2020/04/07

24. EGUNA: AZALPENIK EZ

Txinatarrak, amerikarrak edo errusiarrak, guztiak susmagarriak. Animaliak ere errudunak: saguzarrak, pangolinak eta txerriak. Laborategi batean apropos sortutakoa edo bertan egondako isuria, soldadu batzuek eraman zuten gaixotasuna eta, zergatik ez, guda kimikoa. Dena gezurra ala dena egia? Hamaika teoria daude, hamaika konspirazio; baina egia, beti bezala, bakarra. Eta ez dakit inoiz jakingo dugun.

Ez naiz oso konspirazioen aldekoa eta uste dut gauzak gertatzen direla gertatzen direlako. Ez da beharrezkoa atzean esku beltza egotea, gauzen zioa azaltzeko. Azalpenak normalean sinpleagoak izaten dira eta ez daukate alde ilunik.

Konspiranoikoz inguratuta bizi gara eta gaur egun disfrutatzen egongo dira zurrumurruak, erdi usteak eta konspirazioak lau hauzetara zabaltzen. Jendearen beldurraz baliatzen dira beldur gehiago hedatzeko eta ez dute inolako erreparorik edozein astakeria esateko. Baina, agian, horietako baten bat egia izango da birus kabroi horren jatorria azaltzeko.

Zein uste duzue egia dela? Konspirazioen aldekoak zarete? Zergatik?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, txinatarrak dira errudunak. Haiek sortu dute birusa eta teoriaz jende gutxi hil da eta orain bere produktuak (maskarillak) saltzen dizkigute. Irakurri dut ere Trump presidentearen kontra egin dutela, berataz kokotaraino daudela eta horregatik egin dutela.

Ez dutu uste inoiz jakingo dugula egia. Politikariak oso trebeak eta gezurtiak dira. Haiek dira errudunak, batez ere, ez dutelako zer gertatuko den ikusi.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, inorkbez dut errua. Azkenean, birusa han zeuden eta ez da ona orain errua botatzea bata besteari. Ez naiz fidatzen ezer Trump esaten duena, denok dakigu bere aktibitateak susmagarriak izan direlako. Orain, está en du Txina ez du estén egia eta bere datuak gezurrak diré la, baina jakin dugu na da orain Amerikaren egoera nahiko txarrabda eta hori, bakarrik bere errua da.
Nik ez dut sinesten konspirazioak, dena beti daukat bere azlapena eta teoría hauek beti egiten dirá zerbait jakiten ez dugunean.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai, teoria asko dago eta nire ustez argi eta garbi dago horietako bat da zuzena. Gakoa da gaur gure munduan badirudi bakean gaudela, baina hori ez da horrela eta gerra hotzak existitzen jarraitzen du baina beste modu batean. Garai honetan neure buruari galdetzen diot ea zein izango den hurrengoa, ikusiko dugu beste xakearen mugimendua...?

Laster arte!

Ane erabiltzaileak esan du...

Nik entzun dudanez egoera hau txinatarren kontua da. Duela urte batzuk Txina gatazkan zegoen AEBekin, munduko lehen potentzia izatea nork lortzen zuen ikusteko, biana AEB irabazi zuen, Txina bigarren postuan uzten.

Orduan, Txinak gerra biologiko bat hastea erabaki du, Estatuko laborategietan birus bat eta bere txertoa sortuz. Horrela, pandemia zabaltzea eta sortzea lortu du, aurkariak arriskuan utziz. Denok dakigunez, Txina lehengo infektatuta izan zen, beste herrialdei kaltetzeko. Orain, Txina suspertzen ari da, bai maila ekonomikoan, bai osasun mailan. Hala ere, gainerako herrialde guztiak ari dira birusaren kalterako izaten, eta, beraz, haien ekonomia erortzen ari da.

Azken finean, Txina bere helburua lortzen ari da: munduko potentziako 1. postuan jartzea, AEBn postua kentzen.

Nerea erabiltzaileak esan du...

Teoría asko dago, baina nirea honako hau da:
Wuhan-en badaude enpresa kimikoak, nire ustez zerbait prestatzen ari zirenak eta ihes bat izan dute. Hori da, Txina, Errusia eta AEB bezalako herrialdeen arteko borrokaren emaitza da.
Uste dut hau ez dela izan eta ez dela lehenengo aldia gertatuko.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik jada ez diot inori sinesten aukera guztiak posible direlako.
Birusa naturala da, istripu bat izan zen eta Txinako laborategi batetik ihes egin zuen, nahita ateratzen utzi zioten...
Eta gainera sateliteen konturako ionosferaren elektrifizioarekin eta 5Grekin lotuta dagoela diote.
10 urte barru jakingo dugu oraingoz espekulatu besterik ezin dugula egin.
Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Benetan ez dakit zein izan den birus madarikatu honen jatorria: saguzar bat jan duen txinatarrak, txinatar arma kimikoa, kasualitatea, zigorra jainkotiarra,…. Ez dakit, baina argi dago ondorioak tamalgarriak direla mundu guztiarentzat.
Globalizazioak gauza onak ekarri ditu, baina baita gauza txarrak ere, hala nola pandemia hau.
Errua ez dakit txinatarrena edo norena den, zer importa dio! Txinatarren arazoa zela eta hemen ez zela iritsiko uste genuen. Baina oraingoan tokatu egin zaigu eta izorratuta gaude. Orain, birusaren aurka borrokatu eta gainditu behar dugu. Ondoren, txertoa lortzeko guda amaitu egingo da.
Laster arte!
Natalia M.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Ni ez naiz konspiraziozalea, baina argi daukat gauza asko hemen eta han, han eta hemen, ezkutatzen dizkigutela.

Bestalde, kasualitate hutsan ez dut sinesten... Hobeto gehiegi ez pentsatsea, ez dut uste inoiz egia jakingo dugunik!

ANA erabiltzaileak esan du...

Ez dakit zer esan, azken batean, dena esanda dago. Konspirazioen mundua oso handia geratzen naiz. Konspirazioak daudela uste dut, batez ere, gaixotasunak gizakiak asmatzen dituelako, ez dira ezeerzetik agertzen. Guztia potentzia ekonomiko bat diren herrialdeen inguruan dabil. Diruak mugitzen du mundua.
Bestalde, telebistan agertzen direnak txotxongiloak direla uste dut, politikoak, militarrak... bueno, denok gara. Hala ere, guztia ke gortina bat da horren guztiaren benetako arrazoia estaltzeko, eta arrazoi hori nik ez dakit.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon,

Nik uste dut inor ez dela erruduna. Zabaldu den birus bat da, eta ez dakigu ziur zein den haren jatorria. Hasieran txinatarretik zetorrela esan zuen, baina benetan inork ez daki ziur nondik zetorren. Gero, jendea hasi zen esaten saguzar batengandik zetorrela, baina ez dakigu egia bada edo ez.
Azkenean, ez da inor libratu. Birusa mundu osoan ari da joaten, eta pertsona asko kutsatu dira eta hiltzen ari dira.
Era berean, uste dut gobernuak badakiela nola zabaldu den birusa hain azkar eta nondik sortu den, baina ez digute esan nahi. Ez zait gaizki iruditzen erabaki hau jendea nahiko kezkatuta dagoelako, baina egia da informazio guztia jakinda hobeto egongo garela.

Dánae.