Gogoan dut, nik azterketok egin behar
izaten nituenean, ez zela bidezkoa pentsatzen nuela. Kalean eguraldi ederra eta
gu etxean buru belarri ikasten. Gainera, etxe ondoan parkea nuen eta egunero, arratsalde
osoan, umeen barreak eta algarak entzun behar izaten nituen. Zenbat aldiz
pentsatu nuen zer ona den umearen bizitza! Umetan ez dago ardurarik, dena
ematen dizute eginda, zure eginbehar bakarra bizitza gozatzea baino ez da.
Baina gero, haserraldia pasa eta gero,
atzera egiteak eta berriro sufrikario berbera pasa behar izateak atzera
eragiten zidan. Eginda nuen bidea desegitea ez zuen merezi, nengoen momentura
berriro heltzeko. Ez dakit ulertuko duzuen zer esan nahi dudan, baina gaztetan
banituen halako burutazioak edo txarragoak, kar, kar, kar, …
Hala ere, jarraitzen dut pentsatzen garai hau ez dela
egokiena azterketak egiteko, nahiz eta pandemia honek etxean egotera behartu
gaituen. Beroak ez du laguntzen, egunak
luzeagoak izateak ez du laguntzen,
kaleak eta parkeak jendez beteta egoteak ez du laguntzen, hondartzara
joateko garaia hasteak ez du laguntzen. Agian, buelta eman beharko litzaioke honi eta
ikasturtea atzekoz aurrera egitea litzateke onena.
Zer deritzozue garai honetan azterketak egoteari? Zer
sentsazio duzue orain azterketak prestatzen ari zaretenok? Eta ikasleak izan zinetenok nola gogoratzen
duzue ikasturte bukaerako azterketa garaia?
6 iruzkin:
Kaixo:
Data hauek azterketa-egunak dira Batxilergoko 2. mailan gaudenentzat. Azken finean, ikastaroaren azken azterketak egiten ari gara, eta Selektibitateko azterketak prestatzen ari gara. Oso data garrantzitsuak dira eta oso urduri gaude denok.
Gaur goizean gaztelaniazko azterketa bat izan dut, eta hain urduri nengoen, ez ditudala ariketak ondo irakurri eta txarto erantzuten dut. Nire irakasleak 8 galdera jarri dizkigu, bakoitzak 2 atal zituen eta bat aukeratu eta erantzun behar zenuen. Ni hain urduri nengoen eta biei erantzun diet eta orain ez dakit zuzenduko didan.
Oso urduri gaude, ez baitakigu zer gertatuko den, eta gure etorkizun osoa lau azterketatan jokatuko dugu.
Dánae.
Kaixo!
Egia esan, azterketa garaia betidanik gogorra izan da, niretzat behintzat.
Batez ere, unibertsitatekoak gogoratzen ditut. Ekainaren amaieran amaitzen ziren, batzuetan uztailaren hasieran, eta asteburu askotan etxean geratu behar izaten nuen beste batzuk festara zihoazen bitartean.
Nerabezaroan, kontzentratzea zailagoa dela uste dut zure lagunekin gehiago egoteko gogoa duzulako.
Orain, nire kasuan, zailagoa da ohitura hartzea ikastera, ordea, lan egitera ez dut arazorik. Urte osoan lan egin behar dut oporretara arte, berdin da eguraldi ona, eguraldi txarra, ez daukat aukerarik.
Baina, argi dado penagarria dela etxean geratzea eguraldi ona egiten duenean.
Agur!
Natalia M.
Arratsalde on:
Garai honetan azterketak egoteari bezain ondo eta, aldi berean, bezain txarto beste urteko garai batean egoteari deritzot. Esan nahi dut, ondo dagoela orain egotea, bukatu eta gero han egongo da uda luzea (edo laburra!) guk gozatzeko. Baina, bestalde, txarto dago nekatuta gaudelako azterketak hasi ordurako.
Ikasten ari nintzenean, askotan pensatzen nuen ahalik eta lasterren bukatu nahi nituela froga horiek. Nire ustez, benetan bidezkoa ez dena da, bakarrik azterketa batekin zure urteko lana baloratzea, urduritasunagatik edo zerbait txarra gertatzeagatik, momentu batean, zure ahalegin guztiak zapuztu ahal ditzakezulako.
Kaixo guztioi!
Zaila egiten zait garai honetan azterketak egitea, bai, eta bereziki uda honetan, ez dut ezetz esango, ez dakit zergatik izango den baina nire ustez, batez ere, beroagatik... Gainera, orokorrean jendea dago kalean eta zu etxean zaude ikasten edo gauzak egiten. Zaila da. Beti dago zerbait protesta egiteko!
Dena dela, txikia nintzenean bukaerako azterketa garaia beti egoten nintzen urduri, baina bukatu eta gero uda osoa edozein gauza egiteko edukitzen nuen, hori zen nire saria...✍🏻☀️
Laster arte!
Kaixo,
Nire ustez azterketak egitea garai honetan ez da ona ez bururako ezta gorputzarako ere.Izan ere,uste dut data ipinita dagoela izorratzeko.
Nerabea nintzenean,urtero ekainan gaixorik nengoen azterketeei esker.
Argi dago azterketak beharrezkoak direla,hala ere,modua ez da egokiena.Nnormalean,jendea,asko jakin arren urduri joaten da azterketa batera egitera,beraz,hobe egongo litzateke beste modu batera egitea,adibidez proiektu batekin edota hitzaldia batekin.
Ikusi arte.
Patricia
Kaixo, guztioi:
Ez dut oroitzapen mingarririk ekainean ikasteko. Ez nintzen unibertsitatera joan, beraz, ez dut ekainean ahalegin handirik egin.
Baina ahal izan ditudan oposizio guztietara aurkeztu naiz eta urte osoan zehar ikasi dut.
Niri gauza bera kostatzen zitzaidan ekainean eta abenduan ikastea, nahiz eta aitortu behar dudan udan paseatzeko gogo handiagoa ematen dutela, neguan telebista ikusteko gogoa ematen dizu. Beraz, ikastea beti da ahalegin bat, denbora edozein dela ere.
Gauza berriak ikastea gustatzen zait, baina ikastea ez.
Agur bero bat
Valentina
Argitaratu iruzkina