Aste honetan azterketak ditugu euskaltegian. Askorentzat hil ala biziko kontuak dira, ekainean mailako azterketak egiteko aukera edo aurten egindakoaren azterketa. Tentsioa, nerbioak, ezinegonak, … eta barreak ere bai, zergatik ez?
Oso ondo ulertzen dugu pasa behar duzuen trago hau, baina guretzat ere ez da une gozoa. Irakasleok ere izaten ditugu tentsioak, nerbioak eta ezinegonak. Bai, beste aldean gaude, baina barreratik ere ikusten dira handi handiak zezenak.
Horregatik tentsio hori arintzeko proposatzen dizuegu beste azterketa bat, “logika bereziaren azterketa”. Bost galdera egingo dizkizuegu eta zuek ahalik eta erantzun orijinalenak eman beharko dituzue. Ez zaie galdera guztiei erantzuna eman behar, pare bati ematearekin nahiko izan ahal da, baina badago beharrezko baldintza: barre batzuk egin nahi ditugu.
1.Zergatik da moldeko ogia karratua txorizoa, mortadela edo salamia biribilak badira?
2. Zergatik begiratzen dugu mukizapia mukiak kentzen ditugunean?
3. Zergatik begiratzen dugu gutunontziaren zirrikitutik barrurantz gutuna botatzen dugun guztietan?
4. Zergatik zabaltzen ditugu begiak ilunpean?
5. Zergatik ematen digu lotsa handia zapata-dendan galtzerdietan geratzeak?
6 iruzkin:
Nire erantzunak dira:
1-Ez dakit,bakarrik forma bat dute.2-Ez dakit,baina nik uste dut gizatien ohitura dela.
3-Ikusteko bai gutunak dago.
4-Lo egin ahal izaten gara.
5-Ez dakit,batzuetan oso memeloak gara.
MIREN KARMELE 1ºA
1. Gazta dauka errua, gazta normalean karratua da, eta horregatik moldeko ogia karratua da.
2. Ea zer dagoen han konprobatzeko.
3. Agian postari txiki bat dagoelako gutunontziaren barruan!
4. Hori ez dakit, baina guztiok egiten dugu!
5. Niri ez zait lotsarik ematen zapata-dendan galtzerdietan geratzea.
M.S.V.
Galdera hirura erantzun nahi ditut:
2- Norbait bereziak dira,gerrara deitu duela iruditzen zaio.
4- Normalean ez dut honek egiten,begira itxi ditut baina agian ametzak ikusi zaizkie.
5- Norbaitek oin handi-handiak dauzkate,horregatik galtzerdiak ezkutatzen ditugu,ez gaituzte zapaltzen nahi,ala!
Natxo.
1.Urdaiazpiko York errektangularra da eta tolestu eta gero karratua geratzen da, bikain moldeko ogiaren gainean jartzeko.
2.Ondo zintzatu badugula jakiteko.Izatez, zenbat eta gehiago bota, hainbat eta harroago egoten gara.
3.Gutun bat idaztea hain arraroa denez, Kamera-indiskreta dagoen jakiteko.
4.Begiaren zuria erakusteko, badaezpada norbaitek begiratzen dago.
5.Galtzerdien zuloen zehar gure "sexapil" galtzen dugulako.
M.C
2- mokuak jakiteko zein koloretako delako.
4- Ez dakit zergatik baina buatzuetan zerbait ikusten da
Jessi 1a
Nire gaien inguruko teoriak hauexek dira:
- Moldeko ogia borobila izango balitz, azala atsegin ez dutenei kentzea oso zaila egingo litzaieke eta horregatik karratua egiten dute.
- Mukizapian geratzen dena gure gorputzaren zatia da, batez ere burutik beherakoa dugunean, noiz gure gorputzaren zati handi-handi bat geratzen den, eta normala denez, pena ematen digu galtzeak. Mukizapian begiratzen dugu zati hori agurtu nahi dugulako.
- Begiak zabaltzen dugu iluntasunean bestela norbaitek bat-batean argia pizten badu, ez gara-eta konturatuko.
- Gutunontziko zirrikitutik begiratzen dugu zeren eta han barnean gutunak jasotzeko ipotx bat dagoelako susmoa dugun eta ziurtatu nahi dugu.
- Zapata-dendetan zapatak kentzeak lotsa ematen digu pertsona askori oinak oso erotikoak iruditzen zaizkielako. Nahiz eta horretaz ez jabetu, gainerakook barnetik susmatzen dugu eta ipurdia erakutsiko bagenu bezala sentitzen dugu dendan dauden pertsonen aurrean.
Ana Pi.
Argitaratu iruzkina