Segur aski,
hain da handia kalera ateratzeko dugun gogoa ezen ez garen konturatu, denbora
luze batez behintzat, ezin izango dugula gure lehengo bizimodua errekuperatu.
Agian, batek daki, inoiz ezin izango gara lehengora bueltatu.
Hemendik
aurrera denak izango dira segurtasun distantziak gure artean, kalean, dendetan,
supermerkatuetan, tabernetan,… Nola biziko gara tabernetara joan gabe? Nola moldatuko
gara lagunekin tabernetan manpara bat erdian jarrita? Arropa erostera joateak
ere ez du zentzurik izango, ezin izango baitugu arropa hori probatu. Nola
jakingo dugu arropak ondo ematen digun probatu gabe? Eta zapatak? Zenbaki bat
gehiago erosi beharko dugu arazorik ez izateko eta gero handi geratuz gero,
barne-zolak sartu?
Ez dakit nola
moldatuko garen deskonfinamendu honen ostean, baina gu dagoeneko nazkatuta
gaude etxean egoteaz eta prest gaude hartu beharreko neurriak protesta egin
gabe betetzera. Eta gero gerokoa!
Nola irudikatzen duzue pandemia honen osteko bizimodua?
Kapaz izango gara moldatzera? Zein da zuen ustez gogorren egingo zaiguna?
16 iruzkin:
Kaixo!
Egia da ez garela bizimodu berberara bueltatuko, baina nire ustez gutxi iraunduko dute izan behar ditugun neurriak, pizkanaka guztiok batera ohikora bueltatuko gara. Nire ustez gogorrena tabernetara bueltatzerakoan izango da. Lehenengo, ez gaudelako ohituta urruntasuna mantentzea leku haietan, tabernak dira koadrilarekin bilduta egoteko bata bestearen alboan eta ez manpara batekin aurpegian eta kontaktu fisiko barik.
Nire ustez, goera hau bukatu eta gero, dena segurtasun gehiagorekin egingo dugu edo beste aldi bat pentsatuko dugu gauzak. Azkenean, egoera hau denontzat balio ahal du gauza honetan pentsatseko eta konturatzeko segurtasuna eta higiene garrantzi handia dauzka betidanik.
Arraroa izango da taberna batera joatea eta mampara bat mahaian egotea, zailgaoa izango da beste pertsoneekin hitz egite edo batek bestera gauzak ematea. GAinera, jende gutxiago sartuko ahal da, distantzia mantendu beharko delako. Eta modaren arloan, gauza berbera gertatuko da: jende gutxiago jendean eta arropa garbituko behar da pertsona batek probatu eta gero.
AMaitzeko, bai hasieran konturatuko gara dena aldatu egin da, baian denbora pasa ondoren, normala irudiko zaigu hau.
Kaixo guztioi!
Egoera honek pixka bat beldurra ematen dit, nola moldatuko garen, nola erosiko garen gauzak, eta batez ere, nola bidaliko garen autobusez autobuseak beti jendez beteta dagoelako... Nire ustez, lehen egunean orientaziorik gabe egongo gara, neuk behintzat.
Baina gogorren egingo zaidana, zalantzarik gabe, izango da berriro ordutegiak hartzea eta betebeharrak etxetik kanpo betetzea, orain aitzakia dugulako baina hortik aurrera ez. Hori bai, ez dugu inoiz ahaztuko noiz izan zen gure lehen eta azken eguna berrogeialdiaren...
Laster arte!
Kaixo guztioi!
Bada, denok txertoa hartzen ez dugun bitartean, distantzia sozialera ohitu beharko dugu eta ez da erraza. Nik alergia diot poliesterrari eta oraindik ohitzen ari naiz lagunak ez ukitzera, eta kortisonaz ematen ditut egunak berokiak jotzeko.
Ahalegin mental handia egin beharko dugu, eta arreta handia jarri normalean egiten dugunari, eta horretara ez gaude ohituta, gure zaharrak ohiturei jarraituz goaz.
Zorionez, herrialde honetan zure edariarekin kalera irten zaitezke, AEBetan debekatuta dago.
Kale estuetako segurtasun-distantziari eutsiko diogunez, abentura bat izango da. Bartzelonan autoei espaloiak handitzeko lekua kentzea pentsatzen ari dira.
Arroparenak gutxiago kezkatzen nau, denok dugu arropa erreserban urte batzuk iraun diezagun.
Etorkizuna ezagutzen genuenaren desberdina izango da, eta ahal dugun ondoen egokitu beharko gara eta badakizue egokitzen dena bizirauten duena dela.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guztioi,
Oso zaila da gure ohiturak aldatzea baina hurrengo hilabetean neurriak beharrezkoa izango dira kutsadura saihesteko. Nik uste dut segurtasun distantziak gure artean, kalean, dendetan, supermerkatuetan, tabernetan … derrigorrezkoak izango direla. Errealitate berrira moldatu behar dugu eta bizi izan japoniarrak bezalako kontaktu fisikorik gabe, ez musu ez besarkada...
