2018/04/20

INOIZ EZ

Nik ez dut sekula santan ere egin, baina egin dutenetariko baten bat ezagutzen dut. Gauza horietarako nahiko koldarra naiz. Egia esanda, eskola erlijioso batean hezitakook kutsu hori dugu, bekatuarena, alegia. Beren legetik kanpo dagoen guztia bekatua da eta, bekatu eginez gero, infernuko Patxiren atzaparretan erortzeko beldur gara.

Tentaldian erortzeko zorian behin baino gehiagotan egon naiz, baina tinko-tinko muzin egin diot. Behin ezetz esatea oso zaila egin zitzaidala gogoratzen dut eta egun osoan zeruaren eta infernuaren arteko muga zeharkatzear egon nintzen. Baina ezin. Gauza horietarako nahiko koldarra naiz.

Batzuetan koldarra izatea ona izan daiteke. Koldarrak dira salbatzen direnak. Koldarra da ni bezalako jendea, zein, zazpi edo zortzi ikasgai suspendituta, kapaz ez den gurasoen sinadura faltsifikatzeko edo gai ez den egin ez duen masterra curriculumean sartzeko.

Batzuetan, gutxitan bada ere,  eskola erlijioso batean ikasi izanaz harro sentitzen naiz.

Inoiz faltsifikatu dituzue zuen emaitzak? Noiz? Eta curriculuma idatzi duzuenean , gezurrik esan duzue? Lautik batek curriculumean gezurrak esaten omen ditu, zer deritzozue horri?

2 iruzkin:

Mónica erabiltzaileak esan du...

B1- Mónica Gutiérrez

Kaixo. Orokorrean gaur egun eskola erlijioso gutxi daude Euskal Herrian

Mónica erabiltzaileak esan du...

B-1 Mónica Gutiérrez

Kaixo. Orokorrean gaur egun eskola erlijioso batzuk daude Euskal Herrian. Ez da tentaldian erosten. Pertsona bakoitzak bere usteak ditu. Hori errespetatu behar da. Agian pertsona gutxik Jesukristo uste du. Egia dena, arazo handia izaten bada bere laguntza eskatzen dio. Ez dut inoiz ulertuko. Orain ustea komeni zait arazo handia dudalako eta gero ez dut gogoratzen.

Eskolan nengonean birritan faltsifikatu nituen. Behin Gizarte eta behin Matematikas. Egia esan, ez zitzaidan gustatzen baina, nire gurazoei heserretzeak beldurtzen nituen, batez ere nire ama. Kurrikuluma
ere hasieran ere bai, gaur egun ez dut gezurra esan behar.