ERREKLAMAZIOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ERREKLAMAZIOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/11/12

AX(S)EGABE

Jendea dirua lortzeko prest dago edozer erreklamatzeko. Enpresa handiek badakite zentzugabeko erreklamazioak jaso behar dituztela noizean behin eta “azkar” batzuek legean edozein zirrikitu aurkitu nahi dute sosa batzuk irabazteko.

Esate baterako, duela gutxi Indiako gizon batek dirutza eskatu dio AXE konpainiari, bere desodorante erabili arren, ez baitu ligatzen. Gizonak marka horretako produktu guztiak erabili dituela, baina ez duela emakumerik lortu esaten du. Horregatik, AXEk duen ditxosozko efektua non dagoen galdetzen dio bere buruari.



Ziur aski, noizbait erreklamazioren bat ezarri duzue, agian ez hain bitxia, horrela bada kontaguzue beheko iruzkinetan zer gertatu zitzaizuen eta nola amaitu zen auzia.

SATISFACTION

Jarraian kontatuko dizuedan berria aspaldi kanpoko egunkari batean irakurri nuen.

Okin bat luxuzko putetxe batera hurbildu zen bero-bero. Kopa bat hartu bitartean hango neska batekin hasi zen berbetan. Denbora tartetxo bat pasa ondoren zerbitzuak eta beren prezioak galdetu zizkion. Adostu ostean joan ziren barruko gelara eta, antza denez, kexu atera zen gizona jasotako zerbitzuaz.

Okinaren ustez, neskak eskatu zizkion 160 euroak ondo irabazi ez zituenez gero ez zegoen prest ordaintzeko. Neskak asegabe utzi zuen, nonbait. Putetxeko nagusiarekin hitz egin zuen, baina honekin ere ezin ados jarri. Hori zela eta, Kontsumitzaileen bulegoan erreklamazio bat jarri zuen.

Auzia ez dakit nola amaitu zen eta ez dakit nori eman zioten arrazoia, baina berri berezi hau irakurri ostean zure iritzia jakin nahi dugu.