Nik pentsatzen dut urte honetan bizi behar izango dugula horrela: dendeetan arroparik ezin izan probatu gabe eta tabernera ez joan.
Benetan, udaletxe batzuek udako jaiak eten dituzte. Zoritxarrez, urte honentan etxean geratu behar izango dugu sozializatu gabe.
Animo eta ondo segi
Rocio
Kaixo talde!
Nik uste dut hemengo gizartea ohituratuta dagoela bizitzaren parte handi bat tabernetan pasatzera. Hori dela eta, gehienentzat izango da gogorrena , ezin izango dutelako kuoadriletan elkartu eta rondetan ibili tabernaz-taberna. Zorionez, nik ez dut arazo hori, baina onartu behar dut, bai bezeroentzat bai jabeentzat gogorra izango dela.
Dena dela, ohitura berrietan moldatzen garenean, segur aski normaltasunara bueltatuko garela.
Ni positiboa naiz, eta sinetsi nahi dut txertoaren asmakizuna laster izango dela, eta behin asmatuta, pandemia bukatuko da eta horrekin beren ondorioak.
Ainhoa
Kaixo denoi:
Agian gaur pixka bat ezkor nagoelako, hasi naiz pentsatzen inoiz ezin izango garela lehengo bizimodura bueltatu. Bueltatuko gara kalera, lanpostuetara (zer nolako lan-baldintzak ezarriko dizkiguten epe laburrean, jadanik ezarrita ez badira,inork ez daki oraindik!),
eta bai, errutinara ere...
Kontua da ez dela ohiko errutinara izango, bueltatuko garenera, errutina berri batera baizik! Eta egoera horrek asko kezkatzen nau, onartzen dudalako oso tabernazalea naizela, asko gustatzen zaidala lagunekin zeozer jatetxeetan ospatzea edo bidaiatzearako zaletasun handia dudala.
Hala ere, moldatzen, moldatuko gara, ezin izango dugu beste gauza bat egin, ezta?
Nire ustez, entzuterakoan kalera atera ahal dugula, hilabeten jendea ahaztuko du distantziak errespetatzen kalean edo dendetan, eta gutxiago tabernetan. Nik, argi daukat ez naizela kalera joango lehengo egunean, edo, hobeto esanda lehengo astean, pentsatzen dudalako oraindik jende asko dagoela birusarekin, eta jakin barik. Baina, asko kostatuko zait, asko guztatzen zaidalako tabernaz taberna joan. Espero dut, birus hau laster erradikatzea, bestela ez naiz gai izango txinatarrei modu beran ikusi, ez bazar batean erosi.
Eta gehien espero dudana da, jendea ez desmadratzea lehenengo astean, bestela egongo da beste piko bat kutsatu gehiagorekin.
Arkaitz.
Kaixo,
Badakigu, saila izango dela guztiontzat deskonfinamendu eta gero izango dugun buzitzara moldatzea. Txertoa ez badugu, ez dugu bizitza normal bat izango. Azkenean hau saila izango da oso arrizkutzua delako, orregatik moldatu behar gara gobernua esaten duen bebes neurrietara. Hartu behar ditugu ardura eta kontziente askorekin, inori guztatzen saio egoera hau.
Nire ustez gogorrena izango da lagunekin arratsalde normal bat pasatzen, banku batean, tabernetan, kalean....
Horregatik nahi badugu egoera hau askarrago pasatu, neurriak bete behar ditugu.
Eider
Nire ustez, laster gertatuko da hori, berehala izango dugu txertoa, eta bitartean, maskara erabili beharko dugu leku itxietan bizimodu normala egiteko.
Gutako gehienok bizitza normala egingo dugu, lehen gure bizitzak normalak zirelako eta ohiturak indar handia duelako.
Hau gogorra izango da taberna eta dendetako jabeentzat eta bezeroentzat.
Konturatu naiz konfinamendu horrek ez nauela behartu aldaketa handiak egitera.
Asko gustatzen zait etxean egotea eta jarduera gehienak borondatezko konfinamenduan egiten ditut.
Aire librean egoteko irteteko askatasuna faltan botatzen dut, baina leku itxien falta ez dut sentitzen.
Ziur nago dena laster normaltasunera itzuliko dela
Ana Cobos
Kaixo!
Nik aitortu behar dut ezin nahi dudala horretaz pentsatu. Egunero bai telebistan, bai sare sosialetan ikusten dut bizitza ez dela lehen bezala izango, ez dugula lehen egiten genituen gauzak egingo,...
Beraz, uste dut oraindik oso berandu dela horretaz pentsatzeko eta gure eskuan es dagoenez, ba egingo dugu politikariek esaten dute. Dena arraroa izango da, lehen oso libre ginen eta orain askatasun hori ez dugu edukiko.
