2020/04/23

40. KALEA EGIN GABE

Pandemia madarikatu honek ere ipurdia agerian utzi du gure ustezko gizarte perfektua. Eta honen adibidea argia kalean lan egiten duen jendearen egoera da, bueno, kalean,… gaztelaniaz esaten den bezala, kalea egiten lan egiten dutenena.

Denok ezagutzen dugu errealitate hori, baita gobernu guztiek ere, baina ez dute ikusi nahi eta, are gutxiago erregulatu. Baina, orain, ezohiko egoera honetan irakurri dut egunkari batean Espainiako gobernua ari dela pentsatzen dirulaguntza bat ematea. Ez nago dirulaguntza horren kontra, behar duenari lagundu behar zaiola uste baitut. Hipokrisiaren kontra nago, eta ez dit balio egoera berezi batean gaudela esateak. Langile guztiei, modo batean ala bestean, lagundu nahi die gobernuak, eta orain ere lanbide zaharrena praktikatzen duten langileei ere bai.

Prostituzioaren auzian ez daukat argi. Alde batetik, arautu behar dela eta beste langileok ditugun eskubideak eta betebeharrak izan behar dituztela iruditzen zait egokiena. Baina, beste aldetik, langile horien, hobeto esanda, pertsona horien duintasuna kontuan hartuta, debekatu behar dela uste dut. Debekatu debekatu eta, ez orain bezala, debekatu, baina onartu.

Zuek, zer uste duzue? Erabat debekatu behar da ala arautu? Zer iruditzen zaizkizue, oro har, langileentzako dirulaguntzak egoera berezi honetan?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Ahal bada, mundu guztiari lagundu behar dio gobernuak. Baina, hau pasatu eta gero, haien egoera arautu behar du edodebekatu. Testuan ondo esaten bezala, oso hipokritak gara. Txarto ikusten dugu, baina ez dugu ezer egiten.

Ni emakume bezala, oso gaizki ikusten dut prostituzioa. Gainera, ez zait lana iruditzen, zapalkuntza baizik. Askotan lan egin behar dugu gustatzen ez zaizkun lanetan eta baldintza txarretan, baina hau pertsonen dointasunaren kontra dago.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gobernua saiatu behar du guztiei laguntzea, baina badakigu hori ezinezkoa da, horregatik begiratu behar du nori gehiago lagundu behar diote. Adibidez, autonomoak eta enpresa txikiak laguntza gehiago behar dute.

Nik gaizki ikusten dut prostituzioa eta bere inguruan dagoen dena. Ez zait iruditzen lan bat, mafiak diru erraza lortzeko modu bat baizik. Badaude ez gustatzen zaigun lanak, baina hemen, ezin duzu aukeratu eta azkenean ez dute ezer lortzen, horregatik niretzat bakarrik emakumeak txikitzeko balio du.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan ez nago jendeari laguntzaren kontra, baina haiek ez dira langileak, ez dutelako kotizatzen eta guk gure zergak ordaintzen ditugu..., orduan? Mundu horretan diru asko mugitzen da eta horregatik ez daukat argi jarrera hau defendatzeko ala ez.

Nahi badute, aukera dute arautzeko egoera, baina uste dut diru gehiago irabazten dela horrela, “lobbie” asko existitzen dira eta zaila egiten zait erantzun zuzena esatea...

Hau da munduko eztabaidarik zaharrena, eta oraindik konponbiderik gabe.💰

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Egoera honetan uste dut gobernua sailatu bahar duela guztiei laguntzea. Baina dakigunez ezinezkoa da, horregatik hoberena da autonomoei laguntzea, azkenean haiek behar dute.

Prostituzioaren aldean, nire ustez ez da lana hoberena baina azkenean jendea egiten badu ez da izango gustoko dutelako, segurazki pertzona horiek dirua behar dute eta agian ez dute lan bat aurkitzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Denok dakigunez, egoera honetan laguntza behar duten pertsonak ez direla gutxi. Zaila izango da egoera honetik ondo ateratzea, ematen dizkiguten datuak baikorregiak direla uste dudalako. Erten gaudenok, pentsioak, laguntzak, lanbidekoak..... ahoa gehiegi eta janari gutxi.

Eta gehien nabarituko duten kolektiboak ""gizarteko piramidean" azpian daudenak izango dira. Izugarrizko hipokresia dago eremu honetan, eta normalean ilegalak diren negozio horien ondorioz, mafiako aktibitateak agerten dira. Orduan nire ustez hobeto izango da gauzak erregulatzea eta langile guztioi bebestea.

Rubén

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Prostitutei diruz laguntzeari dagokionez, ondo iruditzen zait. Krisi honetan denok jan edo gure etxearen alokairua ordaindu ahal izatea da helburua. Eta horrek eskubide bat izan beharko luke une oro, krisiarekin edo krisirik gabe, autonomoarekin, prostitutarekin edo pertsona soilarekin.
Espainiako esaera zaharrak dio legeek ez dituztela ohiturak egiten, baizik eta ohiturek legeak egiten dituztela. Ez du ezertarako balioko prostituzioa debekatzeak, ez bagara gai gure oinarrizko instintuak kontrolatzeko, eta haiek asetzeko errazena bilatzeko.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Egoera honetan, Gobernua da pertsonei lagundu behar diena, etxebizitzako laguntzekin, laguntza ekonomikoekin... Hemendik atera ahal izateko. Adibidez, pertsona autonomoekin. Denbora honetan ez dute ezer irabazten . Egunero irabazten dutenetik bizi dira, eta etxean badaude, ez dute ezer irabazten. Gainera, Espainian autonomo asko daude, eta uste dut ez zaiela behar adina kontuan hartzen.

