Dugun zorioneko egoera hau izan baino
lehen, askotan pentsatu izan dut, ahal izanez gero, zein garaitara bueltatu
nahiko nukeen. Betidanik erakargarriak iruditu zaizkit mendebaldeko filmak,
bakeroak, indioak, legerik gabeko hiriak, zaldiz ibiltzea,…
Ez dakit zergatik, agian, txikitan film
hauek modan zeudelako, telebistan bi kanal bakarrik genuenean. Garai hartan
bakeroak nituen gustuko, baina, orain, helduagoa naizela, indioei diet sinpatia
handiagoa. Hori bai, garai hartara bueltatuko nintzateke dena zirrikitu batetik
ikusteko, ez garai hartako protagonista izateko. Ez dut uste garai hartan
bizirik mantentzeko gai izango nintzatekeenik! Kar, kar, kar,….
Ahal izanez gero, zein garaitara bueltatu nahiko
zenukete? Zergatik? Uste duzue iraganera edo etorkizunera joatea posible dela
ala zientzia fikzioa baino ez da?
