Behin baino ez dut egin gose greba. Lehenengoa eta
azkena. Oso gaizki pasa izan nuen eta egun hartan berriro ez nuela egingo
erabaki nuen betiko. Ez naiz inoiz oso protestaren aldekoa izan, baina nirea
zapaldu didatenean matxinatu egin naiz. Egunak joan egunak etorri aldatu
naizela onartu behar dut eta gaur egun zaila da pankartaren atzean neu egotea.
Egun hartan, berriz, hil ala biziko kontua zen eta tinko
eutsi nahi nion nire errebindikazioari. Ez nengoen amore emateko prest eta
gosaldu ostean interesatuei nire proposamena luzatu nien. Haiek onartu ezean,
bazkaltzeko orduan gose greba hasiko nuela jakinarazi nien. Ez zuten onartu eta
hiruretan mahian bazkariaren aurrean … tinko. Ez nuen ezer jan.
Egun hartako arratsaldea luzea baino luzeagoa izan zen.
Tripak dantzan. Goseak akabatzen nengoen. Afaltzeko orduan errenditu nintzen platerean
arrautzak eta txistor zatiak ikusi nituenean. Ez zuen merezi gose greba egitea
astean bost pezeta gehiago pagan izatearen truke.
Zuek protestaren aldekoak zarete? Normalean grebarik egiten
duzue? Gogoratzen duzue zuek egindako greba berezirik? Zein?
27 iruzkin:
Greba egitea ondo iruditzen zaidan arren, ez duela ezertarako balio uste dut. Gobernukoei berdin zaie greba egiten dugun, nahi dutena egin ahal dutelako; goian daudenek haien bizitzak egiten dituzte normalean eta ez dute ezer aldatu.
Gainera, eskolan, unibersitatean, lanean eta leku gustietan oso zaila ipintzen dizute greba egitea; guri behin, grebaren eguna irakasleak azterketa inportante bat ipini zigun adredez klasera joateko. Horrela ez daukazu aukerarik, klasera ez joatea erabaki ahal duzu bai, baina irakasgai bat suspendituta daukazu ziur.
Nik normalean ez dut egiten grebarik, eta manifestaziorik ere ez, astero edo hilabetero egiten dutelako edozertarako eta gauza bera egiten baduzu beti, ez dauka indarrik. Modan daudela ematen du eta uste dut beste gauza batzuk egin behar dugula. Zer egin zuten beste herriek protesta bat egin nahi izan zutenean jakin behar izango genuke berdina egiteko. Ziur nago ez garela lehenak grebak egiten baina, zer gehiago egiten dute atzerritarrek gauzak aldatzeko?
Shei (txirrindularia) G
Nik normalean ez dut protestarik egiten azkenean zuk ezin duzu ezer aldatu eta denbora galtzea da nire iritziz. Txikia nintzenean eskolan egiten nuen grebak ia beti eta bakarrik egiten nuen greba horiek klasera ez joateko, azken finean txikia zara eta bakarrik nahi duzu disfrutatzea. Ez dakit zer gertatuko den etorkizunean, baina agian egun batean egiten den greba jan barik edo grebetara eta manifestazioetara joaten naiz.
Baina hau ia ezinezkoa iruditzen zait politikoek inoiz ez dute zuri kasurik egingo orduan egunero egon ahal zara greba edo manifestazioak egiten, baina azkenean azken hitza
arrain lodiak daukate.
Ivan Brey
Inoiz ez dut grebarik egin baina,lantegi batean ixten dutenean edo eskubideren bat zapaltzen dutenean,normala da greba egitea.
Duela urte asko,jendeak eskubide asko lortu zituen greba eginez baina,orain,nahiz eta hamaika pertsonak gosez-greba egin,ez dut uste ezer ez lortzen duenik.
I.G.(Gurutzeta)
Kaixo guztiei!
Nire ustez injustizien kontra eta gure eskubideen alde protesta egiteak garrantzi handia dauka. Egia da batzuetan, edo gehienetan, grebak, manifestazioak eta horrelako protestak ezertarako balio ez dutela, eta potesta amaitu ondoren, gauza guztiak bezain moduan jarraitzen direla. Hala eta guztiz ere, gauzak aldatzeko beste modurik ez dagoela iruditzen zait. Agian gobernuari berdin zaizkio gure protestak, baina protestarik gabe ez dugula ezer lortuko inoiz ziur nago. Hortaz, gizarte eskubideen aldeko egintzetan parte hartzen saiatzen naiz.
