2012/01/13

EGIN SLOWKI

Slow, low, fast … asko dira ingelesezko hitzez osaturiko izen mugimenduak, bai jauna, fast food, slow food, low cost … gero eta arruntagoak dira gure hizkeran. Baina bada bat, niri neuri sikiera, arrotza suertatzen zaidana, slow cities izenekoa. Izan ere, gurean bi ditugula (Mungia eta Lekeitio) irakurri izan ez banu, segur asko ez nintzatekeen enteratuko.
Antza, asko dira izen hau izan nahi duten udalerriak, baina horretarako baldintza batzuk bete behar dira: 50.000 biztanle baino gutxiago edukitzea, hiriburua ez izatea eta ingurumenarekiko begirunea izatea. Slow cities estresik gabeko bizi-kalitatea aldarrikatzen dute, tradizioari eusten diote aurrerapen teknologikoak alboratu gabe, energia berriztagarriak sustatzen dituzte, ingurumena kaltetzen dituzten lurrin isurketak murrizten dituzte …

Ez dakit, horrela esanda polita ematen du, bina Mungian bizi naizen honek, egia esan behar baldin badut, ez dut uste hango jendeak estresik ez duenik, ez beste leku batzuetakoak baino gutxiago behintzat. Agian bizilekuak baino lanlekuak izan beharko luke slow izena, ez duzue horrela uste?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zalantzarik gabe oso bizitza fast…fastikatua dugu. Autoak gero eta azkarrago dabiltza, informazioa gero eta azkarrago eskuratzen / bururatzen dugu... Denok bizi gara seigarren martxa sartuta, aldapan gora motorra behartu behartuta. Baina Lurrak oraindik ere 24 ordu behar ditu bira emateko, abiadura berean heltzen dira olatuak Lekeitiora eta Mungian tinko dirau Landetxo Goikoa baserriak XVI. mendeaz gero.

Naturak eta luze irauten duten gauzek berezko mugimendua dute, bere berea duten erritmoa, alegia. Kontua ez da fast edo slow izatea, appropriate baizik. Baina herriei edo hiriei eman beharrean, gizakioi eman beharko ligukete ziurtagiri hori.

Bestelako pentsamendua dugu gizakiok,ordea; euskaraz, adibidez, azkarra izatea adimentsua izatearen sinonimoa da, pentsa! Atzenerako lortu egingo dugu, estresatu egingo ditugu Lurra, Landetxo baserria eta Lekeitioko itsasoa bera.

(JML)

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Orain dela urte batzuk slow city-ko kontzeptua lehen aldiz entzun nuela. Egia esateko, ideia nahiko ona iruditzen zait, hau da, hiri handietako estresaren ordez, herri lasai batean bizitzea, egunetik egunera gure bizitza gozatzen. Nire ikaskideak pixka bat gorago esan duenez, gure gizartean ohitura hartu dugu leku batetik bestera korrika joateko. Neure buruari galdetzen diot: ez daukagu denborarik geldi egoteko edo gu gara geure buruari denbora ematen ez diogunak?

Slow city-ko idei bezalakoak beharrezkoak dira, nire ustez. Arazo ezberdinengatik (lana, seme-alabak, ikasketak...) ez gara konturatzen gure bizitza osoa gozatu gabe pasatzen uzten garela. Gelditu behar dugu, behin bakarrik bizitzen baita, eta gure bizitzatik ahal beste onura atera behar dugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zalantzarik gabe, Barakaldo ¨fast city¨ da. Dendez beteta dago, ia ehun mila biztanle dauzka eta auto aparkatzeko hogei minutu erabiltzen behar ditugu.
Ez dakit Lekeitioko jendeak ¨stress¨ gutxiago daukan, baina gure bizitza hemen, Ezkeraldean, gero eta jasanezina iruditzen zait.
Noizbehinka, nire buruari galdetzen diot ea nire bizitza nola izango litzateken herri txiki baten biziko banintz. Idea hori asko guztatzen zait nahiz eta momentu honetan ezinezkoa izan niretzat.
Ez dakit, agian egun batean aukera hori izango dudan...

D.T.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan es diot sentzurik ikusten "slow city" horren erabateko esanahiari. Ez dut uste Bermeo eta Lekeitio bezalako lekuetan estresik ez dagoenik. Beraz ez dute haiek bilatzen dutena urkitu, ezta ongi plazaratu. Herri hauei ez datroekie ondo slow city-ren eslogana nire ustez.

Horrela pentsatu gabe ba daude beste hamaika herri aukeratutakoak baino estres gutxiago dituztenak. Hor daude adibidez Kobaron, Zaramillo, Ugarte, famatuagoa agian Murgia...etb. Leku hauek ezagutzen ditut eta esan dezaket herri lasaiak direla. Seguru nago askos gehiago egongo direla.

Beraz amaitzeko esan dezaket gauza gutxi egiten dela estresa gutxiarazteko. Dena presaka eta korrika egin nahi dugu. Esan beharra dago ere krisi garai honek ez duela ezertan laguntzen.

