HOROSKOPOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HOROSKOPOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/10/04

NOLAKO ZEINUA HALAKO PERTSONA

Urrian jaiotakoak librak gara, hau da, dotoreak, orekatuak, justiziaren aldekoak, … akatsen bat ziur dugula, baina, perfekziotik hurbil gaude oso. Edo horixe bera, behitzat, irakurri dut nonbait gutaz.

Ez naiz oso zalea, baina aitortu behar dizuet lantzean behin, ezkutuan, horoskopoari begirada bat botatzen diodala esku artean aldizkari edo egunkari bat dudanean. Denbora pasatzeko edo arin irakurtzen delako egiten dut eta ezinezkoa iruditzen zait pertsona zentzudun batek irakurtzea eta, batez ere, sinestea. Baina, tira, denetarik egon behar.

Ez dut bere zodiakoaren zeinua zein den ez dakien inor ezagutzen. Denok dakigu zer garen eta, ondorioz, nolakoak izan gaitezkeen. Ziur nago noiz edo noiz zeuek ere irakurri duzuela zuena, ala ez? Ziur nago noizbait pentsatu duzuela zuen ezaugarriak eta zeinuarenak bat datozen edo egun horretan idatzitako gorabeherak beteko diren.

Ikastaro honetako lehenengo sarrera honetan ez dizuet zein den zuen zeinua edo zeintzuk diren bere ezaugarriak konta dezazuela eskatuko, ez; horoskopoaren inguruko iritzia baizik.