2012/03/23

OPORRAK HARTZEKO ORDUA?

Suitzan herriko tontoenak egiten omen ditu erlojuak. Kuku-erlojuak, digitalak edo sokadunak. Igual dio. Hango tontoenak erlojuak eta hemengoak ezta “o” bat ere kanuto batez. Zer desberdinak garen! Onerako ala txarrerako. Lan egiteko eta jairako.

Suitzan duela gutxi oporretan bi aste gehiago izateko erreferenduma egin zuten eta ezetza atera zen, ezetz argia, 772.000 lagun alde eta 1.530.000 aurka. Lau astetik sei astera pasatzeko proposamenari muzin egin zioten, krisi garai honetan tamaina erdiko eta txikiko enpresentzat neurri desegokia izango zela argudiatuz.

Suitzan langileen arteko depresio eta estres tasak oso altuak dira. Hirutik bat jota dago eta, batzuen ustez, konponbidea bi aste gehiago opor zen. Baina gehienek kontrakoa uste dute, opor gehiago estres gehiago, oporretatik bueltatzean pilatutako lana egin behar baita.

Suitzakoak estresatuta erlojuak egin bitartean gu, oporretan zoriontsu, erlojua kenduta eta mesanotxean utzita. Oporretan bost axola digu ordulariak.

Aldekoa ala aurkako botoa emango zenukete? Zergatik?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi Suizoei ez zaiela gustatzen oporrik. Hemen kasu gutxitan oporrak eta geroko depresioa agertzen dira baina, gaixotasun hau berria da. Lehen, ordu gehiago lan egiten zen eta opor gutxi edukitzen zen eta ez zegoen depresiorik. Orain, berriz, gauza asko dauzkagu depresioa saihesteko eta, gero eta normalagoa da harrapatzea.
Nahiz eta Europan egon, ez dirudi besteen herrikoekin konparatuz. Gora oporrak!
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Langabezian egoteak izango litzateke estres gehiago emango lidakeena . Beharbada suitzakoak errealistagoak dira eta ondo dakite garai honetan opor gehiegi edukitzea ez dela komeni. Nik ezetz esango nioke erreferendumari arrazoi berberagatik.
Nahiko nuke oporrak luzatzea,bai, baina argi dago daukaguna ez dela egoera onena. Garai gogorrak dauzkagu aurrean eta ez dakigu egoera ekonomikoa nola jarraituko den.
Tunelen irteera ikusi arte jarraitu behar dugu bihar bide gutxiago faltako zaigulako. Eutsi!

D.T.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez gaude pozik. Lan asko egiten badugu, ez dugu lan gehiagorik egin nahi, ordea, gutxi lan egiten badugu, lan gehiago egin nahi dugu. Horrelakoak gara! Niri oporrak asko gustatzen zaizkit, izan ere, nire bizitza osoan oporrik eduki beharrean lan egitea ez dut inoiz planteatu, baina zorionez beti lan egiten dut, eta beti oporrak beharrezkoak direla iruditzen zait. Gainera oso ondo pasatzen naiz oporretan. Nahiz eta oporretatik bueltatzean lan gehiago eduki, errelajatuta nagoenez, lana gustura egiten dut. Baina, ni normalean bai oporretan, bai lanean, ondo nago, are gehiago, bai euskera klasean, bai garbitzen, bai ikasten... Konturatu naiz oso jatorra naizela, beno, jatorra, baikorra, langilea... Izaera on-ona daukat benetan, eta amonanik ez, noski. Bihar oporrak hartuko ditut eta Alemaniara joango naiz. Espero dut ondo pasatzea... Bueltatuko naizenean nire lanerako mahaiak kexkatuko nau, seguru, baina orain ez. Ondo pasa Aste Santuan!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi, sindikatuak eta ezkerreko alderdiak ados zeuden proposamenarekin. Haiek esaten zuten estres handia zegoela, biztanleen artean.

Patroiak, bestalde, argumentatzen zuten gastu handia izango zela enpresentzat.

