2020/05/30

77. EGUNA: ZALANTZA BARIK, MASKARA DA BABESIK ONENA

Badakit orain arte batzuetan hitz egin dugula maskarei buruz: ezinbestekoak diren, zeintzuk diren onenak, diseinuzkoek balio duten,…. Gauza horiek guztiak komentatu ditugu blog honetan. Baina lehengo egunean, lagun batekin telefonoz hitz egiten ari nintzela, zer pentsatua eman zidan gauza bat esan zuen. 

Lagun honek egunero hartu behar izaten du metroa eta, nola ez, maskara jantzita eraman behar du bai ala bai. Hasieran nahiko deserosoa zela esaten zuen, baina egunak pasata konturatu da maskarak metroan ohikoak diren kiratsetatik babestu egiten duela. Hori esan zuenean barregura eman zidan eta arrazoia zuela esan nion. 

Ez dakit zergatik kostatzen zaien hainbeste batzuei dutxa azpitik pasatzea edo noizean behin desodorante apur bat ematea. Seguruenik denok izango dugu horrelako bat lagunen artean, lanlekuan, edo zergatik ez familian akaso. Ez dut uste gaur egun xaboia hain garestia denik.  Gainera,  supermerkatuan eskaintza zabala dugu, azal guztietarako eskaintza. Agian doakoa izan beharko luke xaboiak batzuek garbitasunari uko ez egiteko. Baina, seguruenik, horrela balitz, gero uraren aitzakia jarriko lukete. Txerria beti txerri. 

Maskara izan daiteke horren kontrako babesik onena? Ezagutzen duzue horrelako pertsonarik? Nor? Zein beste usain ezin duzue jasan? Zergatik?

4 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Nik, zoritxarrez, horrelako pertsona bat daukat lanean. Adineko jaun dibortziatua da, eta ez da dutxatzen, edo ez da arropaz behar adina aldatzen. Egunero bainatzen da kolonian, eta kolonia izerdiarekin nahastea oso desatsegina da. Gainera, denbora guztian hitz egiten duen pertsona da, lanean aspertu egiten da eta norekin hitz egin bilatzen du. Bulegoan gaude, nazkatuta, baina atsegina da.
Zergatik ez diote lagunek esaten usain txarra duela? Ez dut ulertzen, mesede bat egingo liokete.
Ez zait axola pertsona batek izerdiaren usaina izatea berria bada, adibidez, kirola egitetik datorrelako. Ezin dut jasan arroparen usain zatarra edo astebete baino gehiago dutxatu gabe egotea.
Eskuak garbitzeaz gain, egunero dutxatzea gomendatu beharko dute ere

Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Maskara izan daiteke horren kontrako babesik onena? Ezagutzen duzue horrelako pertsonarik? Nor? Zein beste usain ezin duzue jasan? Zergatik?

Kaixo denoi!

Kirats kontrako maskara bat eramateari ondo deritzot, koronabirusaren aurka eginez aparte, horrela arnasa hobeto hartzen ahal badugu. Txantkak txantxa, benetan jasanezina da usain tarra darion norbait zure alboan edukitzea.

Ez dut uste xaboiaren prezioa kontua denik, ohituraren gabezia dutxatik pasatzeko baizik.
Unibertsitateko ikaskide batez oroitzen naiz,askotan usain txarra bota zuena. Ziur nago bera ez zela konturatzen arazoaz, baina bere inguruan geunden ikaskideetatik inor ez zen ausartzen hari esatera. Ezaguna eta ez benetako laguna izan zen, baina, hala ere, ez dut uste orain ausartuko nintzenik lagun bati halako gauza esatera. Agian koldarregi naiz...

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Hain zuzen ere, aurreko egunean gauza berbera pasatu zitzaidan, eta gauza berbera pentsatu nuen, gaitz erdi maskarilla jantzita eramaten nuela. Ez da ulergarria niretzat. Eta gainera, pentsatu nuen bi metroko tarte ere oso ona zela!

Gainera, nahiz eta jende asko gustatu, ezin dut tearen usain jasan. Ez dakit zergatik baina ia ia buruko mina ematen dit, loreen usaina nahiago dut...!🌸

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Zorionez, nire inguruan ez dago inor dutxatzen ez denik edo usain txarra duenik. Nire familiak eta lagunek usain ona dute, eta eskertzen da. Gainera, gai hori ez da oso ona hitz egiteko, jendeak gaizki hartzen duelako eta, azkenean, zuk gaizki sentitzen duzu.
Normalean, nire ustez, usain txarra duen jende gehiena adineko jendea da. Ez dakit zergatik hori gertatzen den, baina egia da usain berezia dutela. Gainera, zaharrak oso pertsona sentikorrak dira, eta ezin diezu gaiaz hitz egin, gaizki sentitzen direlako eta gogaitu egiten dituelako. Guk ulertzen dugu bere onerako dela, baina egia da ez dela jendeari gustatzen zaion gai bat.

Dánae.