2011/03/18

LEHENENGO PAGA

Bizitza honetan gauza askok pozten gaituzte, lagunek, maitasunak,familiak... eta, dudarik gabe, jasotzen dugun lehenengo soldatak. Izan ere, denok dugu gogoan zer egin genuen kobratutako lehenengo soldatarekin, edo, oraindik lanean hasi ez bagara , seguru nago, horretaz askotan mintzatu garela, ezta? Zer egin, nola gastatu, zertan inbertitu...

Beno, bada, horrela bada kontaguzue zer egin zenuten lehenengo soldatarekin, edo zer pentsatu duzuen egitea.

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik oso ondo gogoratzen dut lehenengo soldata kobratu nuenean ,bizikleta bat erosi nuelako , bizikleta hori ez zen oso garestia , baina oso polita zen.
Gainera diru pixka bat geratu nuen ,eta ez nekien zertan gastatu orduan bankuan sartu nuen .
Oso ondo gogoratzen dut , eta gaur egun ordaindik bizikleta hori daukat.
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut gogoratzen zerbait berezia erosi nuenik, baina, gogratzen badut oso harro nengoela dirua irabazteagatik eta gurasoei dirua ez eskatzeagatik. Gainera, oso gaztea nintzen ikasketa amaitu nuenean eta berehala lan egiten hasi nintzen. Orduan, nire lagunek eta mutil-lagunek ez zeukaten dirurik lekuetara joateko eta nire diruari esker gauza gehiago egin ahal izan genuen. Orain, batzuetan oroitarazten didate.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

zuen bloga oso ondo dago, asko gustatzen zait eta asko laguntzen dit ikasteko.
gai honi dagokionez, 13 urte ditut eta, orduan ez dut soldatarik jaso oraindik, baina hori, oso ondo dagoela eta asko gustatzen zaidala esan nahi dizuet. eskerrik asko!

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Iepa 13 urteko laguna:
Oso pozgarria izan da zure mezua guretzat, benetan! Beti lagun bat gehiago izatea ona da eta hemendik aurrera hementxe izango duzu lekua zure komentarioak idazteko. Horregatik eta inporta ez bazaizu, iruzkinak sinatu (jarri, adibidez, 13 urteko laguna). ONGI ETORRI ZURE ETXERA!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urte batzuk pasatu dira lehenengo soldata irabazi nuenetik, karrera amaitu baino lehen lanean hasi nintzen-eta. Garai horretan, nire amak ez zuen bideorik etxean izan nahi eta horrenbestez, argi nuen horixe bera erosiko nuela lehenengo soldatarekin. Hala eta guztiz ere, ez zen nirekin haserretu. In&Out pelikula ikusi genuela gogoratzen dut. Ondo pasatu genuen eta gaur egun oroimen ona daukat horretaz, beraz, antza, dirua ondo inbertitu nuen.
Ana Pi.

13 urteko laguna erabiltzaileak esan du...

eskerrik asko benetan!! asko gustatzen zait blog hau, oso ona delako! eta esan nuen bezala asko laguntzen dit ikasteko. mila esker!!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gogoratzen dut neure lehenengo soldata... Pesetaetan egoten zen! Uste dut 45000 edo 46000 pesetak irabazi nituela, baina ez dut ondo gogoratzen. Eta ideak oso argi neuzkan dirua botatzeko: soldatarekin eta aurrezki batzuekin ordenagailu bat erosi nuen.

J.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hogeita bi urte neuzkanean,espainako aire-konpainian lan egiten hasi nintzen eta nire lehenengo soldata irabazi nuen.Oso pozik nengoen eta nire soldatarekin gauza asko erosi nituen.Arropan,bidai baten gastatu nuen eta gainera askea sentitu nintzen nire diru propioarekin.
vh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut gogoratzen zer egin nuen nire lehenengo soldatarekin. Madrilen egon nintzen eta alokairua ordaindu behar nuen, horrexegatik dirua gastatu nuen gauza arruntak erosteko. Gauza bereziak bai, batzuetan erosten ditu baina ez nire lehenengo soldatarekin.

Arantza P.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dirurik gabe geratzeak bete beldurtu izaten nau, beraz, nire lehenengo soldata aurreztuko dut ziur aski... D
ena den, ziur nago ez dela izango hain handia nire lehenengo soldata, beraz...

Orain, zerbait erosterakoan beti bi aldiz pensatzen dut. Soldata dudanean hilabetero, gutxiago pentsatuko dut dena, baina nire lehenengo soldatarekin gauza handirik ez dudala egingo ziur nago.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela pare bat egun jaso egin dut nire lehenengo soldata eta ilusio handia egin dit!
Egin dudan lehenengo gauza Bilbora joatea izan da eta han erosketak egiten eman dut arratsalde osoa! Gainera, izugarrizko ondo sentitu naiz nire amari dirua eskatu barik nire gauzak erosteko ahalmena izateagatik!
MP Gurutzeta 3