituzte. Ez digute sartzen utziko, nahiz eta sukarra
beste gaixotasun batek kausatu.
Etxetik atera ahal garenetik ez dut garraiobiderik hartu. Leku guztietara
oinez joaten naiz. Beti gustukoa izan dut oinez joatea, baina orain neure burua
babesteko era egokia izan daitekeela uste dut. Gainera, era merkea eta
osasuntsua da.
Ez da nire kasua, baina jende asko autobusa edo metroa hartzeko beldur da.
Adituek diotenez, oso leku arriskutsuak dira, hor birusak libre pertsona
batengatik beste batengana bidaiatzen du, gainera, tiketik ordaindu gabe. Bisura
garraiotik botatzeko, gaur egun ezinbestekoa da maskara eramatea, baina ez
dakit hori nahikoa den. Leku itxiak, txikiak eta arriskutsuak dira eta askotan
ez dugu beste erremediorik, hartu behar dugu metroa, trena edo autobusa.
Kalera atera ahal garenetik, inoiz hartu duzue
garraiobiderik? Nolako esperientzia izan da? Seguru gaude bertan? Neurri
berezirik hartzen duzue? Zeintzuk? Zer iruditzen zaizue leku guztietara oinez
joatea?
7 iruzkin:
Kaixo!
Atera ahal garenetik, inoiz ez dut garraiobiderik hartu, Barakaldotik ez naizelako atera. Baina argi daukat laster hartu beharko dudala metroa, lanera itzuli naizenean. Ez dakit seguru izango den ala ez garraiobideak hartzea, baina ez dudala beste aukerarik edukiko, hori badakit. Egiteak ez nau asko kezkatzen, agindu diren neurriak (maskara eta gela, besterik ez dago) erabiliko ditudalako.
Bestalde, neurri horiengan konfiantza handia eduki ez arren, saiatuko naiz gaixotasunaz ez oroitzen, ezer ez irabaziko dudalako koronabirusa hartzeko bedurra banago, ezta?
Oso ondo legoke edonora oinez joatea, baina hori ezinezkoa da, noski. Hala ere, uste dut denok hasi gara gehiago ibiltzen Covid-19 gurekin bizi denetik.
Ondo pasa asteburua!
Kaixo:
Kalera atera ahal garenetik, ni Barakaldotik bakarrik atera naiz, lagunekin edo amamarekin buelta bat ematera. Ez dut metroa ez autobusa hartu, ezta garraiatzeko modurik ere. Beraz, ezin dut gaiari buruz asko hitz egin. Neurri egokiak dituztela uste dut, eta edukiera mugatuarekin izango dela. Autobusetan kartel batzuk ikusi ditut, "Hemen ezin zara eseri" jartzen dutenak. Oso ondo iruditzen zait, gu babesteko neurriak hartu behar dira eta ez zaigu ezer gertatuko.
Dánae.
Kaixo, guztioi:
Nik bi hilabetean ez ditut hartu garraiobiderik, izan ere, zerbait egin beharko banu oinez joan izan naiz. Gainera, kalera atera ahal garenetik ere oinez noa ariketa pixka bat egiteko.
Garraio publikoa hartzeko beldur nintzen, baina duela bi aste hasi nintzen lanean eta autobusa erabili behar dut Gasteizera joatea. Jende guztiak maskara eraman behar du eta bidaiarien %50 baino es dugu bidaiatzen. Gainera, aurreko atetik gidariari txartela erakustea eta ondoren, atzeko atetik igogo gara eta ezin gara elkarren ondoan eseri. Niretzat neurri onena da gela ematea autobusera igotzean eta jaistean.
Orain ohitu naiz eta orain lasaiago noa. Nahiz eta egunero pertsona gehiago joaten gara, beraz, ez dakit nola egingo dugu jende guztia lan egitera joango garenean.
Amaitzeko, nik ez dakit maskara eramanez gero nahikoa dela, autobusa leku itxita delako, baina nire kasuan ezin dut joan oinez, bestela oinez joango nintzateke.
Ondo izan,
Kaixo guztioi!
Hain zuzen ere, aste honetan etxetik atera naiz eta autobusez Bilbora joan naiz. Sentzazioa oso arraroa izan da, orain ez da lehen bezala. Eta orain, gainera, bidaiatu bitartean, autobusean eseri nahi baduzu, zu besteok baino azkarrago izan behar duzu eserleku gutxi dagoelako esertzeko. Benetan ez dakit babestuta gauden ala ez, bi metroko tarte ez delako posible betetzea, orduan...
Dena dela, aukera edukiko banu, gehiago ibiliko nintzateke. Hori zalantzarik gabe, baina askotan mina edukitzen dut nire belaunetan, eta horregatik beti hartzen dut garraioa eta ia beti, autobusa! 🚌
Laster arte!
Kaixo,
Nire iritziz beharrezkoa da segurtasun neurriak betetzea,batez ere garraiobideetan,lekurik ez dagoenez,norbaitek kutsatuta badago oso erreza izango litzateke kutsatzea.Beraz ,geure burua babesteko hobe da arauak jarraitzea.
Bestalde,niri asko gustatzen zait garraiobideetan bidaiatzea,egunero autobus bat gutxienez erabiltzen dut,batez ere, bere gidaria naizelako,kar karkarkar.
Normalean, ez banago lan egiten edozein lekura oinez joaten naiz.Uste dut pandemiari esker ohiturak aldatzen ari dira,eta jendeak nahiago du oinez joan kotxez baino.
Laster arte.
Patricia
Kaixo, gustioi:
Ni egunero joaten naiz Gasteizera autobusez lan egitera, autobusa erdi hutsik dago oraingoz.
Jende askok telelana dauka, beraz, oraingoz bananduta eta maskararekin goaz. Bulegoan lanean hasi ahala, ez dakit nola bidaiatuko dugun, seguruenik autobus gehiago jarri beharko dituzte.
Hegazkinera igo aurretik tenperatura hartzea ondo iruditzen zait. Nahiz eta pertsona batzuek, nik adibidez, ez dugun inoiz sukarrik benetan gaixorik egon arren. Kasu horretan, pertsonen erantzukizunaz fidatu beharko da.
Berrogeialdi honetan hainbeste denbora etxean egon ondoren, ibiltzeko gogoa dugu, eta hori ona izango da gure osasunerako. Denbora luzerako ohitura bihurtzea espero dut.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guzitoi!
Lehen egunero lanera autobusez joaten nintzen. Nahiz eta oinez denbora gutzi eraman, autobusez denbora gutxiago neraman. Hala ere, kalera atera garenetik beti lanera oinez joaten naiz. Ez daukat beldurrik baina sentimentu arraroa daukat autobusa hartzeagatik.
Pentsatzen dut autobusa gehiago ipini beharko luketela gutxi dagoelako esertzeko.
Suposatzen dut denok aldatuko dugula gure bizitzaren modua.
Agur bero bat!
Sonia
Argitaratu iruzkina