Argazkietan oso ondo ikusten duzuen bezala badaude arrazoi on bi gutxienez irakaskuntza presentziala aukeratzeko eta ez on-line sistema: ikaskideak eta irakasleak. Taldeko ikaskideengandik asko ikasi ahal dugu eta irakaslea une oro zain daukagu zure zalantzak argitzeko.
(benetan zer zaila den gizonezko irakasle sexya aurkitzea sarean! Euskaltegiko baten argazkia ipintzea pentsatu genuen, baina … Hobe Jones irakaslearena, ezta?)
Oharra: ez izan zorrotzak eta hartu argazkiak behar den moduan, umore onez, alegia.
Txantxak alde batera utzita, noiz edo noiz auto-ikaskuntza, on-line sistemak, ohiko klaseak, eta irakaskuntzarekin zerikusia duten gauza asko eztabaidagaiak omen dira egunotan. Guk, beti gure ikuspuntu berezitik, zuen iritzia jakin nahi dugu. Horrexegatik proposatzen dizugu beheko komentarioetan irakaskuntza presentzialak dauzkan abantailak zerrendatzea.