Esaten dute tabernetan jende gutxiago sartuko dela, holtz egongo direla bezeroen artean, bere osasuna babesteko,...
Denborarekin ikusiko dugu zer gertatzen den eta nola izango den gure bizitza Covid-19-rekin.
Arratsalde on,
Nire ustez, konfinamenduaren ondorengo bizitza asko aldatuko da. Orain denok eraman behar ditugu maskarillak kalera irtetean, eta gure artean metro bateko distantziara egon behar dugu, eta uste dut konfinamendua amaitzean berdin jarraituko dugula. Distantzia gordetzen eta maskarak eramaten jarraitu beharko dugu, denbora batez behintzat. Egia esan, oraindik ez dakigu ezer, eta gobernuak esaten duenaren zain egon beharko dugu, baina neurriak badaude erabiltzen jarraitu beharko dugu.Horrez gain, gure bizimodua aldatu egingo da denbora tarte batez.
Herrialde honetan oso ohituta gaude nahi ditugunei eta nahi dugun tokian besarkadak eta musuak ematera, baina gertatu denarekin ezingo dugu hori egin. Jendea beldur izango da birusa harrapatzea eta ez da besteengana hurbilduko, nahiz eta gu irten, jendeak konfiantzarik gabe jarraituko du.
Pixkanaka dena normaltasunera itzuliko dela uste dut, baina denbora asko igaroko da hori baino lehen, eta egin dezakegun gauza bakarra onartzea eta bizitza berrira ohitzea da.
Dánae.
Arratsaldeon!
Ohitura batzuk aldatzen ari garela uste dut. Semearekin atera naiz kalera eta badakit ez naizela inora hurbilduko. Lagun bat topatu izan dut eta urrutik hitz egin behar dugu. Hori da gure errealitate berria txertoa izan arte. Tristea, bai; beharrezkoa, ere bai.
Ez dut ikusten hain arazorik erostera joan behar dugunean, jarraitu beharko dugu protokolo berezia. Hasieran desesoro irudituko zaigu baina, denborarekin, ohituta egongo gara.
Arazo larriena da gure familiekin eta lagunekin ezin izango gara geratu, eta txarrena, ez dakiguna orain arte. Gainera, herrietako jaiak bertan behera utzi dira, gure bizitza soziala desagertuko da eta, orain, ez dago argi zer ondorio izango dituen.
Laster txertoa izango dugula espero dut, bestela egoera berezi hori ohikoa bihur daitekeelako.
Bihar arte!
Natalia M.
Kaixo!!!
Bizitza ezagutzen dugun bezala ez izatea beldurtzekoa da.Gainera, txertoa lortu arte ez gara lehengora bueltatuko,nahiz eta segurtasun distantzia errespetatu hori ez da bizitza normala egiteko modurik.Lanera bueltatu jakinda beste lan-baldintza izango dituzu,ertetatik bueltatu eta hilabete pasa eta gero kaleratu besteak beste.Konfinamenduak bi arlo garrantzitsuak kalte ditu,bai soziala bai ekonomikoa.Orain sozialaren kaltea ikus dezakegu kaleratzeko murrizketeekin,segurtasun distantziarekin,maskarillekin, eskularruekin.
Badago jendea internetik erostea ez dakiena eta egoeragatik hasi dela erosten.Hainbat aldaketak izango ditugu deskonfinamenduan hala nola kaletik bi-hiru metroko segurtasun distantzia errespetatzea,eskuak garbitzea,besarkadak ez ematea eta ahal dugun hobean,kutsatzeko arriskuan ez ipintzen,bizitza egitea.Argi gera dadin deskonfinamenduko bizitza ohitura hartzea kostatuko zaigula,batzuetan erru batzuk izan ditzakegu konturatu gabe,baina saiatu behar dugu normaltasunera eraman murrizketa hauek gure segurtasunerako.
Honekin batera,lehen esan dudan bezala,txertorik gabe kezkatutak biziko gara baina egoeraz kontzientzatzea garrantzia handikoa da besteak ez kutsatzeko.
Egunon ,
Deskonfinamenduan, denok uste dugun bezala, harremanak izateko eta sozializatzeko modua desberdina izango da.Adituaren arabera distantzia sozialarekin, eta maskararekin .
Epe ertainean aforoarekin, tabernetan, supermerkatuan..baita hondartzan ere biziko gara.Ez dakit noiz itzuliko garen zinemara, edo antzoki batera.
Pandemiak zerbait erakutsi badigu, ez ditut hainbeste materialezko gauzak behar, eta uste dut nire kasuan pentsamendu hau geratzeko etorri dela.
Gizakiak gara, eta harremanak behar ditugu gure artean... gizarte-distantziak indibidualizatu egiten gaitu, horregatik gogorren egingo zaiguna, gure harremanak izango dira.
Monica P
Argitaratu iruzkina