TURISMOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TURISMOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/10/11

PRAKA MOTZETAN ETA SANDALIAK GALTZERDIEZ

Aste honetan ere gaia OPORRAK.  Ahaztu nahi ez ditugulako izango da edo beren premia daukagulako. Baina beste modu batean planteatu nahi dugu gaia zuek ez aspertzeko. Zer-nolako turistak zareten jakin nahi dugu, nola portatzen zareten herritik kanpo zaudetenean.

Txinako gobernuak hemendik aurrera atzerrira joango diren herritarren artean “Turista onaren gida” banatuko du, bere jendeak kanpoan dagoenean portaera egokia izateko eta bertan egiten dituen hainbat “gauza” ez egiteko. Ez gara txinatarrak, baina beharbada panfletoan ematen diren aholkuak baliagarriak izan ahal zaizkigu.

Aholku arruntak , ohikoak eta gutako batek ziur noizbait egin duena ekiditeko: Atzamarra sudurrean ez sartzea, igerilekuan txiza ez egitea, jan bitartean zaratarik ez egitea eta hegazkinean salbamendu-jaka ez lapurtzea. Txinako gobernuak ondo hezitako hiritarrak nahi ditu, herriaren izena munduan zehar zabaltzen duten pertsonek portaera ezin hobea izatea hain zuzen ere.

Praka motzetan eta sandaliak galtzerdiez daramatzatenetako turista naiz, baina txikitan entzundako kolorezko zirkuluaren istoriotxoagatik ez dut inoiz igerilekuan txiza egiten, etxean jasotako heziketa eta gurasoen zaplastakoren bat edo bestegatik tutik esan gabe jaten dut, noizbait …, ez naiz perfektua, hatz erakusleak seinalatzen dit sudurrerako bidea eta hegazkinetatik ez dakit, baina hoteletatik oroigarri bat baino gehiago ekarri dut etxera.

Holakoa naiz ni eta zuek?

BEREZKO XARMA ALA KANPOKO TXANPONAK

Egia esan, ez dakit zer esan nahi dugun leku bat turistikoa dela esaten dugunean. Zerk egiten du leku bat turistiko? Kokapenak? Klimak? Aurkitu ahal ditugun monumentuak? Jendearen gustuak?

Urte osoan herrialdean turistak egoteak abantailak izango ditu, jakina. lanpostuak sortzen dira, eraikinak ezagunak izango dira, herriak duen xarma jende askok gozatu ahalko du … Baina ez dut uste denak abantailak izango direnik. Nire ustez, herriak turistei esker eta turistentzat iraungo du bizirik eta garai batean izan zuen berezitasuna, leku guztiek berez dutena, galdu egingo du herria turistikoa izatea izango baita helburu bakarra. Berdin izango da herriak zuen berezko ezaugarria bidetik galtzen den.

Beraz, hau guztia esanda, ez daukat oso argi Bilbo leku turistikoa izatea nahi dudan. Badakit garai berrietara moldatu behar dugula aurrera egiteko, baina ez daukat oso argi garenari edo izan garenari uko egin behar diogun.

Eta zuek zer uste duzue?