Aurtengo ez da izan, ez luzea, ez laburra. Talde batzuk
izan ditugu eta zuetako batzuekin arin pasatu dira klaseak, baina beste
batzuekin luzeak baino luzeagoak izan dira. Denetarik egon behar da, ez dena
ona, ez dena txarra.
Baina, bai, aurten eskasena blog honetan zuen
parte-hartzea izan da. Apenas idatzi duzue eta zuen alferkeria kutsatu egin diguzue
eta, horregatik, geuk ere ez dugu astero sarrera bat idatzi, noizean behin
baizik. Bloga zuek gabe ez da ezer eta, idazten ez baduzue, gure lana ezer
ezean geratzen da.
Beraz, orain oporrak hartu eta disfrutatu, gero urrian
kurtso berrirako indarrak hartzeko eta hemen elkartzeko.
ONDO PASA OPORRETAN!!!
1 iruzkin:
B1 Mónica Gutiérrez
Kaixo. Blog hau izugarri ondo egotea iruditzen zait, batez ere hitz egiteko iruditzen zaizkigun iritsiak. Ez zait batere gustatzen hain gutxi idaztea. Lan egiten eta ikasten zaudenean eta gainera, familia izan eta astero egiten dituen etxeko lanak denbora antolatu behar da. Ez da erraza, baina saiatuko naiz ondo egiten. Mila ezker euskaltegian lan egiten dutenei
Argitaratu iruzkina