1969ko uztailaren 16an Armstrongek, Aldrinek eta Collinsek zapaldu zuten Ilargia, nonbait. Eta nonbait esaten dugu gero eta jende gehiagok hori egia ez zela uste baitu.
Bertan ikusi ahal zen guztia Hollywoodeko plato batean grabatua izan zela esaten dute askok eta Estatu Batuek, Errusiari espazioko lehiaketa irabazteko, behar besteko teknologiarik ez zuela pentsatzen dute ugarik. Gainera, badaude oso argi ez dauden beste gauza batzuk: hiru astronauta hauek ez dute inoiz hedabideetan hitz egin edo non daude duela gutxi galdu ziren dokumentu idatziak eta audioak?
Iruzurra ala benetan zapaldu zuten Ilargia? Batek daki. Eta zuek, zer uste duzue?
16 iruzkin:
Duela gutxi irakurri nuen interneten dabilen powerpoint aurkezpen bat eta atentzioa eman zidan. Ondo argudiatuz, zalantzan jarri zuen orduko argazki bakoitza, bateko hilargian argia horrela ez dagoela, besteko Lurraren posizioa, besteko haizea...
Horregatik, gero eta konbentzitutago nago ez zirela heldu, eta muntaia baizik ez zen, errusiarrei lasterketa irabazteko.
S.A. Gurutzeta 3.maila
Nire ustez , ez zen iruzurra , egia izan zen baina agian argazki batzu maneiatu ziren hobeto geratzeko . Astronauta hauek ez dute inoiz hitz egiten politikariek esan diete ez hitz egiteko , baina uste dut egia dela estatu batuek diru asko gastatu zuen eta azkenean nahi zuena lortu zuen . Entzuten dudanean ilargian ez zirela egon , pentsatzen dut bakarrik lelokeriak direla.
Jose
Kasu honetan oso zaila da zein den egia jakitea. Beti uste dugu Amstrong ilargira iritsi zela, gutxienez hori irakasten ziguten eskolan. Egia da, ez daudela froga asko heldyera honi buruz eta batzuek muntaia dela esaten dute. Bestalde, garai horietan, ez dut uste frogak edukitzeko beharrezkoa hain handia izan zenik. Nire ustez, kontu hau hiriko mito moduan geratuko da betiko.
Vanesa G.
Zergatik uste dugu ez dela egia? Agian garai hartan aurrerapen tegnologikoak dagoeneko bazeuden.Ez du hainbeste denborak eman ilargira heldueratik eta hurrengo hamarkadetan balentria hau errepikatu da.
Egia da, telebistan agertu ziren irudiak ez zirela oso argiak eta beharbada muntai bat eman ziren. Baina lehen aipatu bezala behin eta berriro gizona espaziora joan da beste planeta batzuk ezagutzera eta modu berean gaur egun esan ahalko genuke muntai bat dela.
C.R. Gurutzeta 3.maila
Berri hau nik entzun nuenean, ezin nuen sinestu gezurra zenik. Suposatzen da gertaera hau komunikabideetan ateratzeko oso garrantzitsua eta berezia izan beharko zela. Baina egia da 1969. urtean ez dudala uste haibeste teknologia egongo zenik. Ilargira helduko balira, dokumentu gehiago eta bideoak egon ziratekeen. Orain dela 40 urte pasatuko balu, orain sarritan astronautak joango lirateke teknologiak hobeagoak direlako. Horregatik, gero eta gehiago pentsatzen dut muntaketa egin zutela.
carla
Horrelakorik, amerikarrei bakarrik okurritu ahal zitzaien. Estatu batuek dena kontrolpean eduki nahi dute, edo alegindu egiten dira, batzuetan ondo ateratzen zaie eta besteetan kale egiten dute. Urte asko pasatu dira hilargira heldu zirenetik, hori diote haiek gutzienez, eta arraro zamarra da amstrom eta ilargira heldu ziren beste guztiek inoz telebistan elkarrizketarik ez ematea, amerikarrak hain arroputzak izanik.Nire ustez ez dago inolako zalantzarik, amerikar gobernuak gezurraren bidez bere borondatea egin dadin lortzeko ohitura dauka.
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA
Nik uste dena antzerki bat izan zen, EE.BB-ak arrakasta hartzeko.
Garai horretan ez zeuden gaur egun dauden baliabide beste, horregatik zaila egiten zait ustea gizakiak ilargia zapaldu zuela.
Gainera egia izanez gero, zergatik ez dira bueltatu? hainbat gauza ikasteko daude satelite horri buruz.
