2020/04/08

25. EGUNA: MASKAREN DANTZA

Eraman behar dugu maskararik? Eraman beharko dugu maskararik kalera ateratzen hasten garenean? Ez dakit zuei, baina niri ez zait hau argi geratu eta, are gutxiago, egunkaria irakurtzen dudanean.


Gaurko egunkarian, adibidez, gurean oraindik jarraitzen dute bere erabilera arautu gabe. Italian, berriz, behartu dituzte hiritar guztiak erabiltzera eta, erabili ezean, 400 euroko isuna jarriko diete. Gainerako herrialdeek sekulako lehia dute zorioneko maskarak lortzeko, ez baitago eskaria asetzeko nahiko eskaintzarik. Adibidez, Frantziak Txinari erositako maskarak AEBera desbideratu zituzten estatubatuarrek, salmenta prezioaren hirukoitza edo laukoitza eskudirutan ordaintzea eskainita Txinako aireportuetan bertan.  Hau guztia estatubatuarrek ukatu egin dute, jakina!

Birus puta honek dena astindu du, mundu osoa eta mundu guztia etxean konfinatuta egotera behartu du, jende asko lanik gabe utzi du, maskarak eta arnasgailuak lortzeko herrialdeen arteko borroka piztu du, …

Baina gurean oraindik ez dakigu maskarak erabili behar ditugun ala ez. Gainera, erabili behar izanez gero, non erosiko ditugu inon ez badago? Zer iruditzen zaizue erabili behar izatea? Betiko edo denbora luzez erabili beharko genuke? Zer abantaila edo desabantaila dute maskarek? Adibidez, ligatzeko bestearen aurpegia ez dugu guztiz ikusten edo bere irribarrea...

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Beti erridikulua iruditu zait ekialdeko jendeari maskark ipinita ikustea. Tontoak zirela pentsatzen nuen eta orain gu haiek bezala joango gara.

Ez dakit beharrezkoa izan behar den, hori medukuek esan behar dute, baina beharrezkoak badira merkatuan egon behar dira. Azkenean, beti bezala, batzuk aberastuko dira horrekin.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Beharrezkoak izango dira, baina itxaron behar dugu erosteko, farmatzian ez daudelako. Niri ez zait inporta bat eramatea, segurtasun gehiago ematen badu guri. Ez da izango betiko, denboraldia batean bakarrik baizik.
Esan dudan bezala, segurtasun gehiago ematen zaigu baina ere zailagoa da maskara batekin arnas hartzea, dena estalita dago eta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut berrogeialdiaren ondoren beharrezkoa izango dela maskara eramatea gure segurtasunaerako. Baina egia da oración ez ditugu maskararik farmatzian aurkitzen eta itxaron behar dugu erosteko. Nire ustez, gobernuak maskarak doan eman behar dizkie hiritarrei. Horrela, etorkizunean ez gara kutsatuko.
Ondo pasa Aste Santua
Rocío

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan oraindik ez dakigu ziur maskarak egokienak direla ala ez, baina nire ustez gauza inportante bat dago. Txinotarrek eramaten dituzten, horregatik pentsatzen dut beharrezkoak izango direla.
Esan behar dut izorratzen nauela maskara eramatea bero handia ematen didalako baina horrekin jarraituko dut, txinatarrek kendu arte...

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Bat nator Alvaro esan duenarekin. Beharrezkoak izango dira, baina stock ez dagoenez ezin digute oraindik behartu. Gorbernuak edo autonomia-erkidegoak erraztu behar digute maskara biztanleoi, gutxienez bat eta beste maskarak nahi baditugu gure kabuz erosi, baina prezioak igo gabe, azkenean hilabete batzuetan produktu behar-beharrezkoa izango da. Nire ustez, maskara eramatea oso baliagarria da gure osasunerako.

Zaindu zaitez!

