2012/04/20

LIBURUA ALDAMENEAN

Ezinezkoa da argitaratzen diren liburu guztiak irakurtzea. Hamaika liburu plazaratzen dira egunero eta inor ez da kapaz horiek guztiak egunean  irakurtzeko, hurrengo egunekoak ere dastatu ahal izateko. Liburuak irentsi eta irentsi, hanburgesa-txapelketetan bezala, hurrengoa zain duten bitartean. Hori betekada hori!

Ez daukat irakurtzeko abilezia handirik. Poliki, oso poliki, irakurri behar dut enteratu nahi badut eta, despistatzen banaiz, erraz galtzen dut haria. Berriro hasi behar. Irakurtzea plazera da niretzat, baina askotan ahalegin handia ere bada. Gauean, sofan, flexoa liburu gainean eta bakar bakarrik disfrutatzen dut benetan. Intimitatean eta gauak babestuta orrien artean murgiltzen naiz, istorioko pertsonaien konplizitate bila.

Abilezia eza horrexegatik behar dut hilabete liburu bat irakurtzeko. Pertsonaia asko badaude, galtzen naizenez, “Cien años de soledad “ irakurri nuenetik zuhaitz genealogikoak egiten ditut atzeko azalean. Jakina, ezin izan dut inoiz irakurri bi liburu batera; bata bukatu arte ezin dut bestea hasi.

Liburuaren eguna dela eta, zuen irakurtzeko ohiturak zeintzuk diren kontatzeko egiten dizuegu gonbit.

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri irakurtzea asko gustatzen zait, ,tamalez, normalean ez dut denborarik. Gauero apur bat irakurtzen saiatzen naiz, baina laster loak harrapatzen nau eta apenas ez ditut bi orri bukatzen. Horregatik, urtero hamar edo hamabi liburu baino ez ditut irakurtzen.
Gainera, liburuek diziplina handia eskatzen dute eta, egia esan, ni pixka bat alferra naiz. Lana amaitutakoan nahiko nekatuta ailegatzen naiz etxera eta berehala ohera sartzen naiz.
Orokorrean, oporretan naizenean liburutegira joan ahal izaten naiz eta orduan denbora gehiago egon ahal izaten naiz liburu artean.

D.T. 1B

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nik txikitatik irakurtzeko ohitura daukat, eta nire aitari esker, nire etxea liburuz beteta dago. Aitak beti esaten zigun liburu batean emandako dirua, ondo emanda dagoela. Beraz, nire eskuen artean beti liburuak egon dira. Nire ikaslearen garaiarekin konparatuz gero, orain ez daukat denbora gehiegi liburu bat lasai irakurtzeko.

Nerabera nintzenean zenbat eta liburua handiagoa izan, orduan eta irakurtzeko gogo handiagoak neuzkan. Liburu batekin deskonektatzen naiz eta oso erraz sartzen naiz istorioan. Niri gustatzen zait bereziki sofan eserita arratsalde osoa liburu batekin pasatzea. Olentzeroak liburu elektronikoen irakurlea oparitu zidan eta, horri esker, oso liburu "lodiak" irakur ditzaket. Nahiago ditut paperezko liburuak, baina egia da halako tresnak ere oso erabilgarriak direla. Autobusean ere irakurtzera ohitu naiz, eta lanetatik itzultzeko bidaian saiatzen naiz irakurtzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikitan nintzenean ez zitzaidan irakurtzea gustatzen. Nire irakasleek eta gurasoek beti irakurtzera behartzen ¿ninduten?, baina ni beti liburu bat hartzean bakarrik azala begiratzen nuen. Baina denborarekin irakurtzeari gustua hartu ¿zidan? Gaur irakurtzea asko gustatzen zait, baina ez daukat denborarik. Lehen afaldu ostean logelan eserita egoten nintzen irakurtzeko, bakarrik ni eta nire liburua, eta ordu asko irakurtzen botazen nintzen.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri betidanik askogustatu zait irakurtzea baina aldizkariak edo nobelak irakurtzean amarekin arazo handia neukan, hari liburu mota horiek ez zitzaizkiolako benetako liburuak iruditu. Gauean irakurtzea lo egin baino lehen, plazerra da bakarrik zu eta liburua egoteagatik eta ixiltasunagatik. Liburu elektronikoak ideia ona iruditu nahiz eta, paparezko liburuak nahiago ditut.
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire irakurtzea ez zait gustatzen. Lehen zazpi eta zortzi neukanenean irakasleak niri irakurri behar nuela esan zidaten baina nik ez nuen kasurik egin.
Baina hamalau urterekin liburubat irakurri nuen pesadillas deitu zen. Baina orain ez dut ezer irakurri, ordea, nire ama beti irakurtzen du baina niri ez zait gustatzen.
Niretzat liburuak oso luzeak dira eta gogorrak ere bai baina egia da zuk irakurtzen baduzu zure burua onena izango daukazu.

