Tentaldian erortzeko zorian behin baino gehiagotan egon naiz, baina tinko-tinko muzin egin diot. Behin ezetz esatea oso zaila egin zitzaidala gogoratzen dut eta egun osoan zeruaren eta infernuaren arteko muga zeharkatzear egon nintzen. Baina ezin. Gauza horietarako nahiko koldarra naiz.
Batzuetan koldarra izatea ona izan daiteke. Koldarrak dira salbatzen direnak. Koldarra da ni bezalako jendea, zein, zazpi edo zortzi ikasgai suspendituta, kapaz ez den gurasoen sinadura faltsifikatzeko edo gai ez den egin ez duen masterra curriculumean sartzeko.
Batzuetan, gutxitan bada ere, eskola erlijioso batean ikasi izanaz harro
sentitzen naiz.
Inoiz faltsifikatu dituzue zuen emaitzak? Noiz? Eta curriculuma
idatzi duzuenean , gezurrik esan duzue? Lautik batek curriculumean
gezurrak esaten omen ditu, zer deritzozue horri?
2 iruzkin:
B1- Mónica Gutiérrez
Kaixo. Orokorrean gaur egun eskola erlijioso gutxi daude Euskal Herrian
B-1 Mónica Gutiérrez
Kaixo. Orokorrean gaur egun eskola erlijioso batzuk daude Euskal Herrian. Ez da tentaldian erosten. Pertsona bakoitzak bere usteak ditu. Hori errespetatu behar da. Agian pertsona gutxik Jesukristo uste du. Egia dena, arazo handia izaten bada bere laguntza eskatzen dio. Ez dut inoiz ulertuko. Orain ustea komeni zait arazo handia dudalako eta gero ez dut gogoratzen.
Eskolan nengonean birritan faltsifikatu nituen. Behin Gizarte eta behin Matematikas. Egia esan, ez zitzaidan gustatzen baina, nire gurazoei heserretzeak beldurtzen nituen, batez ere nire ama. Kurrikuluma
ere hasieran ere bai, gaur egun ez dut gezurra esan behar.
Argitaratu iruzkina