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on.
Nire ustez, ona da babestuta egon behar izatea. Baina egia da maskarak kontsumitzea oso txarra dela ez baitago nahikoa.
Eta, gainera, uste dut egoera "hobetzen" dela kanpora ateratzen badugu, beraiekin egongo garela, egoera oraindik txarra izango dekalo.
Ruth A.M

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Maskaren gaia, beste zalantza bat. Egunero gauza bat esaten da, herritarrei informazio jakin bat ematea ez delako edo ez delako interesatzen.
Argi dago oraindik ez dagoela osasun-materialik, eta uste dut horregatik ez dela oraindik maskarak erabiltzera behartzen.
Baina uste dut denborarekin eraman beharko dugula. Orain, badaukazu, jarri. Hori bai, jakin behar da nola, eraginkorra izateko. Edozein babes ezer baino hobea da.
Segi ondo! Etxean
Natalia M.

ANA erabiltzaileak esan du...

Bizitzen ari garen egunotan, gero eta maskara gehiago ikusten dira kaleetan. Nik neu maskara daramat eta lehen ez neraman. Logikoki, ez dudalako gaixotu nahi. Batez ere, konturatu naizelako besteengan pentsatzea oso inportantea dela. Ez dakit kutsatuta banagoela, eta banago, besteei kutsatu ahal dut, orduan, egoera hau ez da inoiz amaituko, eta alderantziz.
Bestalde, egia da, ez badagoela lekurik maskarak erosteko ezin dugu ezer egin kutsadurak ohartzeko. Ez gaude prest egoera hain berezia. Uste dut, maskara eraman inportantea dela,
Gaixotasun handi bat agertu behar izan du guk konturatzeko Txina egiten duena ez da lelokeria handi bat. Beti begiratu diegu sorbalda gainetik. Zomorro arraroak iruditzen zaizkigulako. Baina haiek gizartea errespetatzen dute arauak errespetatzearen garrantzia ulertzen dute.
Dena dela, hau amaitu eta gero, maskarak denbora luzea eraman beharko ditugu. Birusa gurekin geratuko da. Birusarekin eta maskarekin bizitzen ikasiko dugu, baita ligatu gabe ere, baina hori beste istorioa da.

Ana

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Maskarei dagokionez denetarik entzun da. Adibidez, material, mota, itxura eta marka asko daude, baita prezio desberdinak ere. Are gehiago, irakurri dut segurtasun mailaren arabera sailkatu daitezkeela, eta, antza denez, denak ez direla eraginkorrak denontzat edo egoera guztientzat.

Hori dela eta, pentsatzen dut gizaki guztiok -denbora luzez edo betiko- behartuta bagarela maskara bat eramatera, azalpen asko eta gure bizitza eta poltsikoraro aukera nahikoak eman beharko dizkigutela mota egokia erosteko.

Jakina, eramatea benetan hain garrantzitsua bada, eramango dugu, jakina. Baina, egia esan, ezin dut irudikatu nola konpoduko garen sozial harremanetan lagunekin, haurrekin, bikotearekin, ... Zelako egoera penagarrian gauden!

Olatz erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!

Zelan daramazue konfinamendua? Animo guztiei!

Maskarei dagokionez, hitz egiten orduak eta orduak eman ditzakegu. Dauden mota guztiei buruz hitz egin genezake, eta aitortu behar dut gaur egun ez dakidala zein diren onak eta zein txarrak. Halaber, hitz egin dezakegu ea beharrezkoa den edo ez oraintxe bertan haiekin ateratzea. Edo konfinamendua altxatzean haiekin atera behar dugun edo ez.

Bai telebistan bai egunkarietan gauza asko ikusi ondoren, nire ustez, kalera irteten uzten diguten egunean maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.

Egun hauetan erosketak egiteko dauden ilara ikaragarri horietako batean nengoen bitartean, emakume bati entzun diot egon behar duela itxaron-zerrenda maskarak farmaziara iristen direnerako. Badirudi oso goiz izango dela, nahiz eta lehenik arriskuko pertsonak joan. Prezioari dagokionez, gobernuak markatuko duela esan dute, farmaziak aprobetxa ez daitezen. Baina une hori iritsi arte, hitz egiten dugun guztia suposizioak dira.

