Marty McFly bezala sentitzen naiz, baina bidaia bakarra
egin ahalko banu nora joango nintzatekeen da galdera. Ziur naiz, etorkizunera
ez nintzateke joango. Lehen aipatu dudan xarma hori beldur bihurtzen da nire
kasuan. Ez dut etorkizuna nolakoa izango den jakin nahi, deskubritu nahi dut
egunez egun.
Beraz, atzera bueltatuko nintzateke, Erroma munduko
kapitala zen garaira. Lana eta plazera ondo uztartzen zituen gizarte hura
liluragarria zen. Gogor lan egin zuten eta gauza handiak egin zituzten, plazera
inoiz alde batera utzi gabe. Mota guztietako lanak eta mota guztietako
plazerak. Oreka perfektua.
Eta zuek aurrera ala atzera aukeratuko zenukete? Zein garaitara?
Zergatik?