Prostituzioari dagokionez, ez dakit asko gai horri buruz, beraz, ezin dut nire iritzia eman. Ez dut uste lanik onena denik, baina ulertzen dut ekonomikoki gaizki dauden eta bizitzeko beste modurik aurkitzen ez duten pertsona asko leku horietan amaitzea. Hala eta guztiz ere, ez dut esan nahi babesa ematen diodanik, baina uste dut horretan lan egiten duten pertsonek ez dutela errespeturik.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon guztioi!
Prostituzioaren arazoa beti izan da polemikoa, eta gobernuek ez dute busti nahi. Debekatuta dago, baina beste alde batera begiratzen da eta pertsona askorentzat bizitzeko aukera bakarra da, eta egia, emakume gisa, hori oso tristea da.
Okerrena da pertsona gehienak delituzko sareen biktima direla, eta horretara behartzen dituztela. Ez dute lan egiteko paperik eta bizi diren egoerak penagarriak dira. Argi dago lagundu egin behar ditugula, baina ez bakarrik dirua emanez, ez dut uste zuzenean iristen direnik, baina segurtasuna, prestakuntza eta aukera ematen diete nahi dutena egiteko.
Beste gauza bat, prostituzioan jardun nahi duten pertsonak dira; orduan bai, garrantzitsua da arautzea, eta beste edozein langile edo autonomoren eskubide eta betebehar berak izatea. Zergatik ez?
Bihar ostirala!!!!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo

Ez zait prostituzioa gustatzen, baina existitzen da, existitu da eta existituko da. Beraz, hobe da arautzea eta edozein langilek bezala eskubideak eta betebeharrak izatea.Ez nago ados laguntzak jasotzearekin,


Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kiaxo talde:

Nire ustez, prostituzioa arautu behar da.Daukagun egoerarekin,"langile" hauek, bai emakumeak, bai gizonak ezer gabe ikusi dute bere burua.
Orain dela urte batzuk, Amsterdamen egon nintzen, eta denok dakigunez han onartuta eta araututa dago. Hori bai, ez zenuen ikusten honelako "langile" bat kalean, denak zeuden lokaletan. Baina ez nago ados, erakusleihoan egotearekin. Honek bultzaten gaitu haien gorputza objetu bezalakoa konparatzen.
Pentsatzen dut honelako "lana" arautu behar dela,hau da, inpuestoak ordaindu behar direla eta honek emandako eskubideak eman pertsona horiei. Baina inola ere ez, onartu kalean lan egin dezaten.

Azkenean, denok dakigu lan hau ez dela inoiz desagertuko.
Ainhoa

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:

Prostituzioaz esaten da munduko lanbide zaharrena da, beti existitu izan delako eta beti existituko delako. Hala ere, bi aurpegiko gizartean bizi garenez, prostituzioari buruz hitz egiten badugu, ezin diogula lanbide bat deitzen, benetan legez kanpoko eta ezkutuko ekonomiaren jarduera baita. Eta orain gobernuak langileentzako dirulaguntza emango die prostitutei? Inkongruentzia itzela iruditzen zait.

Niretzat argi dago prostituzioa erregulatu beharko litzatekeela, langileek beste langile bezala xergak ordaindu beharko lituzkeela eta jendeok behar duen begirunea erakutsi beharko liekeela. Horrela, bizibide bat bezala ikusiko genuke jarduera hori, eta prostitutek, bai eskubideak, bai betebeharrak izango lituzke. Horrez gain, mafiak eta esplotazioa desagertzearekin batera, emakumeek haien duintasuna berreskuratu ahalko lukete.

Uste dut momentu honetan gobernuak dirulaguntza eman beharho liekeela prostitutei, jakina, baina, zuzena izango balitz, ez lieke langile gisa eman beharko, beste diru-sarrerarik gabe biztanleei ematen die baizik.

ANA erabiltzaileak esan du...

Zelako gaia, Fidel eta Idoia!!! Ezin da 5 lerrotan laburbildu. Hasteko, krisiarekin edo krisirik gabe, beharra duten eta bazterketa-arriskuan dauden pertsona guztiei lagundu behar zaie.
Arazoa da gizarteak, batez ere gizonek, oraindik ez duela onartu emakumeok bizi dugun egoera prekarioa eta gehiegikeria.
Horrelako ezer ez litzateke zalantzan jarriko gizonen talde batek abusuak eta desberdintasunak jasango balitu.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Egoera honen aurrean Gobernuak denoi laguntza behar die, denok eskubide berberak dauzkagu, nahiz eta ez nagoen proztituzioaren alde, aukeratu berberak edudi behar dituztegu. Proztituzioak desagertu beharko luke, denok dakigun bezala mafia handia da, emakume asko lan egiten dute beharrezkoa delako bizitzeko, esan behar dut nik ere lan egin behar dudala bizitzeko eta ez naiz proztituta, beste bideak daude bizitzan, eta errazeena ez da beti egokiena.
Mery