Jon. Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nozki, hogei minutu daramadanean aparkaleku bat biltzen... nire burua galdetzen naiz; hori "solow city izango da ala ez".
Hogei minutu, gutxi gora bera Mungiatik-Bilbora autoz irauntzen den bidea da.
Antza denez bi "Slow city"-k daukagu nahiz eta beste herri antzekoak dauzkagun ere, eta herri horien guztiak zerbait komunan daukate, urrun daude hiriburutik. Normalean bilbon eta inguruetan bizi garenok, metroa, autobuza eta trena erabiltzen ditugu, orduan norenak dira hainbeste autoak.
Nire uztez, Mungia bizitzeak, adibidez, gauza onak dauzka,leku polita eta lasaia da, baina beste gauza eguin nahi baduzu bizi egin aparte, auto hartu beharko duzu kanpora joateko.

M.A.M

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Slow city kontzeptu hau egia izan ahalko dela! Leku guztietan txakurrak oinutsik. Agian Kariben bizi direnak esan dezakete estresik gabe daudela.

Zaila da herri bat hartzea slow citytzat, baldintza desberdinak edo guztiak betetzen baditu ere. Momentu hauetan inguratu gaituen guztiak presaka egitera bultzatzen gaitu. Berdin digu bizitzeak hiriburu batean nahiz herri batean.
Nahiko nuke bizi Leikition izugarri gustatzen zaidalako, baina ez du uste nahiz eta han bizitzea erabaki, estresa gutxirekin bizi nintzateke.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batek daki nondik ateratzen dituzten halako ondorioak!. Nire ustez, faktore estresagarriena autoa da edo, hobeto esanda, autoa non utzi izatea. Estresa eta aparkalekua oso lotuta daudelakoan nago, beraz, ez dut uste Lekeition estresatuta ez daudenik, hirigunean aparkatzea ia ezinezkoa da eta. Hala eta guztiz ere, hein batean behintzat estresatuta gaude nahi dugulako. Ez gara behar beste ausartak besteek inposatu nahi dizkiguten betebeharrei uko egiteko. Are gehiago, askatasuna bilatu beharrean, gero eta zama gehiago hartzen ditugu, bizitzak berak ekartzen dizkigunak nahikoak izango ez balira bezala. Daukaguna merezi dugu, hemen, Lekeition, eta ia leku guztietan.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri lelokeria handia iruditzen zait “slow cities” edo “ciudades lentas” izenak ipintzea. Gure bizitako herrietan, lasai eta estresarik gabe bizi behar dugu, edo, gutxienez, saiatu behar dugu horrela bizitzen, bizi-kalitatea hobeto baita eta osasunerako ona baita, ere bai. Nire ustez, ingurumena oso garrantsitzua da eta beti zaindu behar dugu, “slow cities”en ez ezik, guztietan ere, bestela, etorkizunean gure herriak hondatuko ditugu. X.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ez nekien Mungia slow city izango zenik, eta ezagutzen ditudan hirien artean inoiz ez nuke aipatuko Mungia. Nik ez naiz Mungian bizi, baina hara joaten naizenean, ingurumen aldeko neurri bereziak ez ditut nabaritzen.
Azken urteotan, hiri gehienak bezala, gero eta oinezkoentzako kaleak ditu, baina ingurumenaren aldetik, nire ustez, ez da nahikoa. Ez dut uste, Mungiako jendea hiriaren erdialdera joateko oinez joango zenik, nire ustez, kotxea erabiltzen jarraitzen du. Aldaketa hori lortzeko ez da nahikoa oinezkoentzako kale gehiago edukitzea, baizik eta jendearen mentalitatea aldatzea. Azken finean, Mugiako jendea arropa erostera edo janaria erostera, nora joaten da? Barakaldora, nik ezagutzen dudana, behintzat, Max Centerrera, agian terapia bat da, izan ere, Mungian ez daukan estresaren bila, hiri handi batera joaten da….

MCG Gurutzeta

L. R. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

"Slow city" terminoa entzuten dudan lehenengo aldia da hau eta orain arte ez nekien horrelako gauza existitzen zelarik.

Hala ere, ez nago guztiz ados hitz honen esanahiarekin. Jakina Bermeo edo Lekeitio "motelago" izango direla Barakaldo baino (adibidez, ni bizi naizen lekua), baina segur aski bertan bizi den jendeak ez du gauza bera pentsatuko.

Nire ustez, gaur egun edonon aurki dezakegu estresa, ez bakarrik hiri handietan. Gure gizartean, normalean ez dugu gauzak astiro egiteko aukera eta egun osoa ematen dugu leku batetik bestera. Segur aski, Lekeitio eta Bermeo ez dira salbuespenak izango. Beharbada, hori ez dut ukatzen, beste leku batzuk baino lasaiagoak izango dira, baina "slow" direla esateak txorakeri hutsa iruditzen zait. Nahiago nuke ni horrelako lekurik egongo balu, inolako dudarik gabe bertan emango bainituen oporrak.