Bizitzan zehar denetarik esan didate, hitz goxoak zein gordinak, laudorioak zein irainak. Ez dakit onak txarrak baino gehiago izan diren ala alderantziz, beno euskara irakasle naizenetik badakit … baina, gustatu ala ez gustatu, hori soldatapean dago edo “zeharkako ondorioa” da.
Aitorpen txiki bat egingo dizuet: gehien mindu ninduen hitza ez zen inolaz ere zakarrena izan. Beharbada gehien mindu ninduena nork esan zidan izan zen edo egoera horretan barregarri eta ezer esan gabe geratu izana.
Hamazortzi urteko mutil txoriburua nintzenean koadrilako beste lagun batzuekin herriko liburutegira ikasteko asmoz joan ohi nintzen. Ikasteko asmoz, ez ikastera. Hor zeuden neska guztien arreta eta, batez ere, liburutegiko gure printzesaren arreta lortzeko ematen genuen arratsalde osoa tontoarena egiten, kolpe zorrik eman gabe. Neska ile kirridun eta begi berdedun hark guztiz txoratuta gintuen eta begiratzen zigun bakoitzean liburuko letra guztiak dantzan hasten zitzaizkigun.
Zortziak aldera liburutegia itxi eta etxeraino laguntzen genion, bide osoan tontakeriak egiten eten gabe. Eta horrela egun guztietan, beno horrela … egun hura arte. Egun hartan, neskak, gutaz nazkatuta edo, banan banan begiratu eta esan zigun: “no podéis ser personas normales, no sois más que unos histriones, ¡dejadme en paz!”. Neska portalean sartu, guk elkarri begiratu eta histrioi bat zer zen ideiarik ez. Batek basamortuko animalia bat zela uste zuen, beste batek emakumeen gauzak zirela, baina gehienok isil-isilik.
Garai hartan hitz hori zer zen begiratzeko etxean ez genuen ez Wikipedia ez ezer eta hurrengo egunera arte, liburutegia ireki arte, ezin izan genuen jakin. Jakin genuen momentuan bi erabaki hartu genituen: bata, liburutegian denbora ikasteko aprobetxatu eta, bestea, “histriona”-ri (harrezkeroztik horrelaxe deitzen genion printzesari) kasurik ez egin.
Orain barre egiten dut, baina une hartan guztiz lotsatuta geratu nintzen trantze hartan. Bizitzan beste une batzuetan kultura ezak berrigarri utzi banau ere, oraindik bereziki dut gogoan aitortu dizuedan hau. Eta zuek baduzue honetaz zer aitortu? Inoiz geratu zarete barregarri?
Oharra: erabakiak erabaki, beste aitorpen txiki bat, liburuen artean eta disimuluan begiratzen nion eta berak ere begiratzen zidala uste dut.
13 iruzkin:
Jode! Hiztegira jo behar izan dut ‘histrión’ hitzak zer esan nahi duen jakiteko. Banekien gehiegizko plantak egin edota gehiegi nabarmentzen den pertsonari deitzen zaiola histrioi, baina ez nekien jatorrian Erromako agintariek Etruriatik ekarritako dantzariak zirela, gero aktore bihurtuko zirenak eta apur bat baztertuta bizi zirenak. Ez da, beraz, hain txarra histrioi izatea. Niri, berriz, behin irakasle batek ‘displicente’ deitu zidan baina orain zuei dagokizue hiztegian begiratzea ;-D
Barregarri geratutako egoerez hobe ez hitz egitea. Beno, bai, gogoan dut ni txikitan oso lotsatia nintzela (orain, aldiz, nahiko lotsagabea). Lauzpabost urte izango nituen eta txangoa egin genuen San Pedro mendira. Jolasean ere aritu ginen eta halako jolas batean bi talde egin beharra zegoen sokatiran aritzeko. Bi taldeak egiteko andereñok isilean galdetzen zigun ea sagarra edo laranja nahi genuen, laranja aukeratzen zutenak alde batean ipintzeko eta sagarra hautatzen zutenak bestean. Ni ez nintzen oso ondo enteratu jokoaren mekanikaz (badakizue ‘displicentea’ naizela) eta nire txanda heldu zenean, zera erantzun nion lotsati andereñori: ‘ez, andereño, ni ez naiz gose’. Barrezka hasi zen andereño, algaraka ikaskideak eta ni gorri-gorri lotsa-lotsa eginda. Berrogeitaka urte beranduago oraindik gogoratzen dut… pentsa!
