2020/04/21

38. EGUNA: NO NEWS, GOOD NEWS

Egun hauetan guztiok berri onak nahi ditugu, berri onak jasotzeko irrikan gaude. Hedabideetan ikusi, entzun edo irakurtzen dugunaz nazkatuta gaude eta bakarrik berri bat entzun nahi dugu: “Pandemia amaitu egin da”.

Egun hori heldu arte, koronabirusaren inguruko berriekin bonbardatuko gaituzte eta, sarritan edo askotan, gezurrezko berriekin. Informatuta egoteko aukerarik onena daukagu garai honetan ematen du inoiz baino desinformatuta gaudela. Nik ez dakit nori sinetsi edo zer sinetsi. Ez dakit zer den egia eta zer den gezurra, adibidez, ez dakit ematen dituzten datuak haiek esaten duten bezain txarrak diren edo esaten duten bezain onak. Ez dakit. Informazioa ez zait falta, benetako informazioa falta arren.

Gainera, Fake news delako horiek leku guztietatik heltzen zaizkigu eta nahasmena, konfusioa handitzen dute. Zer kabroi izan behar den pertsona bat horrelako gezur mingarriak asmatzeko!!! Ez dut ulertzen zerk bultzatzen duen hori egitera. Ez gaude sano, ez koronabirusetik, ez burutik.

Zer uste duzu daukagun informazioaz? Zer deritzezue gezurrezko berriei? Non informatzen zarete? Zer ikusi, irakurri eta entzuten duzue?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik uste dut daukagun informazioa ez dela oso argia eta batzuetan uste dut datuak interpretatzen direla interesen arabera. Bueno, zenbakiak beti interpretatu behar dira, hauteskundeetan bezala, denok irabazle.

Beste alde batetik, pentsatzen dut gobernuek informazioa erabiltzen dutela eta zensura bezlako bat jartzen dutela.

Ni saiatzen naiz informatuta egotea, egunkari, irrati eta teleberri batzuk ikusten ditut.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, informazioa ez da hain argia, sentsasioa dauzkat beti zerbait faltatzen da dena jakiteko, baina normala da ez ematea informazio guztia edo esatea nahi duzuna. Adibidez, egunkariak hori egiten dute. Berri berdina bi egukarietan irakurtzen baduzu iruditzen da bi gauza ezberdinak dira.

Ez dut uste zensura edo halako zerbait dago hemen, azkenean egiten dutela da autonomiaren datuak biltzea eta esatea. Horregatik, niretzat autonomiak dauzkate errua hemen.

Nik, ez bakarrik orain, baizik eta betidanik, beti nago bai egunkariak bai teleberriak ikusten edo irakurtzen, Espainiakoak edo atzerritarekoak ere. Honekin, irudi guztia eduki ahal dut gai batean eta hobeto hitz egin ahal dut gai horri buruz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nire ustez daukagu informazioa ez da hoberena, ezin dugu ezer zinetzi, ezkenean egunero ikusten ditugu fake news. Ez dut ulertzen nola jendea egin ahal ditu fake news horiek momentu sail honetan, ezin da jolastu egoera honetan.
Batzuetan pentzatzen dut gutxiago jakiten badugu gero eta hobeto izango da. Ezin da relevista ikusi eta trankil egin, momentu guztietan covid-19aren buruz itz egiten ari dira.
Uste dut leku hoberena informatzeko berriak dira, azkenean haiek ondo informatuta daude.

Eider Hernández

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Zenbat eta gehiago eskuratu informazioa, orduan eta gehiago konturatzen dira desinformazioaz espiritu kritikoa dutenek. Baina hau ez da berria, beti izan da horrela.
Orain min handiagoa ematen digu, informazioa gaixotasunari, heriotzari eta konfinamenduari buruzkoa delako. Eta estatistikan oinarrizkoa den gauza bat, datu-bilketak berdina izan behar du erkidego guztietan, eta ez da izan. Horrela gertatu zaigu hilabete hauetan zenbat jende hil den ere ez dakigula. Kontuan hartu gabe gobernuek, zentralak zein autonomikoek, interesatzen zaiena esaten dutela.
Nik ez dakit nori sinetsi, eta, gainera, nekatuta nago hainbeste miseria politikoz.
Hauek dira herriaren onerako erabakiak hartzen dituztenak, edo enpresa handiek hartzen dituzte euren onurarako erabakiak?

