2013/10/24

ZENBAT BURU HAINBAT ABURU

Garai batean ez nuen ulertzen taberna gehienetan eguneko hiru edo lau egunkari desberdin egotea. Kirol egunkaria egoteari logiko neritzon, baina bestelakoak hiru edo lau egotea ulertezina  ez ezik alferrikako gastua ere iruditzen zitzaidan.

Urteak pasata jakin dut egunkari asko egotearen arrazoia. Berri berberaren inguruan nork bere bertsioa du eta gehienetan berauek ez datoz bat. “Eguzkiak nora, zapiak hara” dio euskal esaera batek, eta kasu honetan izenak aldaturik berdin balioko ligukeela uste dut, “egunkariak nora, berriak hara”, alegia.

Tamalez, egunkariaren ideologiak erabakitzen du nola kontatu berria, eta beronen azalpena ez ezik titulua ere erabat desberdina izan liteke. Penagarria benetan hedabideen lana, jendeari informazioa ematea dela kontuan hartzen badugu. Zer sinetsi behar du kaleko jendeak? Zein bertsiori egin behar dio kasu? Akaso jendea nahastea da helburua eta horrela benetako berria ez jakitea. Batek dakit!

Garai batean ez nuen ulertzen taberna batean eguneko hiru edo lau egunkari desberdin egotea eta orain hau ulertuta ere, ez dut ulertzen zer dagoen berri berberaren inguruko bertsio desberdinen atzean. Gu informaturik ala desinformaturik egotea? Zer deritzozue?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ere gertatu zitzaidan txikitan taberna batean egunkari ugari ikustea eta hainbat egunkari egotearen zergatia ez ulertzea. Ez zait ondo iruditzen berriak ideologia desberdinen arabera azaltzea. Denak haiek diotena egi bakarra balitz bezala hitz egiten dute, baina, guztien kasuetan, beste batekin alderatzean izugarrizko desberdintasunak aurki ditzakegu. Telebistan eta irratian gauza berbera gertatzen da, kezkagarria dela deritzot.

Nire ustez, guztiok, objektiboa eta egiazkoa den informazioa jasotzeko eskubidea daukagu. Azkenean, kaleko jendeak ez duela inoiz jakingo komunikabideetan esaten dituztena egia ala gezurra denik esango nuke.

Ixone G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Ez dakit zergatik iruditzen zaizuen hain arraroa egunkari ezberdietan berri berberak ezberdina dirudila. Guk ere egiten dugo gauza bera egunero, konturatzeko, bakarrik eskatu behar diegu bi pertsinei ikusi duen gertaera azaltzeko.
Guk pentsatu gabe gure opinioiak eta interesatzen duguna lotzen ditugu kontatzen ditugunekin. Niri iritziz, normala da berriekin lan egiten dutenek ere egitea.
Baina, bada hori engainatzea?. Ez, berrien datuak zuzen daude eta ez dute gezurrarik argitaratzen. Interes ezberdien arabera jarraitzen dituzte gertaerak eta datuak, bezterik ez.
Lagun batek, politikan sartuta dagoenak, normalean bere ideologiaren kontrako egunkariak irakurtzen ditu, eta gutxitan aldekoak, nahi duena ez irakurtzeko, eta kritikatzeko kapazitatea ez galtzeko. Aukera onena dela uste dut.

Eguzkine HG (Barakaldo B1 Taldea)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai honekin ez daukat zalantzarik, egunkariak idazten dutenek, guztiok bere partez egotea nahi dute, horregatik aldatzen dute gertaerak, boto gehiago edukitzeko.

Berdin da zein egunkari irakurtzea, nahiz eta egunkari guztiak irakurtzen dituzun, inoiz jakingo duzu zer pasatu duen argi eta garbi; zu berriak pasatu duen lekuan egon bazara izan ezik.

Shei (txirri) G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Noski desinformaturik gaude. Gure kabuz informazioa bilatu behar dugu, hedabideak erositak direlako. Adibidez, betiko gobernuak telebista publikoa erabiltzen du, aberatsek egunkarien nagusiak dira, eta alderdi politikoak betikoak.
Berriak ondo ulertzeko informazio neutra aurkitu behar dugu, eta hori ia ia ezinezkoa da, hedabideak kutsatutak dira eta. Baina Internetez lagundu ahal digute. Sare sozialak oso paper garrantzitsua jolasten dira, jende normala edozei berriri buruz hitz egin ahal duelako.
Erraza da hizkuntzen bidez engainatzea, eta jende askok idatzita dagoena azkar sinetsten du. Oso jarrera sinple eta erosoa da hori. Gure lana da informazioa konparatzea mundua ondo ulertzeko.
Adibidez, azken egunal badago eztabaida handia doktrina Parotekin, baina txarto azaltzen ari diegu, eta jarrera onekin kezkagarri handia egiten ari dira.
Egia ezagutzea nahi baduzu, hemen utzi dizuet lotura bat:

