2011/04/15
GU SALBATZEKO HIL ZEN HORI
Jesus Jainko ahalguztidunaren semea eta arotz xume baten semea. Gizon arrunta eta gizon berezia. Horixe da dikotomia: Jesus jainkoa eta Jesus gizona. Baina, duda barik, historian izan ditugun pertsonaia inportanteenetariko bat. Egun, inork ez du ukatzen existitu zela, baina nor izan zen, nolakoa eta zer egin zuen eztabaidagarriagoa da. Gizon honen bizitzako hainbat pasarte zehatz-mehatz azalduta daude, baina beste batzuk ilun ilunak dira. Bere kalbarioari buruz asko idatzi da, baina apenas ezagutzen dugu Jesus umea. Ugari ere badira bere heriotzaren osteko “bizitza”-ri buruzko hipotesiak, batez ere, azken urteotan nobela sasi-historiakoek bultzatuta. Benetan nor izan zen Jesus? Zer gertatu zitzaion? Imajinatu bere bizitzako une batera bidaiatzeko aukera duzuela, zeinetara joango zarete / zinateke? Zergatik?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
7 iruzkin:
Jakina denez, Jesus zeritzon pertsona bat egon zen. Honetan ia denok ados gaude. Baina zergatik sinestu behar dugu jainkoa zela? Batzuk jaiotzen dira, norbaitek ez dakit zer egiteko eta beste hau ez egiteko esan zuela esaten diete, eta haiek, besterik gabe, sinesten eta agindutakoa betetzen dituzte. Liburu honetan edo horretan arau batzuk agertzen direnez gero, gure bizitzaren ardatza izan behar dute? Horregatik, nire ustez, Jesusi gertatu zitzaiona "Briaren Bizitza" pelikulan agertzen dena da. Hau da, Jesus bere gauzetan zegoen eta beste batzuek, bizitza euren kabuz bizitzen ez zekitenek, Jesusek esaten zuena komeni zitzaien modura interpretatu zuten.
Ana Pi.
Gai honi buruz oso gutxi dakit, bakarrik ikasten nuena eskolan eta pixka bat katiximan. Baina liburu bat irakurri nuen "La hermandad de la Sábana Santa" eta han hasieran Jesusen istorioa oso ondo azalduta zegoen.
Egia esan, nor izan zen zen Jesus, zer gertatu zitzaion, nork daki? Bakarrik dakigu liburuetan ipintzen duena, eta norbaiteek sinesten dute baina beste batzuek ez.
Maite B
Nire ustez, guk ez dakigu Jesus Jainkoaren semea zen ala ez, baina hori ez da oso inportantea niretzat, istorio horrek ezin dit bazkaria eman, eta jende askok Jesus Jainkoaren semea zela pentsatzen badu, ondo iruditzen zait.
Eta bere bizitzako momentu batera joateko aukera dudala, arrainak eta ogiak multiplikatu zituenean joango naiz, ea nola egin duen hori ikusteko.
M.S.V.
Palestinako Judutar, Kristautasuneko sortzaile, bere jaiotzea izan zen teorian Kristautasuneko eraren hasiera.
Kristauentzat, Jainkoaren semea,Mesias izan zen.
Jerusalenen, beste judutarrek atxilotu zuten eta Poncio Pilatosek gurutzean josi zuen. Gero hirugarren egunean Jesukristo birbiztu zen.(Erreferentzia Larousse Hiztegia).
D.G.C.
Denok dakigunez, erlijio guztietan pertsonai berezia egon behar da, fededunek ikono bat behar dutelako.
Ni orain ez naiz fededuna, batzuetan gertatzen zaizkizun gauzek fedea galtzera behartu dizute eta.
Baina fededuna izango banintz, berpiztera bidaiako nintzateke.
Benetan,betidanik pertsona munduko famatuena izan da.Garai hartan "mesias" ugari egon zela esan da,baina agian Jesus besteak baino karisma gehiago izan zuen.Gainera,kontatu dutena bere bizitzari buruz dakigu.
Nire iritziz,bere haurtzaroa eta bizitzako parte azkena ezagutu nahiko nuke.
vh
Nire ustez Jesus Maria eta Josearen semea izan da. Jerusalen bizi da eta bere doktrina irakatzi du denari. Beno, denek bere hitzak entzuten dutela. Eta bere hitza hil du. Beti jendea ez dago konforme eta bere sasoian jende asko ez dira konforme. Kalbarioa sufritu du eta gurutzean hil da. Ni katoliko eta kristau naiz eta hau esagutzen naiz Jesusari buruz. Egia al gezurra, nork daki? Fede kontua da.
Monika E.
Argitaratu iruzkina