Ondo pasa!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Nik oraindik ez daukat argi erabili behar dugun ala ez, zein motatakoak izan behar diren gaixotasuna badugu ala ez, baina nik badaezpada kalera joaten naizenean beti daramat. Zorionez lortu dut ffp2 modeloa eta entzun dudanez onenak dira, baina lehen aipatu dudan moduan ez daukat argi. Uste dut denbora luzea egon behar dugula maskara hauek erabiltzen, bai birusengatik bai kutsaduragatik, gero eta gehiago dagoelako. Zaila izango da ohituratzea honelako maskara aurpegian eramatea, niri behintzat, mina handia egiten nau belarrietan. Baina argi euki behar dugu osasuna oso importantea dela eta itxura bigarren planora pasatu behar dela.

Ainhoa

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Zer moduz? Ni apertuta banago baina ondo. Nik ez dut maskararik erabili, gutxi zeuden herrialdean, eta uste nuen hobe nuela osasun zerbitzuetarako uztea. Oraindik ere uste dut, distantziak mantenduz gero, maskara ez dela beharrezkoa osasun-langileentzat, banatzaileentzat eta dendetako dendarientzat baino.
Botiketan guztientzako maskarak daudenean eta gobernuak eskatzen digunean erabiltzeko, erosiko ditut, baina ez lehenago. Oso desorosoak dira.

Ondo egon!
Valentina

Nerea erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut maskarak beharrezkoak direla. Denbora luzez eraman beharko ditugu, ez kutsatzeko eta ez digutela kutsatzen. Hobeto, maskara bi iragazirekin dira, baina bat iragazirekin ezer baino hobeto. Orain, farmaziak ez dauzkatenak. On line badaude, baina garestiak dira eta iristen diren farmaziak ere.
Derrigorrezkoak izango badira, bat doan eman beharko ziguten.
Nik iruditzen zait, maskarak daudenean, merkataritzak, farmaziak eta osasun zentroak eman beharko dituzte.
Azkenean, egunero janzten ohitu beharko gara.
Zaindu zaitezte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon,

Guztiok badakigu maskarak beharrezkoak direla. Egoera hau luzatu egingo dela ikusi dugu, eta babestu egin beharko dugu. Arazoa da ez dagoela hainbeste maskara guztientzat. Orain gobernua beste herrialde batzuetara maskara gehiago ekartzea eskatzen ari da, baina prozesua oso motela da eta ez dira iristen.

Nire ustez, maskarak oso ondo dago, baina medikuentzat, erizainentzat... gorde egin behar ditugu. Azkenean haiek gure heroiak dira, gu salbatzeko haien bizitzak jolasten ari direlako. Egia da guk ere erabili behar ditugula, baina lehenak beti haiek dira.

Horretaz aparte, konfinamendua amaitzen dugunean, ez dakit zer gertatuko den, ezta maskarak erabili beharko ditugun, baina espero dut maskara horiekin edo maskarik gabe ez jarraitzea jendea gaixotzen eta hiltzen.

Dánae.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut beharreskoa dela eramatea maskara, batez ere metroan joaten bazara, egia da ez dago maskararik erosteko, botikan eta baita interneten ere amaituta daude, baina atzo irakurri nuen bihar maskarak banatzen haziko direla jendearen artean, autobusez joaten bazara, metroan eta abar, ikusiko dugu.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maskarak beharrezkoak izango dira denok kalean gaudenean, nire iritziz. Erizain batek azaltzen dit maskara mota desberdinak daudela.
Eta mota bakoitzak gauza desberdinetarako balio du. Horregatik, osasun-langileek bi maskara mota dituzte, bata birusetik babesteko, eta bestea besteak babesteko, birusa baduzu.
Beste arazo bat maskarak eta duten prezioa lortzea izango da. Beti aberatsak direnez gero, baita birusa duten jakiteko testak ere.
Maskara beharrezkoa da gure familiak babesteko eta babesteko, kaletik itzultzen garenean nire iritziz
Zaindu zaitez!
Edurne