V.B A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urtean zehar normalean ez dut irakurtzen, irakurtzeko astirik ez daukadalako. Egia da lo egin baino lehen, ohean, irakur nezakeela, baina ez dut gustuko logura daukadalako eta ez dut istorioa ondo jarraitzen.Hala ere, izugarri gustatzen zait udan irakurtzea, hondartzan, eguzkitan.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri izugarri gustatzen zait irakurtzea,.Hilabetero bi edo hiru liburu irakurtzen ditut.Gero eta denbora gutxiago daukat, baina egunero momentu bat aurkitu dut irakurtzeko.Gustatzen zaidan liburuek denbora pasatzeko balio duten dira, kezkatzeko edo sufritzeko ez ditut liburuak nahi.Irakutzen dudanean lekuak ezagutzen, hilketak ikertzen,bidaiak egiten ditut..eta hori nire besaulkitik mugitu gabe.
Edozein lekutan irakurri ahal dut.Nire familiak telebista ikusi bitartean,beren ondoan nago irakurtzen.Irakurri bitartean ez dut ezer entzuten,nahiz eta nitaz hitz egin,bakarrik kontzentrazioa galtzen dut nire izena esaten dutenean.Horrela irakurtzea erreza da ,ez dudalako bakarra egon behar.
i.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait gustatzen liburua irakurri, baina uste dut importantea dela jenderi kultura hartzeko. Nik bakarrik irakurri dut eskolan behartu zenean,eta horrela joan zait...

Txikitan arazo asko nituen akatsitakin, gero hobetzeko dut.

X.S.R 1BOGAC

Lmb erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait irakurtzea baina orain ez daukat astirik. Lehen, Areetan lan egiten nuenean metroan irakurtzen nuen, baina orain Portugaleten lan egiten dut eta oso hurbil dago irakurtzeko. Gauean, bakarrik nagoenean, normalean euskeraz ikasten dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asko gustatzen zait irakurtzea, baina normalean bakarrik udan edukitzen dut denbora hau egiteko.
Nire bikotekideak e-book bat oparitu zidan gabonetan baina oraindik ez dut erabiltzen.
Pasa den udan Cien años de soledad irakurtzen hasi nintzen baina gero bi aste egon nintzen irakurri gabe eta galdu nuen izen asko zeukalako eta beste bat hasi nintzen irakurtzen baina berdin pasatu nuen.
Azkenean beste liburu batekin lotu nuen, La sombra del viento bere izena zen.
Uda honetan Cien años de soledad irakurri nahi dut nire e-book berriarekin.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oraindik ezin dut amaitzeko aldi berean bi liburu.Batean errezagoa da, baina konstantea izan behar dut bestela irakurriari utziko dut.
Momentu honetan ez dut irakurtzen edozein libururik, azterketa batzuk prestatzen ari naizelako eta denborik gabe, azterketaren gaiak ikasten komeni izan da.
Azterketak egin eta gero, gutxienez, liburu berri bat hastea espero dut.

Alberto A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Benetan nik ez daukat oroimen onik. Izan ere, liburu bat birritan edo hirutan irakurtzen dudan arren, denbora pasatu eta gero, argumentua ahazten zait. Lehen asko irakurtzen nuen. Liburutegira joaten nintzen liburuen bila, eta beti arraroagoak hartzen nituen, behintzat, liburuazainak inori gustatzen zitzaizkion liburuak eskatu nizkiola beti esaten zidan. Esanak esan, batzuek nahiko arraroak eta zailak izan ziren, Pessoarena “El desasosiego” edo Bukowskirena ”Poemas y Poesias” hain zuzen ere. Baina niri gustatzen zaizkit. Liburu bereziak ere nire gustokoak dira, alegia, badakizue zein den munduko ipuin txikiena? “Dinosaurio”a da eta 5 hitz besterik ez ditu, horrela dio: “Esnatu zenean dinosaurioa han zegoen”. Gaur egun, ordea, gutxi irakurtzen dut, eta normalean bestseller-ak irakurri nahiago ditut. Dirudienez ez daukat bururik liburu konplexuak irakutzeko. Bai zera! Denbora da ez daukadana, kontxo!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri txikitatik irakurtzea oso gustatzen zait,denetik beti irakurri dut aldizkariak ,egunkariak eta batez ere liburuak.
Momentu honetan euskaraz liburuak irakurtzen ari naiz ,baina oso simpleak dira ,nire euskara oraindik ez delako oso ona.
Irakurtzeak lasaitzen nau,adibidez,hegazkinek asko beldurtzen naute ,batez ere ,aeropuertotik ateratzean eta horregatik, liburu bat gabe ez naiz sartzen hegazkin batean.
EKAITZ A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik gauero ohean irakurtzen dut. Zoritxarrez hain nekatuta joaten naiz ohera bakarrik bi edo hiru orrialde iarkurtzen ditudala.
Bestetik, liburu elektroniko bat erosi nuenetik hainbat liburu dauzkat irakurtzeko orain arazo bat sortu zaidala...hiru liburu irakurtzen ari nazela momentu berberan.

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik gauero ohean irakurtzen dut. Zoritxarrez hain nekatuta joaten naiz ohera bakarrik bi edo hiru orrialde iarkurtzen ditudala.
Bestetik, liburu elektroniko bat erosi nuenetik hainbat liburu dauzkat irakurtzeko orain arazo bat sortu zaidala...hiru liburu irakurtzen ari nazela momentu berberan.

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Irakurtzeari dagokionez, ez dut ohitura arrarorik. Ohean irakurtzea dut gustoko, baina, sarritan, begiak minduta izaten ditudanez gero, irakurri beharrean, aldizkariren baten argazkiak gainbegiratzen ditut. Beraz, batez ere metroz joaten naizenean irakurtzen dut. Are gehiago, zer irakurri ez badaukat gaizki ere pasatzen dut, irakurtzeak besteen elkarrizketak ez entzuten laguntzen didalako. Gainera, irakurtzen badut bidaiak askoz laburrago egiten zaizkit.
Ana Pi.