Bakarrik ilargira " joan ziren" Amerikako ikurriña iltzatzeko?
marta (zibergela)
Uste dut orain dela bi urte edo, aitortu zuten garbazioi hura montaje bat zela; izan ere filmearen zuzendaria hiltzear (kubrick uste dut)idatzita utzi zuen dena gezurra zela. Dena den ematen du ilargira heldu zirela, baina beharbada beste momentu batean. Nahi dutena izan zen errusiari laskerta gainditzea munduaren aurrean.
Leticia
Ez da gaia erraza hitz egiteko, pentsatzen dudanean gai honi buruz, salantza ugari izaten ditut. Interneten artikulu ugari aurkitu ditzakegu berri hau ezeztatzen dutenak. Egia da argazkiak ez direla oso onak, baita estatu batuak ere nahi dutena egiten dutela beti, eta hiru astronautak inoiz ez dutela hitz egin komunikabideetan, baina niretzat arraroena da inkerketarik ez dutela egin urte guzti hauetan.
Batek badaki
Diana
Jendeak gai honi buruz denetarik esan zuen: guztiz egia zela, Kubricken filme bat zela...Atzo, hain zuzen ere, filme bat Apolo XIIIi buruz ikusi nuen eta nahiz eta asko gustatu, kontatzen ari zela zientzia-fiktzio iruditu zitzaidan. Azken finean ez daukat nire eskuetan zerbait ukigaiarik, telebistan ikusi dudan izan ezik.Ilargiratu ahal dudan arte zalantzak edukiko ditut.
B.V.
Beti egia izan dela pentsatu dugu.Dena den, asken urteotan Armstrongen lorpena eta beste mito batzuk zalantzan jarri ditugu.
Gaur egun eta aurrerabideei ezker oso zaila da egia eta fikzioaren arteko desberdintasuna ondo jakin. Horregatik, bakoitzak nahi duena pentzatzeko librea da. Nik egia dela pentzatzea nahiago dut.
Raul G.
Urteak dira amerikarrak ez zilera ilargira joan pentsatzen dudala. Oso susmagarria iruditu zait beti oraindik ere ez itzuli izana. Hala ere, azken urteotan gai honi buruz jakin diren gauzek harritu naute zientzalari amerikarrak oso narrasak direla adierazten dutelako.
Ana Pi.
Egia dela pentsatu nahi arren, gero eta susmagarria dirudi gertakizun hori berriro ez gertatzeak. Behin lortu bada zergatik ez da berriro errepikatu? Zergatik dago hainbeste arazoak lur kanpoko azterketak betetzeko? Hain garrantzitsua izana, ez da ulertzen nola dagoen hain gutxi dokumentazioa.
A.J
Txikia nintzenean, gezurra zen susmoa neukan. Behin haraino joan izana, zergatik ez ziren berriro itzuli ulertzen ez nuen eta.
Liburu asko irakurri eta gero, konturatu nintzen ezinezkoa zela, momentu hartan beharrezkoa zen teknolojia hori lortzeko, edukitzea.
Azkenik, dokumentu orijinalak galduta zeudela esan zutenetik, ziur egon nintzen dena iruzur hutza besterik ez zela. Bestela, nola izango zatekeen posible halako dokumentazioa galtzea?
I.R (Gurutzeta)
Nire birramonak beti esaten zion nire aitari hori gezur galanta zela. Ez zuen ulertzen haiek oraindik astoekin joaten baziren lurra lantzera, nola izan zitekeen posible beste batzuk ilargian ibiltzea, zegoen teknologiarekin ezinezkoa zela. Ni, egia esan, ez dakit zer pentsatu, bi teoria dauzkat. Alde batetik uste dut ez zutela beharreko teknologia lortu eta Errusiarrei prorrota ez erakusteko, eszenario bat sortu zutela bertan grabatzeko. Banderarekin agertzen diren argazki famatuan ez dira izarrak ikusten (suposatzen da kontaminaziorik gabe asko eta oso ondo ikusi beharko liratekela)eta gainera mugitzen agertzen da eta ilargian ez dago haizerik. Baina beste alde batetik, uste dut lortu zutela, baina bertan oso arraroa eta ezkutatu nahi ziguten zerbait aurkitu zutela eta grabazio originalaren ordez, lehen aipatutakoak eman zizkietela komunikazioei. Bestela, zergatik ez ziren astronautak gehiago telebistan atera? zergatik ez dira berriro bertara bueltatu? Zerbait arraroa dago guzti honetan. Behin irratian entzun nuen hondatuta zeuden edifizioen antzekoak aurkitu zituztela. Beharbada azkeneko hau ez da oso sinesgarria izango, baina betek daki!
Izena idaztea ahaztu zait!
Nagore (Gurutzeta).
Argitaratu iruzkina