(JML)
Lehenik esan behar dut "histrion" bat izateak ez duela ezer txarrik. Bigarrenik esan behar dut niri ez zaizkidala halako gauzak gertatu. Anka sartze ederrak egin ditut bizitzan zehar, baina ez dute harremanik izan hitzen esangurarekin. Niri, adibidez, ez diezadatela galde autoei edo futbolari buruz, baina hitz arraroak ezagutzeko joera daukat, "itsasten" baitzaizkit edo. Duela urte batzuk, koadrilarekin nengoela, hauxe komentatu nuen: "Esta persona me tiene una inquina...". Solasean jarraitu genuen eta, tartetxo bat pasa ondoren, lagun batek "inquina" hori zer zen galdetu zidan. Galdera entzutean, gainerako guztiek banan-banan aitortu zuten eurek ere ez zekitela hitz horren esanahia, baina ez zutela galdetu lotsarengatik. Orduan, nolabaiteko lotsa sentitu nuena neu izan nintzen, hitz arraroegi bat aukeratu nuelako. "Rabia" edo amorrua zela erantzun nienean, zergatik ez nuen, ba, hitz arrunt hori erabili galdetu zidaten. Barre egiten hasi ginen eta galdera airean geratu zen, baina, nire ustez, erantzuna oso argi dago: Ez dagoelako erabateko sinonimorik. NIre asmoa ez zen "interesantearena" egin. Hitz batzuk beste batzuk baino indarragoak dira, eta "inquina" hitz aproposagoa iruditu zitzaidan. "Histrión" esaten denean horixe esaten da, eta ez beste gauza bat. Hala ere, "histrión" edo "inquina" ez dira egunero entzuten diren hitzak, eta ez da lotsagarria zer diren ez jakitea, baina argudio hori aitzakiatzat erabiltzen da gero eta gutxiago jakiteko. Aukeratu ahal izanez gero, denok nahiago genuke gauza gehiago jakin, baina ez dugu onartzen eta kulturarik ezari garrantzia kentzen diogu hobeto sentitzeko. Neuk ere nahiago nuke mekanika edo kirolari buruz gehiago jakin eta gai hauek gutxiesten ditut lasaiago egoteko.
Ana Pi.
Ez dut ulertzen zergatik jotzen ditugun arrarotzat hitz batzuk. Beno, agian bai.
Badakit hitz desberdinak daudela esanahia berberarekin baina egunero erabiltzen ditugu hitz berak, guretzat arruntak direnak.
Gero eta gutxiago irakurtzen eta idazten dugu, hor dago koska. Nahiz eta ordenagailuren bidez edo sakelako telefonoen bidez mezuak bidali, gero eta hizkera txarrago erabiltzen dugu. Hitzak moztu egiten ditugu eta batzuetan asmatzen ditugu.
Zuzenki hitz egingo bagenu, ez genituzke hitzaren batzuk arrarotzat hartuko eta ez ginateke lotsatuta geratuko zer esanik jakin gabe.
C.R.
Niri sinonimoak gustatzen zaizkit, zergatik? Ba hitzak jokatzea gustatzen zait. Sinonimoak ez dira berdinak, kutsu desberdinak dauzkate, eta horrek egiten du esaldiak aldatzen direla. Niri ere pasatu zitzaidan, hitz bat esatea eta nire lagunek ikusi naute. Zer esan nuen, galdetu didate, eta nik gorritu ipini nuen. Jakiteak ez du lekurik okupatzen. Asko irakurri behar dugu, baina gure gizartean ez dago denborarik. Denok presa handia daukagu. Gure aisia telebista ikustera eskaintzen dugu, eta telebistan zaborra ematen dute.
Josean A2
Ni oso lotsagarria naiz,beti jendartean hitz egin behar dudanean oso urduri ipintzen naiz eta nire aurpegia oso gorria ipintzen du.Oso momentu txarra pasatzen naiz.Adibidez,klasean irakasleak zerbait irakurtzea agindu didanean hau pasatzen dut ere bai.
Nire bihotza milaka pultsazioak ipintzen ditu eta asko sufritu naiz.
Normalean jendea nabaritu du momentu txarra pasatzen ari naizela asko notatzen zaidalako urduritasuna.
c.p.
Ni oso lotsagarria naiz,beti jendartean hitz egin behar dudanean oso urduri ipintzen naiz eta nire aurpegia oso gorria ipintzen du.Oso momentu txarra pasatzen naiz.Adibidez,klasean irakasleak zerbait irakurtzea agindu didanean hau pasatzen dut ere bai.
Nire bihotza milaka pultsazioak ipintzen ditu eta asko sufritu naiz.
Normalean jendea nabaritu du momentu txarra pasatzen ari naizela asko notatzen zaidalako urduritasuna.
c.p.
Gure bizitzako une batzuetan, guztiak barregarria egin dugu. Inoiz zerbait edo hitz bat esaten digutenean eta ez dakigu zer esan nahi duen, ezikasia ez agertzea saiatzen dugu. Beti ezin dugu ezkutatu eta azkenean egia aitortu behar dugu. Gure gezurraren ondorioz, urduri ipintzen gara, aurpegiak gorri ipintzen du.... eta azkenean barregarria egiten dugu. Barregarria ez egiteko ona da ikasi, irakurri, edo cultura eduki…Baina guztien gainetik ona da hasieratik zerbait ez jakitea onartzen duzula eta horrela galdetu ahal izateko, entzun jakiteko eta ikasi lortzeko.
rakel A2
Ezagutzen nautenek badakite nik informatikari buruz es dakidala ezer eta gorrotatzen dut.Okerragoa da informatikak ni ere gorrotatzen nauela.Bere erruagatik momentu lotsagarriak pasatu ditut.Nire lanean ordenagailuak erabiltzen hasi ginenean,egun batean ordenagailua blokeatuta zegoenez informatikoari deitu nion.Hark esan zidan CPU begiratzeko,ni oso erne pantaila begiratu nion Word,Excell...,azkenean esan nion han ez zegoen CPU.Informatikoak hasperen bat egin ondoren,mahiaren azpian kutxa bat begiratzeko agindu zidan.Hori da CPU,nik ikusi nuen eta gure harremana hasteko aurkespen bat egin nuen:kaixo CPU madarikatua!.
