2018/06/22

DATORREN IKASTURTERA ARTE

Datorren astean emango diogu amaiera kurtsoari. Urte luzea izan dela esaten dugu beti, baina beste urteek adina klase-egun izan ditu. Beraz, urte luzea izatea edo laburra izatea ez da orduetan neurtzen. Urte laburra ondo pasatzen dugunean da eta luzea, berriz, hain ondo pasatzen ez dugunean.

Aurtengo ez da izan, ez luzea, ez laburra. Talde batzuk izan ditugu eta zuetako batzuekin arin pasatu dira klaseak, baina beste batzuekin luzeak baino luzeagoak izan dira. Denetarik egon behar da, ez dena ona, ez dena txarra.

Baina, bai, aurten eskasena blog honetan zuen parte-hartzea izan da. Apenas idatzi duzue eta zuen alferkeria kutsatu egin diguzue eta, horregatik, geuk ere ez dugu astero sarrera bat idatzi, noizean behin baizik. Bloga zuek gabe ez da ezer eta, idazten ez baduzue, gure lana ezer ezean geratzen da.

Beraz, orain oporrak hartu eta disfrutatu, gero urrian kurtso berrirako indarrak hartzeko eta hemen elkartzeko.

ONDO PASA OPORRETAN!!!

1 iruzkin:

Mónica erabiltzaileak esan du...


B1 Mónica Gutiérrez

Kaixo. Blog hau izugarri ondo egotea iruditzen zait, batez ere hitz egiteko iruditzen zaizkigun iritsiak. Ez zait batere gustatzen hain gutxi idaztea. Lan egiten eta ikasten zaudenean eta gainera, familia izan eta astero egiten dituen etxeko lanak denbora antolatu behar da. Ez da erraza, baina saiatuko naiz ondo egiten. Mila ezker euskaltegian lan egiten dutenei