2020/05/31

78. EGUNA: ALDATU EGIN NAUTE

Pandemiaren ostean hobeak izango omen gara. Ez nago ados. Birus madarikatu honek alda gaitzake, baina kabroia dena kabroia izango da eta on hutsa dena on hutsa. Hainbeste ez gaitu aldatuko, bestela eskerrak eman beharko genizkioke. Miraria litzateke eta birusek, nik dakidala, ez dute mirarik egiten, baina baten bati bizitza izorratu bai, baten bati bizitza kendu bai.

Martxotik hona ez naiz pertsona hobea, ez naiz beste pertsona bat, lehengoa naiz. Betikoa naiz, beti bezain ipurterrea, beti bezain fidela, hau da, izan nintzena naiz eta kitto. Baina onartu behar dut birus honek, guztion kasuan bezala, eragin didala hainbat aldaketa. Berriro korrika egiten hasi naiz, orain dela hogei urte egin nuen korrika azkeneko partez eta orain egunero ateratzen naiz, poliki-poliki, baina korrika egiten dut. Etxera igotzeko ez dut igogailurik hartzen, bizi naizen etxean orain arte beti hartzen nuen igogailua eta orain ez. Kutsatzeko arriskuak hainbat ohitura hartzera behartu gaitu, baina nortasuna aldatu? Ez dut uste.

Pandemiaren ostean hobeak izango gara? Zergatik? Zer ohitura berri hartu duzue egun hauetan?

7 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Ez dakit berrogeialdian aldatu garen, baina, beharbada, batzuek une batez sentitu dituzte haiengan ohikoak ez diren sentimenduak. Adibidez, esker ona, edo besteekiko elkartasuna. Madarikatuak marikatua izaten jarraituko du, baina agian une batean beste era batera sentitu zen. Ezin dugu izan ezagutzen ez dugun zerbait.
Une batez beren buruaren beste bertsio batekin jo dute agian, beren buruaren bertsio hobea.
Espero dut desberdin sentitzeko garai baten oroitzapena geratzea.
Ni ez naiz asko aldatu, alde guztietara oinez joateaz gain, ahal badut.
Krisiaren erdian besteen ongizaterako lana eman duten pertsona horiengatik esker oneko sentsazioa daukat.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Pandemia ostean hobeak izango gara? Lehenago baietz esango nuke baina orain ez nuke esango. Badirudi, fase 2an sartu eta gero normaltasuna bueltatu dela eta pertsona batzuei ahaztu zaizkiela arriskutsuak baita hildakoak ere.
Oro har, berekoiak garela esango nuke. Tabernak, dendak... beteta egoten dira egun osoan zehar baina, beharrezkoa da benetan?. Denok dakigu segurtasun distantzia oso zaila dela mantentzea baina nahiago dugu garagardo pare bat edan lagunekin etxean geratu baino edo bakarrik garagardo bat edan eta etxera joan baino, ez dugu ezer aldatu.
Beldurra ematen dit nola eramango dugun hurrengo faseak.
Laster arte!

Janire

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez dakit pandemia ondoren hobeto egongo garen ala ez baina ziur pixka bat diferenteak izango garela. Edozein lekutara zitarik gabe joan ahal izango gara? Sinestezina izango da...

Berrogeialdi honetan ohitura berri bat hartu dut eta espero dut mantentzea. Gehiago irakurtzen dut denbora gehiago dudalako, horregatik egun hauetan ez dago barkamenik hori egiteko, hori bai, momentuz bakarrik liburu laburrak...! 🧾

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Birusa honen ondorioz, babes neurri bereziak hartu behar ditugu ez kutsatzeko gure artean. Horregatik, ohitura batzuk aldatu ditugu: eskuak behin eta berriz garbitzen ditugu, maskara eramaten ditugu gune publikoetan, ezin gara kalean inorekin elkartu, etabar.
Nire kasuan, horrez gain, ez dut erabiltzen garraio publikoa oraindik eta igogailuak ere ez.
Argi dago, aztura berri hauek gure portaera eta jarrera aldatu dituela. Hala ere, gure izaera eta nortasuna berberak izaten dira.
Hasieran pentsatzen dut baietz, koronabirusa dela eta, persona onenak izango ginatekeela. Baina orain, nola jokatzen ari garen ikustean, uste dut ezetz.
Gizakiak laster ahazten du eta egoera honek aukera ona eman digu baina, zoritxarrez, ez dugu aprobetxatu.
Ondo izan!
Natalia M.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Ez dut uste birusaren ondorioz aldatu garenik, ezta etorkizunean aldatuko garenik ere. Zurekin bat nator benetako miraria izango litzatekeela eta, zintzoa izateko, esango dut miraritan ez dudala sinesten.

Gure bizimodua bai, hori aldatu egin da. Birusaren aurka neurriak hartu ditugu eta mantendu beharko ditugu, behintzat hainbat hilabetetan. Eta egia da batzuetan arauak ez ditugula behar den moduan errespetatzen.

Hala ere, gure bizitza nolabait ere berreskuratu nahi badugu, beharrezkoa da etxetik ateratzea, erosketak egitea, kontsumitzea. Bestela, birusak ez dizkio "bakarrik" gure osasunari kalte larriak eragingo, gure bizitza berberari baizik.

Azken asteotan hartu dut ohitura berri bat: egunero ibiltzea. Asko gustatzen zait, eta momentuz jarraituko dut egiten, normaltasun berriaren ohitura dela eta.



Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Egia da elkartasun gure hartean ikusi dugula egoera oso zaila eta berria izan delako baina sendimentuak ez dira aldatu, une askotan egoerak gure bihotza ukitu du eta horregatik jendea solidarioa izan da baina uste dut bere sentimenduak berdinak izango direla.
Hala eta guztiz ere, gure ohiturak aldatu ditugu, oraindik beldur handia dago birusagatik eta horrek kontuz ibiltzea eragiten digu.

Horrela jende askok igongailua etxera igotzeko erabiltzen du edo esatebaterako garraio publikoak gutxiago erabiltzen dituzte.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Konfinamenduaren hasieran, jendeak, honek zer esan nahi zuen pentsatzen hasi eta gaiari buruz hausnartzen hasten zen, jendeak esaten zuen aldatu egingo zela, dena amaitzen zenean gauzak gehiago hausnartu eta baloratuko zituztela. Denbora batez sinetsi egin nuen, baina pixkanaka normaltasunera itzultzen ari garenez, konturatu naiz hitzak baino ez zirela. Horrelakoak gertatzen direnean denok pentsatzen eta hausnartzen dugu, baina errutinara itzultzean, badirudi hori guztia ez zela gertatuko eta ahaztu egiten zaigula.
Uste dut, gertatu den guztiaren ondoren, pentsatu eta atzera begiratu behar dugula, daukagun guztia konturatu eta baloratu, baina honek oso denbora gutxi iraungo du.

Dánae.