2011/03/11

MAKTUB

Zer gertatuko da? Horixe galdetzen diogu geure buruari bizitzaren hainbat unetan, batez ere, erabaki garrantzitsu bat hartu behar dugunean edo arazoren bat izaten dugunean. Etorkizunean gertatuko dena aldez aurretik jakin ahal izatea eta, horren arabera, modu batean edo bestean jokatzea izugarria izan behar da. Ez ginateke hainbeste okertuko eta gehienetan asmatuko genuke. Horrela lasaiago biziko ginateke, baina agian bizitza gatzik eta piperrik gabekoa litzateke.

Etorkizuna aldez aurretik jakin nahi dutenek aztiengana edo igarleengana jo dezakete. Ez dakit irtenbide ona ala txarra den, ez zait beste irtenbiderik bururatzen. Delfoseko orakulo moderno hauen artean denetarik dago eta, ziur aski, zintzoak eta ez hain zintzoak egongo dira, bestela begiratu bideoa.



Beraz, badakizue ekainean mailako azterketa gaindituko duzuen ala ez jakin nahi baduzue, ez deitu igarle kubatar honi.

Zer deritzozue aztiengana joateari?

Zergatik jakin nahi du jendeak etorkizuna?

Zuek jakin nahi duzue zuen etorkizuna? Zergatik?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik aztiengana joateari txarto deritzot ,entzun dut diru asko balio duelako , eta bakarrik gezurrak esaten dituztelako .
Jendeak etorkizuna jakin nahi du , jakiten badu lasaiago bizi delako eta ez du hinbezte kezka , pasatuko dudana jakingo du .
Nik ez dut nire etorkizuna jakin nahi , ez didalako ardura , bakarrik orainaldi ardura zait .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etortzeke dagoena jakin nahi izatea ulertzekoa da, ezezagunari eta etorkizunari beldur diogu eta.
Dena den, nik ez nioke inoiz honelako iruzurti bati galdetuko, ezta pentsatu ere! Sketch-a parodia izan arren, han ikusten da nola gizajoak eiganatzen dituzten beraiengandik informazioa lortzen eta entzun behar dutena esanez.
Geroa iragartzeko gai badira, zergatik ez dute loteria asmatzen, edo Burtsan gehien igoko diren akzioak erosten? Gainera, zergatik haiek "ikusten" dute etortzekoa eta besteok ez?
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Igarle guztiak gezurti hutsak dira.
Jendearen etorkizuna asma dezaketela esaten dute, baina modurik errazena dirua irabazteko besterik ez da. Ezinezkoa da jakitea zer gertatuko ote garen etorkizunean. Hain erraz izango balitz, aukerak onenak hartuko genituzke emaitzarik onena lortzeko. Hura poza hura, guztiok aberatsak izango bagina. Iragarleen asmakizun bat da. Azti batengana joaten denean, hark pertsonari egiten dizkion galderak direla medio bideratzen du erantzuna, eta horrela badirudi pertsonaren etorkizuna asmatzen duela. Azkenean iragarlleak psikologoak bezalakoak dira eta edozein pertsonak psikologia apur batekin iragarle bihurtuko litzateke.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

JENDEA EDOZERTAN SINEZTEKO GAITASUNA DAUKA ETA GAURKO EGOERA GIZA EKONOMIKOARI BEGIRADA BAT BOTATZEN BADIOGU, NORMALA IZAN DAITEKE. BATZUK JANGOIKOAN ZINEZTEN DUTE ETA BESTE BATZUK ALARENGAN, HUTZ DIEZAIEGU EDOZERTAN ZINEZTEN. TAROTA IRAKURTZEN DUTEN IRUZURTI ASKO DAUDE. ETORKIZUNA GUK MARKATU EGITEN DUGULAKOAN NAGO ETA GURE BIZITZAN EMATEN DITUGUN PAUSOEK ALDE BATERA EDO BESTERA ERAMATEN GAITUZTE. EZ DAUKAT NIRE ETORKIZUNA JAKITEKO IRRIKA HANDIRIK ETA GERTATU EGIN BEHAR DENA GERTATU DADILA. TAROTISTAK ASTE HONETAKO EUROMILIOEN ZENBAKIAK ZEINTZUK DIREN IRAGARRIKO BALIZKIDAKE GUSTURA BERARENGANA JOANGO NINTZATEKE.

ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez nintzateke inoiz igarle batengana joango. Ez dut uste guztiak iruzurtiak direnik, ziur aski baten bat ona izango da. Horrexeagatik, bere erantzunen beldurra izango nintzateke. Gauza onek eta txarrek guztioi itxaroten digute. Beraz, igarle batek onak baino ez balizkit esango, susmo txarra hartuta geratuko nintzateke. Txarrak ere aipatuz gero, larrituko arrazoiak soberan izango nituzke. Laburbilduz, bizitzako gauzak etorri ahala onartu nahiago dut, aldez aurretik ezer jakin gabe.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azti gehienak gezurti hutsak besterik ez dira, dirua erraz lortzeko, jendeari entzun nahi duena esaten baitiote.
Nik uste nahi dut gure bizitzak ez daudela aldez aurretik erabakita, aitzitik, gu, geure erabakien ondorioz, gure bitzitzak eratzen ari garela. Beraz, ez dago inor oraindik hartu ez ditugun erabakiak jakin ahal dituenik.
Esanak esan, ezagutzen dut jendea azti batek bere etorkizuna bete-betean asmatu duena, eta horrek harritu egiten nau. Kasualitatez izan da? Gure bizitzak aldez aurretik erabakita daude eta guk txotxongiloak baino ez gara? Inoiz jakingo ez dudan susmoa daukat.

I.R (Gurutzeta)