2011/06/04

BERDINAK DESBERDINTASUNEAN

Batzuetan, EUSKERABILI egiten dugunok, gai batzuen aurrean, zer esaten dugun edo nola esaten dugun hamaika bider pentsatu behar dugu inor ez mintzearren. Honegatik edo hargatik, baina beti nahi gabe, mindu ahal dugu baten bat eta, hain zuzen ere, horixe da nahi ez duguna.

Lau ikasturte daramagu blog hau egiten eta urte hauetako esperientziak esaten digu hobe dela esan nahi duguna garbi adieraztea kinki-hankarik gabe. Horregatik ikusi segidako bideoa eta eman erantzuna behean dauden galderei.




ZER DA DESBERDINTZEN GAITUENA? ETA BERDINTZEN GAITUENA?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago desberdintasun , biei galdera berbera egin diete , eta gizona Nadalek Kasu honetan barre egin du , suposatzen dut komentarioa barregarria iruditu zaiola . Emakumerekin Steffi kasu honetan galdera ere barregarria iruditu zaio , baina esan duen komentarioa ez da egokiena izan , hori esaten suposatzen da emakumeek diruari garrantzi handia ematen dietela .
Ordea berdintasun gutxi ikusten dut bideo honetan.
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Desberdintasunak daude zeren eta beti matxismoaren menpe bizi garen. Baina, argi dago azken urteotan berdintasuna lortzen ari dela. Mentalitatearen aldaketari esker, helburu hau lortu egin da. Batez ere, emakumearen egoeraren aldaketak erraztu du bide hau.
Biok edozein lan egiteko gai gara, baina beti, bai batak bai besteak prestakuntza hobea du lan finko bat egiteko, fisikoki edo burukoki.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez bideoa oso adierazgarria da. Emakumeek gizonek baino gehiago erreparatzen diote beste bikotekidearen diruari eta hori soberan ikertuta dago. Gizonek ugaldu nahi badute ehiztari onak izan behar dituzte, edo gaur egun esango bagenu bezala, lanpostu ona izan behar dute, nahiko antzeko egoera dena. Horregatik bankariak eta futbolari ospetsuak neska katxarroekin ezkontzen dira. Hau ere oso adierazgarria da eta gizonak emakumeak baino hobeak ez direla erakusten digu. Gertatzen dena da gizonek diruari baino edertasunari gehiago erreparatzen diotela, emakumeen helburua ume osasuntsuak erditzean datzalako. Ezaguna denez, nolabaiteko edertasuna horrekin lotuta dagoela esaten digute adituek. Horren kontra esan daiteke hau egia izango balitz denok ederrak izango ginatekeela eta lanpostu txarreko gizonek ez luketeela inoiz bikotekiderik izango. Bada argudio hau ez da oso zuzena, zeren eta bata bestearen ondorioa baita. “Ehiztari” txarrak, emakume itsusiekin konformatu behar dutenak, beti izango dira onak direnak baino ugariago, eta horregatik edertasuna ez da maizegi ikusten. Zorionez, nerabezaroa pairatu ondoren, gehienok hilabetero soldata jasotzeari eta ahalik eta ondoen pasatzeari gehiago erreparatzen diegu edertasunari baino, eta horretan behintzat, bai emakumeak bai gizonak berdinak garela esan daiteke.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Berriro jaioko banintz, berriro emakumea izan nahiko nuke. Argi dago bi sexuk haien desberdintasunak dauzkatela eta gauza onak eta txarrak dauzkatela. Emakumeen sentikortasunarekin eta sakrifizio kapazidadearekin eta gizonek gauzei garrantzi zehatz ematen dieten gaitasunarekin pertsonak bikainak izatea lortuko genuke.
Vanessa G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bideoa oso bitxia da. Beti esaten da emakumeak eta gizonak desberdinak garela. Egia da lehen desberdinak handiagoak direla baina garai hauetan ez dira hain handiagoak. Bideoak argi erakusten du: gizonak ez dio erantzuten baina barre egiten du eta emakumeak barre egiten du ere eta gainera galdera bat egiten dio. Beraz, galdera honek frogatu du oso berninak garela eta bestela emakumeak gizonak baino azkarragoak eta praktikogoak garela.
Monica E.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago desberdinak garela. Gure portaera ez da batere berdina.Ez bideogatik baina nola garen ikusten dut egunero.
Alde batetik, nik uste dut gizonak emakumeak baino zuzenagoak garela, adibidez erosketak joaten garenean eta normalean zintzoagoak garela. Beste aldetik emakumeak xehekariagoak dira eta sarritan inkonformistagoak dira, berbarako, beti gizon perfektua bilatzen dira eta hori ez da inoiz agertzen. Gu, bestalde, ez gara hain zorrotzak.

D.T 1A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso desberdinak gara. Izan ere, kaletik joaten garenean erraz emakumeen eta gizonen artean bereizi ahal dugu.
BURUMUINEKO DESBERDINTASUNAK:
Emakumeek eta gizonek burumuineko egitura desberkinak dituzte. Denbora luzez,zientzialariek portaera desberdinak gertatzen direla hormonak eta gizarte presioak direla-eta pentsatu dute.
Ala ere, haiek zerebroak desberdinak direla aurkitzen ari dira. Programazio genetiko desberdinak dauzkate. Adibidez, gizonek gauza gehiago bururatzen dituzte baina emakumeek zehaztasun gehiago gordetzen dituzte.
Erreferentzia: depsicologia.com
D.G.C.

Roxana erabiltzaileak esan du...

Argi dago emakumeen eta gizonen artean desberdin asko daudela, baina azkenean, hurbiltzen gaituena banantzen gaituena baino gehiago da. Bestela, zergatik elkarrekin gaude? Desberditasunak beharrezkoak dira, denok berdinak izango bagina, elkarren artean bizitza oso aspergarria izango litzateke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, desberdintzen gaituena bakarrik da hanken tartean daukaguna eta konbentzio sozialak.

Konbentzio sozialak, batez ere, dira gehiago moldatzen dutena gure izaera. Poliki poliki sortzen ditugu estereotipoak eta hori ez da ona ez gizonentzat ez emakumeentzat.

Holako bideoekin ikasten dugu emakumeek dirua besterik ez dute nahi eta diruarekin erosi ahal dira. Eta ikasten dugu ere mutilek ezin dute negar egin eta horrelako gauzak.

Horrela doa mundua.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizonak eta emakumeok ez garela berdinak hori, ez du inork esaten gezurra dela. Egia esan, emakumeok nahiko konplikatuak gara baina, sentikorrak eta sakonak ere bai.
Gainera, egoera zaila baten aurrean baldin bagaude edozein gauza pentsatu eta egingo dugu arazotik ateratzeko. Gure helburua biziraupena izango baita.
Gizonak, ordea, emakumeok baino bakunagoak dira. Baina, nahiz eta holan izan, bizitzak askoz hobeto tratatu ditu.
Zoritxarrez, Historian zehar emakumeok bigarren mailan egon gara beti. Eskerrak, egoera astiro-astiro aldatzen ari dela.
Beharbada, hemendik aurrera, Historia idatziko denean beste modu batean izango da.
bbb