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nik uste dut informazioa ez dela argi. Hedabieetan koronabirusaren berriak bonbardatzen gaituzte eta informazio hori ez da beti egia. Gainera, telebistan Madrileko egoera asko hitz egiten du.
Nik pentsatzen dut egia ez kontatzea politikariei interesatzen zaiela eta horrela, datuak ezkutatzen dituzte. Hiritarrek lerdoei bezala tratatzen gaituzte. Horregatik nik telebista gutxiago posiblea ikustea erabaki dut egun hauetan.
Ondo ibili
Rocío

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Prentsak, telebistak eta beste telekomunikabideak nahi duten informazioa ematen dituzte, horregatik ez naiz harritzen. Egoera hau beti gertatu da, haien interesak bilatzen dituzte eta berdin zaizkie gure buruhausteriak.

Seguraski momentu honetan ez daukatela informazio ona, baina ez telekomunikabideak ezta osasun ministerioa ere, horregatik osasun ministerioa behin eta berriro aldatzen dituzte protokoloak.

Eta datuei begira irrealak dira, gorbernuak ez du neurri onak ipini informazio reala jasotzeko, beraz, sinetsi erdiaren erdia esaten dutena. Nik gezurrezko berriak jasotzen duenean ez ditut birbidaltzen, katea mozten dut eta informazio guztia irakurtzen dut orrialde ofizialetan, adibidez, BOE-n edo osasun ministerioen web-an.

Laster arte.

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo talde!

Nik ez dakit zer pentsatu hainbeste berriekin, ez daukat ezer argi. Bakarrik fidatzen naiz nire familiakoek ikusten duten ospitaletan erizainak direlako. Esaten didate koronabirusen gaixoak jeisten ari direla. Dena dela, nik pentsatzen dut koronabirusa gurekin biziko dela betirako eta bakarrik behar duguna denbora dela zientifikoek txerto bat atera arte.Gero izango da gripea bezala, urtero hilko da jendea baina ez da izango hain hilgarria.

Hala ere, nire zalantzak dauzkat ea nondik agertu den birus kabroi hau. Gustatuko litzaidake jakitea ea laboratorioan eginda dagoela ala animaliek transmititu digutela, batek daki! Baina pertsonak izan badira...ez dakit nolako munduan bizi garen! penagarria benetan!

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Egia esan, gero eta gutxiago irakurtzen dut korobirusari buruzko informazioa. Batez ere hainbat artikulu irakurtzen ditut Interneten, batez ere adituenak.
Gobernuak hartzen dituen neurri berrien informatzen dut, baina besterik ez.
Fake newsei dagokienez, beti egon dira, eta are gehiago orain sare sozialekin, oso erraza baita edozer argitaratzea eta informazioa manipulatzea.
Benetan, ez dakit jendeak zer asmo duen informazio faltsua argitaratzeko: nahastea, beldurra sortzea, manipulatzea,…baina argi dago kalte handia eragiten ari dela.
Laster arte!
Natalia M.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on guztioi:

Ziur nago hedabideetan agertzen diren berri askok gezurrezko, osagabeko eta/edo manipulatu den informazioa osatzen dutela, eta hori hainbat arrazoirengatik (egia ezkutatzeko, norberen onura lortzeko, herritar arruntok kontrolatzeko, ...) eta zenbait arlotan (osasuna, ekonomia, lana, ...).

Horregatik saiatzen naiz gehiago ez irakurtzen; izan ere, gaurko berriak eta biharko berriak askotan kontraesankorrak gertatzen dira. Gainera, aitortu behar dut zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta sinesgaitzagoa eta mesfidatiagoa naizela.

Ez dakit nondik, nola eta zergatik sortu zen birus madarikatua hau baina, ezjakintasun izugarriaz aparte, nire aburuz, uste ditugun baino gauza ezkutatu gehiago daude hemen...

ANA erabiltzaileak esan du...

Ni pixka bat erotuta nago hainbeste daturekin, hainbeste zifra gainditzen naute, izan ere, ez dut hainbeste zenbaki gogoratzen, beste egun batean etxean geratu behar dudala besterik ez dakit.