Eguzkine HG (Barakaldo B2 Talde)
Ni bai,protestaren alde nago.Poterea daukatenak gutxi dira eta gu asko gara.Kopurua kontutan edukitzen,guk indar gehiago egin dezakegu.Arazoa hauxe da:naiz eta gu gehiago izan,ez gara adosten gure artean eta azkenean ez dugu ezer egiten.
Gaur egun egoera oso txarran gaude,langabezia,murrizketak arlo gehienetan...eta protestazen da baina nire ustez txarto.Egun batean medikuak eta erizainak kaleratzen dira,beste egun batean irakasleak.
Baina horrek ez du ezer aldatzen.
Greba dela nabaritzeko herri osoak egin behar du.Eta egun bat baino gehiago,poterea dutenak aldatu arte.
Beharbada ez dugu hau inoiz egingo,nahi ez dugulako edo ezin ez delako,ez dakit.Baina ondo egongo litzateke behintzat gure indarra ikusteko.
Amaia G.
Nik protestaren alde nago. zure eskubideak defendatu behar duzulako Baina inoiz ez dut grebarik egin.
Duela urte asko,jendeak eskubide asko lortu zituen greba eginez
Janire Cabrera
Ni ados nago protestarekin. Momentu honeta protesta egitea gero eta garrantzotsuagoa da gausak oso txarto baitaude. Nik normalean ez dut egiten grebark baina duela hiru urte bilbon manifestazionean nengoen.
Nahiz eta grebak egitea inportantea den, gehienetan ez dute ezetarako balio. Hori, rabia handia ematen dit. Behintzat, jendea edozein gauza aldatu nahi badu, saiatzen dira.
Etorkizunean gausak ez balute aldatuko, jende gehiago grebak egingo lituzkete. Zerbait
aldatzekotan, protestak egiten behar duzu.
V.B.
Ez, oraindik ez dut grebarik egin. Nahiz eta protesten alde egon, gehienek ez dute ezertarako balio eta jendeak ez du seriotasuna hauek egiteko.
Protesta guztietan ba dago norbait ez dakiela zein den mesua, beraz, zer eskatuko dute hor zer egiten ari diren ez dakitenek. Ardiak bezala, hutsuneak betetzen gehiago direla diruditzeko.
Are gehiago, kontuz protestaren hasieraren orduarekin, futbol partidu bat egonez gero entzungo diren protesta bakarrak jokozainaren aurkakoak izango direlako. Penagarria.
Imanol G.
Greba egitea ideia ona iruditzen zait, nahiz esta oraindik ez naizela joan greba bati ere. Sorte onez oraindik ez dit faltarik egin greba batera joatea, baina zerbaiten aurka borokatu behar banu, pentsatu barik joango nintzen. Gose greba egitea gehiegi iruditzen zait, baina bakoitzak bere modura egin dezake.
Beste aldetik, gehienetan ezertarako ez duela balio uste dut, gohiko mailan daudenak ia beti bere bidea egingo dutelako.
Jorge.S
Grebara!
Institutora joan nintzenean beti egoten ziren grebak, gogoratzen zait asko guztatzen zitzaizkigun egun horiek, hordu libre batzuk beste gauzak egiteko, adibidez: gozaltzeko, kartak jolazteko eta abar...
Baina lanean ez dela berdina uste dut, responsabilitate handia dagoelako eta ezin da greba asko egin baina gai oso importantea bada (adibidez, ere izanten bada edo beste gauza importantea) greba egin behar da, forma importanteena da zuri zure problemak entzuten dizkigutelako.
J.C boga. B1
Ni protestaren alde nago. Gure eskubideak eta sinezten dugun balioak defendatu behar dugula deritzot. Greba egiten dut normalean eta manifestaldietara joaten nahiz ahal dudan guztietan. Azkena pasaden astean Bilbon izan zen, LOMCE hezkuntza legearen aurkakoa. Baina ez nahiz inoiz ausartu gose greba egiten.
Hau egin arren, azken denboraldi honetan gure protestak ez direla ezertarako balio pentsatzen hasi naiz. Politikariek ez dute axola herritarren iritzia, eta manifestaldiekin ez ikusiarena egiten dituzte. Argi dago, Gobernuari kalte egiten dion protesta egiteko beste moduren bat aurkitu behar dugula, baina ez dela hain erreza deritzot.
Ixone G
Gure gizartea krisian dago eta honen ondorioz, urtero hiru aldiz gutxienez joaten gara grebara. Hala ere, nahiz eta greba guztietan nire etxean geratu naizen, ez nago oso ziur zertarako diren grebak. Unibertsitatean nengoenean, oso argi neukan euren funtzioa, baina orain ez nago hain ziur. Protesta egiten bada, diru mordoa galdu arren, zerbait irabazteko egiten dira. 80 hamarkadan horrela izan zen eta gure gurasoek gauza garrantzitsuak lortu zituzten grebez, besteak beste, nik 18 urte neukanean, Bilbon egunero liskarrak sortzen ziren Deustuko zubian. Hori azaltzea oso erreza da. Batzuk euren lana gartzear zeuden eta ikusten zuten irtenbide bakarra martxan jartzea erabaki zuten, hots, euren lanera ez joatea erabaki zuten nahi zutena lortu arte. Gainera, gure gurasoek oso ondo zekiten edozein gauza lortzeko, zerbait galdu behar zela.
Hala ere, gure gizartea ez da hain borrokagarria eta honen ondorioz, gaurko grebak ez dira antzinakoak bezalakoak. Gaurkoek funtzio bat baino ez daukate, hau da, hauek ez dira zerbait lortzeko, egoera larri hau erakusteko baizik. Hortaz, greba guztiak egin arren, gure sindikatuek oso ondo pentsatu behar dute nik oraintxe bertan esandakoari buruz, eta horrela beste tresna bat erabiliko dute. Nik ez dakit zein tresna izango diren, baian argi daukat edo aldatu edo hurrengo greban ez dakidala zer egingo dudan.
koldo 4a
Nik uste dut greba egitea denbora galtzeko bakarrik balio duela.Azkenean beti bezala ereduak ipintzen dituzutenak irabazten direnak.Gu bakarrik peonek gara
eta ez du importa zer egiten edo zer esaten dugula.
Nik normalean ez daukat denborarik greba egiteko, nire lanan iñoiz ez dugu greba egin,oso urrun dago herritik eta horregatik ez daukagu problemarik piketerekin gainera jatetxe gehiagoak itxita daudenez guk lan gehiago daukagu.
Noski protestaren alde nago, baina egia esateko ez dut uste zerbait balio duela. Nire iritziz ono modu ona da politikoei jendearen ezinegona erakusteko, baina azkenean botere daukaten haiek dira, eta borroka bulegoetan dago. Horregatik gero eta jende gutxiago joaten da grebara. Ez du ezertarako balio, eta gainera grebako egunean soldata kendu dizute...
Nik normalean ez dut parte hartzen grebetan, baina manifestazionetan bai, teoriaz lasaiagoak direlako.
Behin Bilbon kasualitatez egon ginen eta presoei buruz manifestazioi bat zegoen, eta kale nagusian hartu genuen. Beldur asko nabaritu nuen, antidisturbiok eta gaztaina osoa zegoelako nirekin erdi erdian. Korrika egin behar genuen polizia gure atzean zenbiltzate... eta guk bakarrik kaletik ibiltzen ginen.
AtalĂa
Ez dakit inoiz greba egingo dudan, baina, eginez gero, argi daukat ez litzatekeela gose greba izango, baraua ez bainuke luzaroan jasatuko. Ia hasi bezain laster, ekintzak porrot egingo lukeela susmatzen dut. Gainera, edozein motatako greba nagusia dutenek egiten dute; geure kabuz lan egiten dugunok, ordea, ezin diogu modu horretan inori izorratu. Hala ere, guztiontzat protesta egiteko garai gorriak direla uste dut. Antza, gobernuan daudenak ohitu dira jendearen eskaerei ez entzutera. Ematen du herri xeheak hauteskundeetan zerbait eskatzen duela, gero politikariek nahi dutena egiten dutela, eta guk jasan behar. Zerbait larria delakoan nago, Erdi Arora itzuli izan bagina bezala, haiek jaun eta jabeak, eta guk jopuak izango bagina bezala. Beharbada kontua da gauzak ez direla ordutik hainbeste aldatu, eta egun horretaz jabetzen garela.
Ana Pi.
Greba egiteak ez duela ezertarako balio uste dut. Manifestatzeko eskubidea daukagu bai, baina gauzak berdin-berdin jarraituko dira greba egin eta gero.
Ni unibertsitatean grebak egin ditut klasera ez joaten adibidez, baina ez naiz manifestazioetara joan.
Bihar, adibidez, ikasleen greba dago eta kontua oso serioa dela uste dut. Gazte askok egingo du greba baina ez dut uste zerbaiterako balioko duenik.
Nire ustez, gauza inportanteengatik manifestatu behar gara, nahiz eta ez dugula ezer lortuko jakinda. Behintzat, gizartean mugimendua eragin.
Laura Martin
Protestak egitearen alde nago baina, kausaren arabera, noski! Kausa ona bada, merezi izango du greba egitea, behintzat gure errebendikazioiak jakinarazi dizkiegu eta. Normalean lanean grebarik egiten ez badut ere, greba egiteari ondo deritzot. Badakit kontraesanak dirudiela baina, gaur egunean zaila da greba egitea. Lanean gauzak gero eta txarrago daude eta edozein aitzakia ona da kaleratzeko. Uste dut une honetan zaila dela errebindikatzea, guztiok beldur gara eta. Lanean zerbait onartu ezean, kaleratuko naute, langabezian jende asko dagoelako. Horregatik, ados egon arren errebindikatzearekin, lanean ez naiz greba egiten saiatzen, badaezpada! Gauzak txarto daudenez krisiagatik greba gutxi dago, lehen, berriz, oso arrunta zen greba egitea. Gaur egunean ez gaude errebindikatzeko prest, gero eta konformistagoak garelako. Baina, orain dauzkagun gauzak beste langile batzuk lortu zituzten errebindikatzeagatik. Bestela, orain dela ehun urte bezala egongo ginateke eta hori kontuan hartu behar dugu!
Institutoan egoten nintzenean greba asko egiten nuen. Bueno, egia esanda, hori ez da greba egitea, langilea ez nintzen eta. Baina, errebindikatzea gustatzen zitzaidan eta gainera, berdin zitzaidan kausa! Beti, klasera ez joan nahian nenbilen eta. Askotan, grebak politikaz ziren eta beste batzuetan ikasketaz ziren. Behin, denok azterketak ez egitea erabaki genituen, data gustatu ez baitzitzaigun eta irakasleei jakinarazi genien. Baina, ez genuen ezer lortu. Irakasleek huts egin zizkiguten ikasgai guztiak eta irailean berriro aurkeztu behar izan genuen.
Kasu horretan txarto ateratu arren, behintzat saiatu ginen…
Nuria
Nire ustez, garai honetan edo edozein garaian jendeak zerbait lortu nahi izan badu, greba egin behar izan du, langileek era hori bakarrik baitaukate indarra egiteko. Asteburuetan manifestazioak egin ahal dituzte, baina ez da berdina. Manifestazioekin langileek jabeei ez diete diruzorrorik ukitzen eta jende horrek ez duenez egunkaririk irakurtzen ez da enteratzen, horregatik greba egitea onena da.
Une honetan langabezian nago eta beraz ezin dut grebarik egin, baina lehen lan egiten nuenean grebarik egiten nuen, behintzat greba orokorra zenean.
Orain, zoritxarrez, gero eta jende gehiago ni bezala dago, zeren egunero lantegi asko ixten ari dira eta gutxi barru grebak bukatuko dira langile guztiak langabezian egongo direlako.
Herrialde honetan greba asko eduki dugu, baina gobernuak asken erreforma industrial egin zuenean eta itsasadarreko industrialdea itxi zuen, greba handiena izan zela uste dut, langile asko baitzegoen eta haientzat eta Euskal Herria osorako aldaketa nahiko gogorra izan zen.
Iñaki Gurutzeta.
Nahiz eta grebak errespetatu ditudan, baita egiten duten pertsonak ere, gehiegi eta denetarako erabiltzen ditugula uste dut. Agian, lehen hainbesterako ez genuen erabiltzen eraginkorragoa zen.
Askotan jendeak greba egiten du erantzun behar dutenek pasatzen duten bitartean. triste baino tristeagoa da.
Nik bakarrik behin greba egin dut. Duela hamahiru urte arazo handia izan genuen ikastolan. Hamabost egun egon ginen kexatzen, manifestazioak egiten eta klasera joan gabe. Ez zuen ezertarako balio. Momentu hartan egingo nuen azken greba zela pentsatu nuen.
Lara (Grurutzeta)
Langile guztiek grebara eskubidea daukate (Langileen estatutoa laugarren artikuloa)
Momentu honetan egoera laborala eta ekonomikoa oso txarra da, gobernuak eta enpresariek aprobetxatu dute hainbat ebakinak egiteko langileen eskubidetan, ordu gehiago, soldata gutxiago eta lan egingo dugu 70 urte arte. Egoera hau konpontzeko, greba orokorra behar dugu.
Iñigo m.
Niri oso ondo iruditzen zait greba egitea. Baliabide ona dela zure arazoak erakusteko uste dut.
2011ko urtarrillaren batean nire lana galdu nintzen. Nik lan egin nuen vendingen enpresa batean.Enpresa horrek onura onak eduki zuen baina Madrilen aurkeztu ziren ERE bat eta jendea kaleratu ziren.
Guk greba egin genuen hiru hilabetez.Ezin izan zen posible lanera bihurtzea baina diru gehiago lortu genuen.
Iñaki.I:
Ni grebazale amorratua naiz, beno, hobeto esanda, izaten nintzen. Txikitan, asteburuetan batez ere, "afari-greba" hasten nintzen kalean denbora gehiago egotea utz ziezadaten. Greba haiek, gaurkoak bezala, ez zuten ezertarako balio
.
Ez dakit ea horrexegatik edo besteren gauza batengatik izango dela, baina nire protesta eta manifestazioei buruzko iritsia zera da: bizitza, bi egun dira, bat lo egiten pasatzen gara eta besteko erdia greban edo protestatzen pasatuko bagenuke zer geratuko litzaiguke?
Protestak hautestontzietan
Joseba M.
Ni protestaren alde nago baina, egia esan, nahiz eta noizean behin greba egin, ia inoiz ez naiz joaten manifestazioetara. Badakit hori ez dagoela ondo baina askotan manifestazioetan badaude batzuk ez dituztenek errespetatzen grebarik jarraitzen ez dutenak, eta hori niri ez zait batere gustatzen. Nire ustez bakoitza libre da nahi duena egiteko eta ezin daiteke inor behartu edozer egitera.
Bestalde, azken bolada honetan ez dut grebarik egiten, diru asko galtzen dudalako eta, gainera, iruditzen zait ez dela ezertarako balio. badakit ezer egiten ez badugu, ez dugo ezer lortuko, baina ez zait normala iruditzen sindikatuak bakoitza bere aldetik joatea eta ez denak batera. Azken finean, uste dut, interes handia dagoela eta gu garela beti galtzen duguna.
Gainera, krisia dela eta, jende askok ez du ausartzen greba egitera lana galtzearen beldurragatik eta hori oso ondo dakar gobernuari. Hori dela eta, uste dut oso zaila daukagula egoera aldatzea.
Ahaztu zait nire izena ipintzea
V. Vera
NIK BATZUTAN GREBA EGIN DUT BAINA KONTURATU NAIZ EZ DUELA EZERTARAKO BALIO, NORMALEAN EZ DUTE KASURIK EGITEN. GOBERNUARI EZ ZAIO INPORTATZEN JEANDEAREN ITITSIA.GAINERA LANEAN GREBA EGITEN BADUZU DIRU PILLO BAT GALTZEN DUZU ETA MOMENTU HONETAN DIRUA GALTZEA EZ DA KOMENIGARRIA. SUPOSATZEN DA GREBA ESKUBIDE BAT DELA HORREXEGATIK ERRESPETATU BEHAR DA GREBA EGITEA NAHI DUENA, BAINA EZ DA DERRIGORREZKOA.
NERE GURUTZETA
Nik inoiz egin dut grebarik baina uste dut ideia ona dela. Beste gauza bat da zerbait lortzea grebarekin. Gaur egun, jendea nekatuta dago eta kaleetara ateratzen da kexa egiteko: murrizketagatik, legeagatik, injustiziagatik… Batzuetan, gobernuak kasu egiten du baina beste batzuk ezer ezin da lortu.
Azken greba ospetsuena 15-M da eta pasaden astean ikasleko greba egin zen. Ni ikaslea naiz, orduan, greba hori interesatzen nuen baina, tamalez, greban beti borrokak daude. Horregatik, erabaki nuen ez joatea. Kexa egin errespetuarekin bai, baina indarkiarekin ez.
Alba L.
Orokorrean, Espainian antzina greba asko egin da. Orain Krisiarren errua gure eskubideak galdu genituen eta greba gutxi egin dute. Agian, lan egiten duten pertsonek beldur ematen dute greba egiteko eta bere lanpostuak galdu ahal dute eta langabezian dauden pertsonek greba gutxi egin dituzte. Nik beldur ematen nau greba egiteko nire lanera joan ez naizelako eta gero galdu ahal dudalako baina ahal dudanean nire aldeko grebatara joaten nintzen. Nire azken greba "bidaltzei buruz" joan nintzen, bankuekin ados ez nagoelako. Uste dut greba gehiago egin behar ditugu gure eskubide ez galtzeko.
Maria B2
Argitaratu iruzkina