Dagoeneko laugarren astean sartu gara
eta heltzen zaizkigun berriak era askotakoak dira, batzuetan baikorrak eta
hurrengoan erabat ezkorrak. Bitartean, itxarotea besterik ez dugu.
Baina, beti bezala egoera txarretan
badira onuradun ateratzen direnak,
egoerari etekina ateratzen diotenak. Internet bidezko erosketei buruz
ari naiz. Egunotan, zoritxarrez, normalean ez daukagun denbora dugunez, eskura
ditugu hainbat web-orrialde edozer saltzeko prest. Adibidez, jendeak, sasoian
egoteko kirola egiten duela jakinda, nonahi eta edonoiz ditugu kirola egiteko
materiala saltzeko iragarkiak. Ume txikiak etxean egon behar direla
aprobetxatuz, eskolako materiala saltzeko iragarkiak edo, ume txikien kasuan,
eguneko ordu luzeak entretenituta pasatzeko jokoak. Eta horrela etxeko
guztiekin.
Nire kasuan, egunero kuxkuxeatzean
ditut halako web-orrialdeak eta
kostatzen zait tentazioari uko egitea, batez ere, ez dakidalako gero
pakete horrekin nola jokatu behar dudan. Eskularruak jantzi? Lixibaz garbitu bilgarria? Kar,kar,kar,…
Bueno, bestelako arrazoiak ere badaude, jakina!
Udaberrian eta uda atarian gaudela ez
dakit zer izango den salduko diguten hurrengoa. Bainujantziak? Eguzkirako
krema? Sandaliak? Agian bai, baina hori erabiltzeko solariumak eta harea ere
lotean egon beharko dira, zeren bestela …
Zer deritzozue berrogeialdi
honetan Interneten bidez erosteari? Supermerkatuko erosketaz aparte, beste
zerbait erosten duzue? Erraz eusten diozue erosteko tentazioari? Eta zer
iruditzen zaizue pandemia aprobetxatzea negozioa egiteko?