IRAKURMENA:
Laneko absentismoa, nola kontrolatu?
Laneko absentismoaren inguruan LK-CCOO sindikatuko Jesus Uzkudunen iritzia irakurriko duzue. IVAP-eko aldizkaria, 62.zbk.
Laneko absentismoa, nola kontrolatu?
Laneko absentismoaren inguruan LK-CCOO sindikatuko Jesus Uzkudunen iritzia irakurriko duzue. IVAP-eko aldizkaria, 62.zbk.
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zergatik dago absentismo gehiago herri-administrazioan?
HIZKA-MIZKA: UNIBERTSITATEA ALA LANBIDE HEZIKETA
- Lanbide heziketak, gaur egun, irteera gehiago dauzka lan merkatuan.
- Urte gutxiagotan baduzu titulu bat eta lan egiteko aukera.
- Lan heziketa ikasi duen batek irabaz dezake karreradun batek beste.
- Karrera egiteko behar duzun denboran bi goi edo erdi mailako ziklo egin daitezke.
- Unibertsitateko titulua izateak lan merkatuan (edozein lanetan) gora egitea ahalbideratzen du.
- Begi bistakoa da tituluak balio handiagoa duela.
- Edozein herrialdetan lan egiteko aukera ematen du, Bolonia plana dela eta.
- Krisi garaietan langabezia-tasa txikiagoa da karreradunen artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina