2020/04/10

27. EGUNA: DENOK BAT EGINIK

Noizean behin ilobak ekartzen dit ogia. Atzo, esaterako, ogia eta beste zer edo zer ere ekarri zidan. Lau etxetako erosketak egin behar dituela esan zidan, familiako lau etxetan. Supermerkatura zerrenda lau zatitan bananduta, etxe guztietarako gauzak erosten ditu. 

Seguru antzean, bera bezalako asko egongo dira bizi dugun egoera honetan, birus honek etxean egotera behartu dituen asko, adinekoak, konplikazioren bat dutenak,…laguntzen ari direnak. Egoera honek solidario egin gaitu, arazoak dituztenekin solidario egin gaitu. Atariko auzokide guztiekin solidario egin gaitu.

Egunero ospitaleetan gelditu gabe lanean ari direnekin solidario egin gaitu, ordu berean mundu osoko jendea txaloak jotzera ateratzen denean, haiek egindako lana eskertzera. Denok batera, elkar lagunduz lortuko dugu. Horixe da behin eta berriz elkarri esaten dioguna, iragarki guztietan esaten digutena, telefonoz hitz egitean elkarri esaten diogun mezua,…

Bizi dugun egoera honek solidario egin gaitu. Dena normaltasunera bueltatzen denean ere jarraituko ote dugu solidario izaten ala nork berea baino ez du begiratuko? 

11 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, orokorrean beti izan gara solidarioak, baina orian telebistan gero eta gehiago agertzen da. Horregatik, iruditzen zaigu solidariagoak garela.
Hau bukatu eta gero, solidarioak iraunduko gara, baina jendea ez du jakingo, telebistan ez duela agertzeko.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Egia da egunero gero eta mezu gehiago ikusten dugu telebistan behin eta berriz, nire ustez batzuk bihotz bihotzez dira baina beste batzuk bakarrik dira hor egoteko. Dena dela, egoera honek aldatu du gure bizitza eta bukatu ondoren uste dut zerbait ona ere geratuko dela gure barruan, edo hori pentsatu nahi dut...

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Kaixo,

Egia da horrelako gauza handiak gertatzen direnean gure herria oso solidarioa dela. Gauza hauek gure bihotzak mugitzen dituzte, baina eguneroko elkartuasuna ez dakit nik. Askotan oso gurekoiak gara.

Bestalde, orain sare sozialekin jendeak, nire ustez, gauzak egiten ditu gero bere Facebooken edo Instagramen jartzeko.

Nik nahiago dut eguneroko solidarietatea eta hedabideetan ikusten ez dena.

Maite

Unknown erabiltzaileak esan du...


Kaixo guztioi!!

Honelako egoera txarraren alde on bat jendearen elkartasuna izan da. Nik ez dut inoiz hainbeste laguntza ikusi, eta honek emozionatzen nau. Dena dela, pentsatzen dut egoera hau bukatu ondoren, gehienak ez direla gogoratuko gure osasun langileen lanaz (ezinhobea), polizien lanaz, supermerkatu langileen lanaz, etb... Normaltasunera bueltatuko garenean berekoitasuna ere bueltatuko da, batzuetan agurtzea dirua kostatzen zaigu dirudi eta!

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunon!
Solidarioa dena beti dela uste dut. Orain denok gaude egoera berean, eta sentimendu bera eragiten digu, eta badirudi denok garela solidarioak.
Lehen sare-sozialak gure komunikazioaren parte ziren, orain dena dira eta elkartasun-keinu asko ikusten ditugu.
Garrantzitsua da hori guztia gertatzen denean sentimendu horretatik pixka bat geratzea. Bestela, ez dugu ezer ikasiko eta hori tamalgarria litzateke.
Bihar arte!
Natalia M.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on denoi:

Supermerkatuek jadanik ez dituztelako erosketak etxera eramaten, guk ere erosketat gure familiako etxeetarako egiten ari gara; izan ere, nire aita-amaginarrebak eta nire gurasoak adinekoak dira, eta nire ahizpa lupusek jota dago, eta, gaixotasunaren ondorioz, etxean geratu beharko litzateke.