Egia esan, Suizan enpreseen 88% hamar langile baino gutxiago dituzten ETE-ak dira eta agian ezin dute kostea aurre egin. Gainera, ez da garaiarik onena.

Gure herrian, ez dago hainbeste tradizio demokratikoa eta inoiz geldetzen dute ezer. Jenderengan fidatzen ez dela izango da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Informazio gehiagorik gabe ez nuke zer esan jakingo. Diru berbera irabaziko bagenu guztiok baietz esango genuke, baina ezetzean nago. Ez dut uste Suizan ere tuntunak direnik. Ziur asko ezetz esan dute lan egin nahiago dutelako gutxiago irabazi edo lanik gabe geratu baino. Hemen ematen du dena konpontzen dela opor edo parranda gehiagorekin, eta ez da horrela. Guztioi bi hilabete oporretan emango balizkigute ere estresatuta sentituko gara, ez baikara ezerekin asetzen. Zoritxarrez, egia da Estatu honetan, oro har, lan baldintza txarrak eta soldata txikiak direla, baina "pikareska" legea dela eta albait gutxien lan egiten saiatzen dela ere onartu behar dugu. Metroan joaten naizenean behin eta berriro gai berberari buruzko elkarrizketak entzuten ditut, hau da, ea nola engainatu ditudan Administraziokoak pentsio hau ateratzeko, ea nola moldatzen naizen lanean gehiegi ez nekatzeko, eta antzekoak. Seme-alabei ondo irakasten diete, gainera. Neure buruari galdetzen diot ea dagoen horrela aurreratzen den herrialderik.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Seijuro Hiko deitzen naiz. Japoniarratik etorri naiz orain dela 4 urte Bilbora lan egiteko. Asko gustatzen zait hemengo bizitza, baina oraindik ez daukat oso argi ohituraren bat.
Hain zuzen ere, Japonian lan egiten nintzenean nire lan garrantzitsuena ez zen jaiko egunak nola hartu. Baina hemen ikusten dudana nire lankideek egunero hitz egiten nola hartu oporrei buruz da, eta hori oso arraroa iruditzen zitzaidan.
Niri asko gustatzen zait aisialdia denbora. Japonian adibidez, normalean dauzkagu 16 egun oporrak egiteko, eta jende gehienak honetatik hartzen ditu bakarrik 9 edo 10 egunak. Japonian dagoen japoniarrek nahiago dute lan egitea baino aisialdia egitea.
Orain nik nire ikuspuntua aldatu da, eta gustatuko litzaidake Japoniara berriro joango naizenean hemengo ohitura egitea eta nire oporrako egun guztiak hartuko ditut.

Lan egitea osasuntsua izan ahal da baina orain argi daukuat aisialdia beharrezkoa dela.

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ados nado oporretan lau astetik sei astera pasatzeko. Jende askok bere lanetan estres asko daukate eta gero depresio handiak bukatzen dute. Oporrak oso beharrezkoak dira langileentzat eta enpresarientzat ere. Lan batzuk oso arriskutsuak dira eta beste batzuk ez dira hain arriskutsuak. Batzuetan, langileek oporretaren hamabost egun nahi dutenean hartu ahal izaten dute eta beste hamabost egun batek nagusiek nahi dutenean langileek hartu behar izaten dute.Horregatik, ezin dute asko atseden hartzen. Baina kasu hori, jende guztiek ez dute pasatzen. Nire ustez, pozik eta lasiak dauden langileek hobeto lan egiten dute eta errendimendu handi edukitzen dute.
Maria A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oporrak oso inportanteak dira desestresatzeko eta atseden hartzeko, baina ni langile autonomoa naiz. Aparteko paga ez daukadalako, nire oporrak oso garestiak dira. Dauden jende askok lan arriskutsua daukate, eta jende beste batzuk oso lan gogorra daukate. Nortzuk daukate eskubiderik oporretako egun asko hartzeko? Eta nortzuk daukate eskubiderik aurkiago jubilatzeko? Opor gehiago edukitzea gustatu litzaidake, baina ez da posible.
Josean A2