Telebista oraindik ikusten dugunok beti esaten dugu ez dagoela ezer, batez
ere, asteburuetan eta, bereziki, igande arratsaldeetan. Inoiz igande arratsalde
batean telebista ikusi baduzue, ados egongo zarete nirekin. Kutreak baino
kutreagoak dira kate guztietan ematen dizkiguten filmak, txarrak baino
txarragoak. Marrazo erraldoiak, krokodilo diganteak,... eta imajinaezinak diren animaliak edo gauzak dira
protagonistak. Beldurra emateko modukoak, benetan, beldurra... edo lotsa, ez
dakit.
Egun hauetan Madrilen egingo da zinema kutrearen inguruko festibala eta,
hori aitzakiatzat hartuta, galdetu nahi dizuegu zein den, zuen ustez, ikusi duen
filmik kutrena. Bide batez, gaur egun telebista ikusten duzuen ala ez
jakin nahi dugu eta modan dauden plataformarik erabiltzen duzuen.
Bukatzeko, urtero egiten dugun bezala, aurtengo Oscarretarako aukeratuta dauden filmen inguruan
duzuen iritzia jakin nahiko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina