Aitzakia hutsa iruditzen zait hori esatea. Zentro komertzial batek
asmatutako ospakizuna omen da, baina hori ez da nahiko arrazoia ez ospatzeko
eta, are gehiago, ospatzen dutenak kritikatu ahal izateko.
Maitasuna egunero erakutsi behar dela esatea Balendin deunaren eguna
ospatzea bezain kursia da. Gainera, jakin nahiko nuke egunero bikotekideari
maitasuna erakusten diotenek nola egiten duten, zer egiten duten eta, batez
ere, bikotekidea maitatua sentitzen den.
“Ez dut ospatzen; beraz, ez naiz kursia... gizarte kontsumista honen
atzaparretik alde egitea lortu dut... lehen ospatzen nuen, hasierako urteetan,
gaztea nintzenean, baina orain, mesedez,...” Aitzakiak baino ez dira. Maitasuna
egunero erakustea ondo badago, San Balendin egunean ere ondo egon behar da.
Por zierto, sosik gastatu nahi ez duzuenok jakin ezazue badaudela erosi
behar ez diren opariak: musuak, irribarreak, ferekak,... edo sarrera honen
bitartez maite duzuen pertsonari “MAITE ZAITUT” esatea.
Eta zuek zer uste duzue? Baduzue aitzakiarik ez
ospatzeko? Zein izan daiteke egun horretarako oparirik egokiena?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina