Harriturik nago! Zenbat ika-mika sortzen ari den etxerako
lanak egitea! Batzuk alde, besteak kontra, batzuen ustez beharrezkoak; besteen
ustez, ordea, sobera.
Ez dakit, bina nik ez dut
inoiz etxerako lanen gaineko hausnarketarik egin, betidanik ezagutu
ditut, baita sufritu ere. Onartu behar dut batzuetan gogo handirik gabe egin
ditudala, eta, beste batzuetan, marmarka aritu naizela etxerako lan
madarikatuak aurrera atera ezinik; baina beti pentsatu izan dut bazutela
helburu bat, klasean ikasitakoa finkatzea, alegia.
Baina, hara non, orain ez da horrela. Orain etxerako
lanak guraso eta seme-alaben arteko arazo sortzaile omen dira. Orain etxerako
lanak agintzeak umeen arteko desberdintasunak susta ditzake, etxerako lanak
egiten nork lagundu ez daukana besteak baino “tontoagoa” izango omen baita.
Orain, lehen ez bezala, umeek etxean erakutsi behar dute eskolan egindakoa, eta
ez klasean etxean egindakoa.
Hauxe diote oraingo gurasoek, eskola eta unibertsitate
garaian etxerako lanez gainezka egon ziren gurasoek. Ez dakit, agian arrazoia
izango dute, baina, nik neuk, ez dut gurasoekin arazorik izan etxerako
lanengatik (beste arrazoi batzuengatik akaso) eta are gutxiago izan naiz
klaseko tontoena. Nire ustez, etxerako lanek bai laguntzen dute klasean
ikasitakoa finkatzen. Etxerako lanek ere ardurak hartzen laguntzen digute. Zer izango
ote da hurrengoa? Gurasoek irakasleen programazioa egitea? Batek daki!
4 iruzkin:
Nire ustez, gaur egungo umeak gero eta bigunagoak dira, eta argi dago euren gurasoek arazoa aregotu nahi dutela. Inori ez zaigu gustatu etxerako lanak egin behar izatea, baina nire ustez, ikasita ulertzeko eta finkatzeko ezinbestekoak dira. Beste gauza bat da beste modu batean antolatu ahal direla. Nik beti pentsatu dut hezkunta hobeto antolatuko balitz, gauza gehiago ikasi ahal izango lirateke epe laburrago batean. Hala eta guztiz ere, azken finean hautapen naturala hor dago. Beraz, ikasi nahi duenak ikasi ahal izango du, etxerako lanak ez baditu ere, eta nahi ez duenak, ez. Dena den, egun osoa lan egiten eman behar izatea ere kaltegarri samarra dela otutzen zait. Hain modu samur batean tratatuak diren umeek, gero ez dute kolpe izugarria hartuko lan egiten hasten direnean?
Ana Pi.
Oraindik gogoratzun ditut Espainako ibaiak idaztea mapa zuri batean, edo matematikako ariketak egitea, edo ez dakit zeri buruzko zarrendak buruz ikastea...momentu horietan bai nekizkien gauza horiek, baina momentu honetan ez dakit bai non dauden ibaiak, bai nola egiten diren zatiketak hamartarrekin (triste, baina egia)eta zerrendak, eta ez dakit ere non egongo diren zerrenda haiek...
Etxerako lanek bakarrik disziplina lanarako edukitzeko balio dutela iruditzen zait. Eta horiei lortzeko ondo deritzet.
Gazte gehienek erabiltzen dituzte 8 ordu egunero eskolan. Han, ordu horiek ondo aprobetzatuta baitira nahikoa dela uste dut. Aisialdia, kirolak eta harremanak, eskolako lanal bezain garrantzitsuak dira, eta aktibitate horiekin ez bakarrik disziplina, beste baloreak ere lor daitezke.
David MV
Betidanik etxerako lanak egin ditugu. Nire amak beti etxerako lanak egiteko eginarazi zidan eta nik normalean gogorik gabe egiten nituen. Egia esan, jolastera joateko asmoarekin presaka egiten nituen, horregatik, hurrengo egunean irakasleek etxeko lanak arretarik gabe egiteagatik beti bronka esaten zidaten. Normalean laguntzarik gabe egiten nituen, baina arazok edukiz gero, nire aitari laguntza eskatzen nion, batez ere, matematikaz, fisikaz edo kimikaz. Nire aitak beti ariketak ondo egiten zekien. Nik alaba txikia daukat. Haurtzandegira joaten da, eta batzuetan etxerako lanekin arazoak dauzkat. Laster hasi naiz arazoak edukitzen, ezta? Adibidez, aste buru honetan marrazki polit bat egin dugu. Beste bete-behar bat! Benetan, gaurko gurasoek lan gehiago dauzkagu, gehiegi ez esateko. Izan ere, gaur egun margoztea ikasi dut nire alabari laguntzeko eta etorkizunean irakasgaiak berriro ikasi beharko ditut... Lan gogorra eta etorkizuna marroia!
X
Ni txikia nintzenean etxeko lanak ondo ala txarto egin, egitea zen garrantzitsuena. Gaur egun etxeko lanak ondo egin behar dira derrigorrez, ez du balio etxeko lanak txarto eiteak. Badirudi txarto eginez gero ez sarela ikasle fina. Gezurra!
Irakaslea zuzendu behar ditu etxerako lanak, ez gurasoek edo akademia batek. Kasu gehienetan nire ustez gurasoek dute errua. Ez diete beren semeei etxeko lanak beraiek egitea eta gurasoek egiten dituzte lehen amaitzearren.
Egia da zenbait irakaslek etxerako lan gehiegi bidaltzen dituztela, eta horri txarto deritzot. Nire ustez klasean denbora asko pasatzen dituzte umeek eta badago denbora han bertan lan egiteko.
Nire iritziz gurasoek bere semea klaseko honena izatea nahi duten irrika hori da arasoa. Gurasoek ez dute zertan sartu behar ikasle eta irakasleen arteko arremanetan. Umeak ikasi behar du bere ardura dela klasean egiten dena eta berak hartu behar duela erantsunkizuna.
Jon Elgezabal gurutze
Argitaratu iruzkina