Hitz horiek E-maila,mesua, jaitsi, igo...beti egoera barregarrietan utzi naute,bestela nire tutoreari galdetu ahal diote.
Bestalde, niri hitzak izugarri gustatzen zaizkit, oso garrrantsitsuak direlako.Kurso honetan hitz bereziak ikasi ditut,adibidez, liliratu eta irrikan.Blog honetan idazteagatik liliratu nago eta hurrengo gaia irakurtzeko irrikitan nago.
I.V.
Niri hitzak ez zait asko gustatzen baina oso zaila da ondo idazteko. Ni txikitan nintzenean oso lotsatia nintzen baina orain ez naiz olatsatia eta horregatik, hitz egin nahiago dut. Gainera niri txikitan sinonimoak eta adjetiboak asko kostatzen zitzaidan eta klasean gorria ipintzen nuen orain ez, orain barre egin dut eta orain hitzari mania handia eduki diet.
V.B A2
Hamaika edo hamabi urte neukanean ni eta nire lagunak askotan centro comercial batera joaten gara arraatzalde pasatzeko.Jokuko gela rekreatibak jolasten genituen eta kirol dendak ikusten genituen.Beti musika denda batean sartzen ginen,Virgin zen bere izena,oso handia zen eta dendako atzeko horman cd-ko reproduktore batzuk egon ziren.Urte honetan aerosmithek disko berria atera zuten eta niri asko gustatzen zitzaidan.Beno nik beti entzuten dut,diskoko barruan oso ona abes egon zen,nire begikoa zen.Egun batean abestu hasi nuen baina ez nekien hain altua abeten ari nintzela.Konturatu nintzen jendea barre egin hasi zuela baina ez nekien zergatik?.Azkenenan konturatu nintzen eta gorri gorri ipini nintzen.Niretzat barregarri handi izan zen,gero dendatik oso azkar irten nintzen.
victor m. a2
Nire ustez, jende guztiak momentu lotsagarriak pasatu ditu,eta ezetzkoa esaten duen pertsona gezurtia da.Orain momentu lotsagarri kontatuko dizuet.
Duela hamar urte ni bost lagunekin Montekarlora joan ginen rallya ikustera,han jende asko zegoen ,batez ere, atzerritarrak.
Jendea asko mozorrotu zen rallya ikusteko eta mozorro
ak oso itsusiak ziren,horregatik,nire lagunek nora zoazten horrela jantzita esaten zieten,baina haiek ez zuten erantzun ez zutelako ezer ulertu eta bidai osoa pasatu ziren horrela.
Azken eguna taberna batean geunden eta bi mutil mozorrotutak sartu ziren eta gure ondoan ipini ziren
Nik atzerritarrak zirela pentsatu nuen, eta nondik etortzen diren hauek horrela jantzita ohiukatu nien nire lagunei ,mutilak begiratu
ninduten eta Kantabriatik zetozela esan zidaten,ni gorri-gorri ipini nintzen eta tabernatik irten behar izan nuen.Batzuetan ixilik egotea hobea da
EKAITZ A2
Ni orain lehen baino lotsatia naiz. Lehen oso urduri ipini nuen momento gehienetan. Adibidez, txikitan, ogia erosi behar izan nuen eta diru falta neukan , nire amaren bila nindoan eta bronka hasi genuen. Oso urduri ipini nuen kasu honetan. Beste adibidea, pasa den urte batean, txerri bat aurkitu nuen eta kalera atera nintzen parke ondoan. Txakurraren korrea ipini zidan eta parkean geundenean txerri korrea kendu zitzaion. Nik momento honetan ez nuen kontura hartu baina etxera itzuli nahi nintzenean ezin nuen txerri hartu. Nire alkandorekin lagundu nuen eta asko kostatu nuen harrapatzeko, parkean zeundenean jendeek barre egin zuten eta nik gorriz ipini nuen. Zelako egokiera!!! Oso txarto pasatu nuen.
Maria A2
jajaja..ni mila aldiz geratu naiz barregarri...aitortu behar dizut "histrionika" ere deitu didatela. Ikasle nintzela, euskara ikaslea, irakasleari galdetu nion "ari izan" eta "jardun" gauza bera zen...eta irakasleak erantzun zidan bere klasean horrelako hitzik ez zuela onartzen. Hiztegian begiratu eta "larrua jo" esangura ere bazuela jakin nuen.
Argitaratu iruzkina