bizitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bizitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/11/23

BIZITZAKO EGUNIK ONENA

Seme-alabak dituztenei beti entzun diet bizitzan izan duten egunik onena beren seme-alabak jaio ziren eguna izan zela. Ez dut ulertzen, benetan. Bizitzan zehar egunak eta egunak daude eta, haien ustez, beste bat jaiotzen den eguna da egunik garrantzitsuena.

Ez dakit … , beharbada, gauza gutxi egin dute bizitzan edo egindakoak ez dira beste munduko ezer. Ume bat izatea gauza handia da. Beste pertsona bati bizitza ematen diozu gero, nerabezaroan, berak zuri kentzeko.

Bizitzan egun on asko izan ditut eta onena zein izan den galdetuko balidate ez nuke jakingo zer erantzun. Zaila izango litzaidake erantzutea, zaila baino zailagoa izango litzateke egun asko horien artean bat aukeratzea. Dena den, argi daukat ez nukeela seme-alabak jaiotako eguna aukeratu, batetik, seme-alabarik ez dudalako eta, bestetik, seme-alabarik izanez gero, beraiek “fabrikatutako” eguna aukeratuko nukeelako.
 Eta zein izan da zuen bizitzako egunik onena? Zergatik? Zer deritzozue seme-alabak dituztenek esaten dutenari?