2011/05/06

EZKONTZA ARRISKU KIROLA AL DA?

Burutik eginda daude nire lagunak. Datorren hilean koadrilako bat ezkonduko da eta parapentea egitea bururatu zaie agurra egiteko. Nola aldatu diren gauzak! Koadrilako lehengoa ezkondu zenean jatetxe batera eraman, bapo afaldu, kristoren mozkorra harrapatu eta bukatzeko herriko putetxera azken tragoa edo hartzera. Oraingo honetan, berriz, parapentea.


Gero eta arriskutsuagoa da lagunen ezkontza agurretara joatea. Ez da nahikoa txinoetan erositako mozorroa jantzita herritik barregarri ibiltzea, ez da nahikoa bekokian plastikozko zakila zintzilik eramatea, ez. Orozkoko bigantxak, Iparraldeko hidrospinga, eta gero hau, parapentea. Ez dut pentsatu nahi, baina lagun hau ezkondu ondoren beste bi geratzen dira ezkondu gabe. Zorionez, lagun bi horiek, erresistentziako azkenak, mutilzahar geratuko dira, bestela.


Kontatu nolakoak diren zuen koadrilakoen agurrak, zer egiten duzuen, ea inoiz egin duzuen agur berezirik, edo zuek ikusi duzuen bat. Beharbada, batzuk ezkonduta egongo zarete eta, ziur aski, ez duzue arazorik izango zuen ezkontza aurretiko agurra kontatzeko.


10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hogeita lau urte dut eta, zorionez, ez dut behar izan inon ezkontzara joan. Niretzat zorte handia da, ez zaizkidalako batere gustatzen.

Baina ezkontzako agurra beste gauza bat izan behar dela imajinatu dut. Hori dibertigarriagoa da ezkontza baino eta, egia esan, parapentea egitea oso originala iruditzen zait agur bat ospatzeko eta ez litzaidaike axolako egitea!

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Momentuz, nezken artean ez dago modan agurra mota hauek egitea. Baina, gaurko mutilek egiten dutena da asteburu osoa kanpora joatea agurra ospatzeko, orduan asteburu horretan denetarik egiten dute, bai betikoa egin dena bai kirol arriskutsuak, esaterako, parapentea, puenting edo barrankismoa.
Nik nahiago nuke ospakizun arrunta egitea. Aldi berean, merkeagoa da, zeren eta gaurko agurrak ezkontzak bezain garestiak diren.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni bi agurrara joan nintzen, bat nire ahizparen agurra da eta oso ondo pasatu nuen.
Egia da, pixka bat txarra izan ginela berarekin baina asko gustatu zitzaion.
Ni es nago ezkonduta baina ez du nahi agurra oso lotsagarria naizelako

Jessi 1a

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut inoiz koadrilakoen agurrik eduki, gaztegia garelako, hogei urte dauzkagu. Ez naiz familiakoen agurrik ere egon, bakarrik nire lehengusu bat ezkonduta dago.
Baina batzuetan ezkontzako agurrak ikusten ditut. Ia beti mutilen agurrak dira eta ez dakit zergatik baina beti mutilak neskaren mozorroa jansten dira eta neskek beste gauza desberdin batzuk mozorratzen dute.

Esti 1.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Momentu honetan, inoiz ez daukat agurrik. Hogeita hiru urte dauzkat eta nire ezkontza bi edo hiru urte barru hain laster, eta seguraski nire ezkontza nire koadrilako lehen ezkontza izango da, eta horregatik ezin dut agurrari buruz historiorik kontatu.
Baina nire agurra izango denean, ez dut stripperik nahi, ez beste gauza antzekoa. Jai txiki bat nire lagunekin nahiago dut.
M.S.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire koadrilan ia guztiak ezkonduta
edo dibortziatuta daude.
Ezkondu aurreko agur onak genituela gogoratzen dut.Behin agroturismo batera joan ginen eta bertan oso jai dibertigarria antolatu genuen.
Beste aldi batean bidai bat Malagara egin genuen asteburuan pasatzeko.Jatetxean afaldu genuen eta noski,mozkortuta geunden.
Hirugarren ezkondu aurreko agurrarako Londresera bidai bat antolatu genuen.
Asteburu batean Londreseko gauza asko ezagutu genituen,eta gainera hau gehien gustatzen zaidan ezkondu aurreko agur mota da.
vh

Roxana erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Roxana erabiltzaileak esan du...

Eskerrak neskeen eskondu aurreko agurrak lasaiagoak diren normalean. Ez naiz askotan egon, ez ditudalako gogoko, baina egon naizenetan, gogorragoa ikusi dudana streaptease bat izan da. Hori bai, Oscarrena izan zen, Anacondan lan egiten zuena.
Hala ere, batzuetan kalean gauza sinestezinak ikusi ahal dituzu.
Behin burdin barrekin kutxa barruan zegoen mutil bat ikusi nuen, eta gainera, arropa gutxirekin.
Ezin zen tabernetara sartu, eta bere lagunek edaria eraman zioten, ezin zelako kutxatik irten.
Eskontzako agurrek, zertarako balio dute? Zure lagunak ondo pasatzeko eta zu asko sufritzeko?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskonduta hogeitabat urte daramat eta egia esan eskondu nintzenean agurrak hain arranditsuak ez ziren.
Gure agurra, adibidez oso arrunta izan zen, Hernaniko sagardotegi batera joan ginen ospatzeko. Sagardotegitik irten ginenean, Donostiara gau-pasa egiteko abiatu ginen. Primeran pasatu genuen eta gainera mutilak eta neskok elkarrekin joan ginen.
NIre ustez, ez da beharrezkoa parapente batean montatzea ondo pasatzeko.(Gainera hegan egiteak beldurtzen nau)
bbb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sentitzen dut gogorregia banaiz eta ez dut inoren sensibilitatea mindu nahi, baina gaur egun ezkontza agurretan egiten diren gauzak negargarriak direla uste dut. Beno, egiten diren aktibitate beraiek ez, baizik eta azken urteotan dirua xahutzearren sortu den presioa. Ez naiz konsumismoaren kontrako amorrua, batere ez, baina behin ezkontza agur batera gonbidatu zidaten, eta aurrekontua ikusita, lasai asko ezetz esan nuen. Ordaindu behar nuen dirua gauza askoz hobeetan erabili ahal izango nukeen. Bestalde, halako ohiturak guztiz anakronikoak dira. Beti egon naiz gizonezkoen kuadriletan eta nire lagunik onenak, durarik gabe, gizonak dira. Neure gorputza desberdina dela eta, ezin izango naiz beraiekin parrandan joan izango? Euren gizonezko lagunekin baino ezin izango dute ezkontza agurra ospatu? Eskerrak gehienak ezkonduko ez diren…
Ana Pi.