www.dosorillaswordpress.com

Kazetaria den lagun batek bidali dit, eta nire ikuspuntua aldatzen da irakurri eta gero.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Entzun dut kazetari ona izatea garrantsitzuena dela objektibo izatea baina,hori ia ezinezkoa da.Kazetariak pertsonak dira eta batzuek nahi gabe eta beste batzuek apropos,beren iritzia sartzen dute berri bat esatean.
Beraz,ez da ideia txarra lau egunkari irakurtzea edo lau telebistako kate ikustea.Horrela,gutxi gorabehera jakin ahal da benetan zer gertatu da.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hedabideetan gero eta informazioa gutxiago dago, berriak ideologiaren arabera kontatzen dizkigutelako. Hedabideek erabakitzen dute nola ematen duten berria eta beren ikuspuntua ematen dute. Baina, guretzat normala da dagoeneko, ohitura bat da eta. Hori dela eta, bakoitzak gure hedabide kutuna dauka. Normalean, ideologiaren arabera erabakitzen dugu eta hedabide horretan egunero berriak entzuten ditugu eta ez beste hedabide batean! Egia da desinformaturik gaudela. Hedabideetan objetibitate gutxi dago, berriak beren moduan kontatzen dute eta. Askotan, berria berbera izan arren, zeharo desberdina dirudi, desberdina kontatzen dutelako.
Horrez gain, telebistan ez ezik egunkarietan ere gauza bera gertatzen da eta orokorrean, ikuspuntua politikarekin lotuta dago. Neuk ere nire egunkari kutuna daukat eta egunkari hori irakurtzen saiatzen naiz. Kioskoan egunkari hori egoten ez bada, ez dut beste bat erosiko. Agian, oso ondo dago baina, nirea gustatzen zait eta ez bestea! Ohitura bat denez egunkari horrekin hobeto moldatzen naiz eta badakit non dagoen dena!
Hobe da hedabide desberdinak ikustea, horrela ikuspuntu gehiago ezagutuko duzu eta. Baina, geuk ere berriak ikusi eta gero erabaki ahal dugu zein den bertsioi egokiena. Horretarako, iritzia daukagu. Haiek berri bat ematen digute baina, eman ostean erabaki ahal dugu egia den ala ez eta gutxi balitz bezala, hedabide desberdinak ikusi ahal dugu, hedabide asko baitago. Gainera, gaur egunean Interneteri esker ez da batere zaila egunkari desberdinak irakurtzea.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

normala da bi egunkari berri berdina dezberdin azaltzea kazetariek bi puntu desberdinekin ikusi ahal dituztelako

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normala da bi egunkari berri berdina dezberdin azaltzea kazetariek bi puntu desberdinekin ikusi ahal dituztelako. Eta ez bakarrik hori kazetariak ez dute berdin idazten batzuk garrantzi handia ematen dute gauza batzuei eta besteek beste gauza bati.
baina gauza bat egon behar da argi kazetariak objetiboak eta agia esan behar dute. baina gur ere informazioa jasotzeko eskubidea daukagu eta inork kendu diezaguke Azkenean, kaleko jendeak inoiz ez du jakingo komunikabideetan esaten dituztena egia ala gezurra denik baina azkenean jakingo dute berrien garrantzitsuena errepikatzen dituztelako

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunkarientan bakoitzak bere iritzia ematen duela uste dut eta ez egiazko istorioa nola den. Baina ez da gertztzen egunkarietan bakarrik, telebistan kontatzen diguten gauza asko kanal desberdinetan ikusten badituzu berdin gertatzen da. Batzutan periodistak nahasten direlako izan daiteke, baina beste batzutan egia kontatu nahi ez dugutela deritzot.

jorge.s

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NIRE UZTEZ EGUNKARI DESBERDINAK EGOTEN DIRA IDEOLOGIA POLITIKOA DESBERDIN DUTELAKO.BAINA, SUPOSATZEN DA DENOK OBJETIBOAK IZAN BEHARKO ZENUKE. BAINA EZ DA HORI GERTATZEN. EGUNKARIA IRAKURRI ETA GERO OSO ARIN KUNTURATZEN GARA ZEIN DEN BERE IDEOLOGIA POLITIKOA. BAINA GAUZAK BAKARRIK GERTATU AHAL DIRA MODU BATEAN ORDUAN EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK ALDATZEN DUTE INFORMAZIOA.NIRI BERDIN ZAIT ZEIN EGUNKARI IRAKURTZEA, GEHIENETAN EZ DUT SINESTEN KONTATZEN DUTENA ORDUAN NAHIAGO DUT EZ IRAKURTZEA.
NERE GURUTZETA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez egunkariek badute bere ideologia politikoa eta berri bat hiru egunkari mota desberdina irakurri dezakezu eta berria aldatzen da.Nik pentsatsen dut momentu honetan ez dugula informazio ona, eta hau ez da gertatzen egunkarietan bakarrik, telebistan ere gertatzen da, eta niretzat hau lotsagarria da, guk badauzkagu telebistak eta irratiak publikoak ez dira askatusunak eta guk ez daukagu kalitatearik.