Bai, solidarioak gara, bereziki gure familiarekin edo lagunekin. Badaude pertsonak oso bihotz-zabalak eta emankorrak direnak, eta haiek nire mirespen handiena daukate. Argi daukat pertsona horiek beti izan eta beti izango direla solidarioak.

Hala ere, egoera hau bukatzen denean, uste dut gure bizitza ohira itzuliko garela, gure inguruan dauden pertsonen arazoez konturatu gabe, oso gizarte berekoian bizi garelako, zoritxarrez.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Orain geure baitara begiratzeko garaia da.
Non normalean ez dugun begiratzeko denborarik.
Non topatzen ditugun berekoikeria eta elkartasuna aldi berean.
Zer adierazten dugun gure erantzukizuna da erabat.
Horrela gara gizaki guztiak.
Egoerak behartzen gaituenean modu batera edo bestera erreakzionatzen dugu.
Bakarrik espero dut beharragatik dugun elkartasuna habito bihurtzea garai hobeetan.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Konfinamendua gauza asko ikasteko balio izan digu...

Lehenik eta behin, gure inguruko pertsonei (familia, lagunak, ikasgelako kideak) gehiagi baloratzea ikasten ari gara.
Normalean ez dugu baloratzen, egunero ditugun gauzak direlako, baina egoera hau horretaz jabetzeko balio izan digu.

Bigarrena, hobeak izatea eta egunez egun bizitzea ikasten ari gara.
Egoera honi esker konturatu gara bizitza egun batetik bestera aldatzen zaigula, eta unea aprobetxatzen ez badugu, ez dakigula bihar zer gertatuko den.

Erreakzionatu egin behar dugu, eta hau guztia amaitzen denean daukaguna baloratzen jarraitu.
Zoritxarrez, dena amaitzen denean normaltasunera itzuliko gara eta ez dugu gogoan izango zer ikasi zaigun.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende asko solidarioa da baina egoera hau hazi zenetik gero eta jende gehiago solidariagoa da. Gure bihotzak mugitzen gara egoera honekin eta beti albisteetan elkartasunari buruzko berriak entzuten ditugu.

Egoera hau amaitzen denean daukaguna baloratu behar dugu. Uste dut jende asko egoera hau aldatu dela, onerako, hori argi dago.
Mery

ANA erabiltzaileak esan du...

Agian, pentsatzen dudana gogorra dirudi, baina gizakiak ez gara hain inportantenak. Ez gara munduaren erdia. Sinpleki, naturak kontrola hartu du eta guztia bere lekuan ipintzen ari da. Gertatzen ari diren erantzuleak gara, baina egin dugunaren ondorioak onartu behar ditugu. Mundua gurekin edo gu gabe jarraituko da. Indartsuenek bizirik iraungo dute edo lehen moldatzen direnak.
Azken batean, garen bezalakoak gara. Badago jende atsegina, badago jende solidarioa, badago jende argia...badago denetatik, eta pandemiaren ondoren, garen bezalakoak izaten jarraituko dugu. Dena dela, hori ez da txarra eta ez da ona ere, sinpleki, horrela gara.

Bestalde, gure egoa hain handia dugunez, ezin duguna ikusten, ez duguna ezagutzen eta ez duguna entzuten berdin balio duela ezin dugu ulertu eta beste aukera bat dela.

Beraz, hau guztia amaitzen denean, aldatzeko prest zegoena aldatuko da, besteok beti bezala jarraituko dugu.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:
Beti dago besteei laguntzen dien jende ona.
Eta lagundu, lagundu eta lagundu egin du, ez bakarrik oraingo egoera gogorragatik.
Baina orain badirudi mundu guztia ona dela, eta lagundu egin nahi duela. Sare sozialetan ikusten dena da, behintzat
Nik ere Valentinak dioen bezala espero dut :”Bakarrik espero dut beharragatik dugun elkartasuna habito bihurtzea garai hobeetan. “.Edo denbora pasatzen denean dena normaltasunera itzultzen da

Edurne