“La sexta-ko” teleberria ikusten dut tarte batean, Madrilgo hainbeste informazio entzuteaz nekatu arte, badirudi denok garela madrildarrak, koño!!!... gero etb-ra pasatzen naiz zorte gehiago dudan ikusteko eta zezenen irteerari hasiera ematen dion suziria entzuten dut.

Ana Cobos

Olatz erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!

Ni kokotaraino nago hainbeste informaziorekin: gixotasunen zifrak, hildako zifrak, politikarien agertzeetan esaten dituzten gauzak, ... Lehen astean informatuta egotea gustatzen zidan, baina orain bakarrik ikusten dut teleberria eta kito. Ez dut ezer irakurtzen ez entzuten, batez ere, batzuek gauza bat esaten dutelako eta beste batzuek beste gauza bat. Amaieran ez dakigu zer de egia zer gezurra, eta aitortu behar dut jada seigarren astean gaudenez bakarrik entzun nahi ditudala gauza onak. Aste asko pasatu dira eta mentalki ez nago press gauza txarrak jarraitzen entzuteko.

Ondo izan!

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Guztiz ados nago zurekin. Zer informazioa daukagu? Hilabete ondoren, denok pentsatzen dugu informazioa ez dela argia baina nire ustez ere ez dakigu non dagoen egia eta non dagoen gezurra. Non dago muga?

Gezurrezko berriak tranpak iruditzen zaizkit, horregatik leku bakoitzetik pixka bat hartzen dut. Arraroa izan ahal da, baina ez dut dena leku berberan ikusten. Aldatzen dut eta gero konparatzen dut.
Dena dela nahiago dut irakurri horrela hitzak hobeto hartzen ditudalako...

Orduan, orainaldean ez daukagu egia baina etorkizunean edukiko dugu? Nire ustez badirudi ezetz, gaitzerdi teoria asko daukagu aztertzeko...! 👀

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Egun hauetan informazio asko daukagu baina egia da, hedabidetan esaten duten informazioa ez dela egia. Estadistikak ez dute esaten nola dagoen jendea zeren eta ez dute egiten covideko testa gaizo dagoen jende guztiei.

Gainera, pandemia bukatzen denean hauteskundeak egongo direlako, alderdi batzuk aprobetxatzen dute gezurrak edateko eta sare sozialen bidez fake news argitarazteko.

Nik normalean, teleberri ikusten dut baina uste dut benetako informaxio faltatzen zaigula.

Fernan

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Esan duzun moduan, gaur egun oso zaila da ezberdinatzea zeintzuk diren albiste errealak eta zeintzuk diren fake news. Alde batetik, badirudi interneten bidez bakarrik etortzen zaizkigula gezurrak edo erdi-egiak. Beste aldetik, betiko komunikabideetan gero eta "polarizazio" gehiago dago, albistea garrantzitsuena ez delako, baizik eta politika zikina.
Niri leku ezberdinetan informazio bilatzea gustatzen zait, horrela egiaztatu aulkera daukat, eta ez dut sinesten heltzen zaidan lehenengo gauza badaezpada.
Bakoitzak bere ezagutza zaindu behar du.
Rubén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, informazioa ez da argia, datuez eta estatistikez betetzen gaituzte, ezer ez esateko.
Denok martxari buruz goazen.
Eta gero, talde politiko bakoitzak bere interesetarako erabiltzen du informazioa.
Esaten diguten guztia ezin dugu sinetsi.
Horregatik, jasotzen dugun informazioa, telebistan eta egundakian alderatu behar dugu, kritikoak izan.

Orain koronabirusarekin, eta hau amaitzen denean.

Monica P

Nere erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik uste dut daukagun informazioa ez dela oso argia, gainera ez digute egia esan. Eta gero ere asko kontraesanatzen dute eta inork ez daki nork sinetsi. Berri faltsuak gehitu behar dituzu. Hori egiten duten pertsonek ondo pasatzen dute, baina horrek nahasmen handiagoa sortzen du.

Nik komunikabideen bidez jakinarazten dut. Teleberria ikusten dut eta gainera komunikabide sozialak eta egunkariak irakurtzen ditut.

Zaindu zaitezte.