Rosa V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez diot arazorik ikusten egunkari asko egoteari; pozik egon beharko genuke ikuspuntu bakarra soilik ez egoteagatik.
Argi dago egunkari bakoitzean partidu politikoen eragina nabaritzen dela. Adibidez El mundo, La razón edo ABC egunkarian eskuineko ideologiak eta El país-en, ordea, ezkerrekoak. Nire ustez hoberena da berriak ikuspuntu desberdinekin irakurtzea norberak bere iritsia sortzeko. Kontuz, ez dut esaten egunkari guztiak erosi behar dugunik! Baina taberna batean bat baino gehiago egonez gero “El Correo” ez den beste egunkariak irakurtzeak ez digu kalterik egingo.

Imanol Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kiosko guztietan egunkari ugari dauzkagu eta denok gure aukera daukagu erosteko. Nahiz eta gertakizuna berbera den, komunikabideek azalpen bana daukate. Nire ustez, hau azaltzea oso erreza da, komunikabideak politikoen tresnak direlako. Hortaz, alderdi politiko guztiek komunikabideren bat eduki nahi dute euren ikuspuntutik azaldu ahal izateko. Nahiz eta egia ez dela dirudin, hau frogatzea egin daiteke edozein berriz. Gaur goizean, esate baterako, egunkari batean langabezia murrizten ari dela agertu da gobernuaren neurriei esker. Beste egunkari batean, beste gauza kontrako bat esaten ari da: “ Langabezia gorantz doa, denok grebara”. Eta azkenean, azken hilabeteetan langabeziaren kopurua mantendu dela argitaratu du.
Beraz, etsenplu honi esker erraz azal dezakegu komunikabideek nahi dutena esaten dute euren atzetik alderdi politikak daudelako. Horrela, edozein gauza ondo ulertzekotan, aukera baino ez daukagu, hau da, gutxienez bost edo sei egunkari irakurri beharko ditugu gertatzen zaizkigun gauzak ulertzen saiatu ahal izatek, eta horrela, ikuspuntu desberdin guztietatik jakin dezakegu.

Badakit hau egitea oso neketsua dela, baina horrela egin ezean, ez dezakegu inoiz nolakoak diren berriak jakin.

Koldo 4a

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez normala da egunkari asko egotea, oso jende diferentea ere dagoelako. Hau da, normalean egunkariaren ikuspuntua politikarekin lotuta dago eta egunkari bakoitzak kontatzen ditu berriak bere ideologiaren arabera.
Baina, bestalde, irakurleek ere badakite zein egunkari irakurri behar duten berriak interesatzen duten moduan ulertzeko. Esate baterako, Barsa zaletasun batek inoiz ez du irakurriko "Marca" egunkaria eta, era berean, Real Madrilen zaletasun batek inoiz ez du irakurriko "El Mundo Deportivo" egunkaria.
Azken finean bakoitzak ikusten du edalontzia erdi beteta edo erdi hutsik nahi duen arabera momentu bakoitzean.

V.Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, alde batetik ona da egunkari batzuk egotea. Horrela, jendeak aukeratu ahal du. Agian nik egunkari bat nahiago dut eta nire amak, beste bat. Gainera, normalean egunkari bakoitzak politika batekin harreman dauka.

Beste aldetik, ohiko irakurle bat ez bazara, ez dakizu zer egunkaria erostea. Nahiz eta kirolak irakurri nahi, egunkari desberdin mota daukazu: Marca, As, Mundo deportivo… eta abar.

Ideala egunkari guztiek forma bezala informatzen dutela izango litz. Baina hori ezinezkoa da eta azkenean, bakoitzek aukera behar dugu.

Alba L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago bakoitzak bere iritzia daukala eta gai honetan berdin dela uste dut. Baina iritzia ez ezik, ideia politika ere. Eta hori pasatzen dela egunkarietan suposatzen dut.
Irakurtzen duzun egunkariaren arabera gauza batzuk esaten dizute edo besteak eta "errudunak" ere ez irakurtzen duzunaren arabera. ez dakit barregaria den edo lotsagarrra. Argi daukadana inoiz ez didatela egia esango eta guk esaten dutenak sinetsen jarraituko dugu, tentel bezalakoak.

Lara Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai honi buruz beti asko pentsatzen dut. Telebista ikusten dudanean eta berri bat agertzen da, telebistaren kanal guztietan eman dute berria baina bakoitza bere ikuspuntua esan digute. Hau ere pasatzen da egunkari guztioetan. Uste dut hau Politikoaren errua dela, kanal batzuk partidu politikoei esker finatziatzen dutelako. Berriaren arabera egunkari eta telebistaren kanal bakoitza berri bat bere forma kontatzen digute haiei on egiteko. Politika aparte, adibide bat jakinaraziko dizuet. Telebistaren kirol programa batean aurkezleek beti Real Madrid zalek dira eta talde honi buruz gauza onak esaten dizkigute eta Barsa taldeari buruz hitz egiten dutenean, gauza txarrak kontatzen dizkigute. Beste egunkari batean kontrakoa egiten du. Hau egunkarietan berdin pasatzen dira. Azkenean, nahi duguna kasu egiten dugu.
Maria B2