Istorio hunkigarria benetan, baina errealetatik urrun,
oso, seguru bainago gure mundu honetan pizti hori zirko batean lanean arituko
zela edo, kasurik txarrenean, inoren begiei kalte ez egiteko zulo sakon batean
legoke, giltzapean, gatibu.
Krudela dirudi, baina egun itxurak ez duela pertsona
baten bizitza baldintzatzen pentsatzea Olentzero badela pentsatzea bezain
inozoa da. Guztiok nahiko genuke polita izan, guztiok nahiko genuke geure
seme-alabak ederrak izatea eta jendearen miresmena piztea joaten garen leku
guztietara.
Hortaz, ez dezagun geure burua engaina eta ez dezagun
esan pertsona ezagutu behar dela, kanpoko itxurari
garrantzirik eman gabe, hori ez baita egia. Ala bai? Zer uste duzue?
Oharra: istorio amaieran
piztia printze bilakatzen da, ederra gainera. Zergatik
ote?
17 iruzkin:
Nik uste dut ia guztiok fisikoa begiratzen dugula lehenik eta behin, gero beste faktore batzuk daude. Adibidez bere izaera, bere portaera, bere janzkera eta abar. Ederra izatea ez du esan nahi pertsona perfektoa zarela eta itsua ez du esan nahi ezertarako balio ez duzula. Zu ederra ahal zara baina gero tontolapiko bat eta itsua ahal zara baina gero pertsona bezala hamar bat zara.
Uste dut gero eta pertsona gutxiago geratzen direla bakarrik barruan ikusten dutela eta fisikoa envoltorio bezala ikusten dutela. Norberak bere prototipo bat dauka eta saiatzen da prototipo hori bilstzen bera eroso egoteko. Adibidez ezagutzen nuen pertsona bat bera pentsatzen zuela oso itsusia zenik eta bikote bat aurkitu zuenean bere ikuspuntua aldate egin zen bere bikoteak berari oso polita iruditzen zitzaiolako. Dena psikologikoa dela uste dut, baina ados nago batzuetan piztia printzea bihurtzen dela nire ezagun kasuan.
Ivan Brey
Orokorrean,guztiok antzekoak gara.Oso arraroa da oso polita edo oso itsusia den pertsona ikustea.Edertasuna oso gauza subjektiboa da,adibidez,niri eta nire lagunei,irteten ginenean,beti oso mutil desberdinak gustatzen zitzaizkigun(zorionez).Baina,egia da,lehen begiratzen diogun gauza itxura da.
Dena den,hobe da pertsona barruan dagoenari begiratea,zeren 20 urterekin eta 50 urterekin daukagun itxura ez dauka zer ikusirik.
Nik galdera hori ere egiten diot neure buruari;ipuinak umeei erakutsi nahi badie itxura ez dela garrantzitsua,zergatik ez da ezkonten ederra piztiarekin?
Horrela,nire ustez,istorioa zentzu gehiago edukiko luke.
I.G.(Gurutzeta)
Bat nator sarrerarekin, denok kanpoko itxurari garantzitsua ematen diogulako. Uste dut dena elkarrekin doala. Persona bat ezagutzen dugunean hasieran bere itxura ezagutzen dugu eta gero bere izaera. Bere izaera oso ona izan arren, itsu-itsusia bada, maitemintzea zaila izango da. Beste gauza bat esatea gezurra izango litzateke! Eta aldrebes berdin gertatzen da. Agian,politena da baina, ezagutu ostean leloa bada, bere itxura ezertarako balio izango du.
Egun kanpoko itxuari garrantzitsua asko ematen diogu, nire iritziz gero eta gehiago! Horregatik, posible izango balitz, guztiok polita izatea aukeratuko genuke. Argi dago itxura ez dela garrantzitsuena baina, garrantzitsua da eta gauza asko errazten da. Jendea ezagutzeko ez ezik lana aurkitzeko ere bai! Polita bazara, aukera gehiago edukiko duzu eta horri buruz ikerketa asko dago. Lana bilatzen duzunean curriculum-en argazkia ipini behar duzu,zertarako? Itxura garrantzitsua ez bada! Berdin zaie! Eta hasi baino lehen elkarrizketara joan behar duzu . Hor ezer baino lehen nagusiak itxura ikusten du gero, izaera edo beste gauzak ezagutuko ditu.
Hori dela eta, lanpostua jendearen aurrean bada, beti jende polita aukeratuko dute. Adibidez, dendetan edo diskoteketan zenbat lankide itsusiak daude? Gehienetan politak dira eta gazteentzako denda bada, askoz gehiago! Eta niri iritziz lan horrek jende itsusia ere egin dezake baina, zergatik aukeratzen dute ahalik eta politena? Itxurari garrantzitsua ematen diogulako eta jende horri esker gehiago saltzen dutelako. Bestela, jende itsusia aukeratuko lukete!
Nuria
Nik uste dut lehenengo fisikoan begiratzen dugula baina gero pasatzen denean denbora konturatzen gara gustatzen zaigula bere barrukoa. baina maitasuna oso arraroa da, beti arreta ipintzen dugu ederrenari baina gero konturatzen gara beste pertsona gustatzen zaigula, ala ez. batzuetan pentzatzen dugu pertsona bat leloa dela eta pentsatzen dugu ez garela inoiz aterako berekin, baina gero konturatzen gara pertsona hori ez dela pentsatzen genuen bezala eta momentu horretan gustazten zaizu.
itxura garrantzitsua da baina ez da behin betikoraino. ederra eta piztia pasatzen den bezala, gaston oso ederra da baina leloa da eta piztia oso adeitsua, maitekorra da eta azkenena ederra maitemintzen da beraz. Nahiz eta lehenengoz piztia zapuzti izatea, pertsona ona da. azken partean piztia pintze bihurtzen da eta oso ederra da zergatik? nik pentsatzen dut lehengoz barrukoa begiratu behar delako.
Janire cabrera
Edertasuna subjetiboa da.Dena den,badaude kasu batzuk non argi dago noiz pertsona bat ederra ala itsusia den.Zineman,adibidez,Paul Newman edo Marilyn Monroe oso ederrak izan zirela argi dago.Zinemazko adibideekin jarraituz,denok ikusten dugu Rosi de Palma edo Gabino Diego pertsona nahiko itsusi bezala.
Itxurak pertsona baten bizitza baldintzatzen duela esateak oso gogorra iruditzen zait baina nire ustez,kasu batzuetan gertatzen da.Pertsona bat sudur handiko konplexuarekin bizi ahal du bizitza osoa.Pertsona hauek ez daude pozik beren buruarekin eta ez dira zoriontsuak.
Beste pertsona batzuk,nahiz eta ederrak ez direla jakin,zoriontsuak dira haientzat edertasuna dena ez dela jakiten dutelako .Badakite itxuraz aparte beste gauzak daudela,adimena hain zuzen ere.
Gaur egun,lanpostu batzuetan itxura kontuan hartzen da.Arropazko kate batean pentzatzen ari naiz,baina izena ez dut eMANGO.
Nire ustez,daukagunarekin zoriontsu izan behar gara,geure burua onartu behar dugu,gauza onekin eta txarrekin.Horrela zoriontsu izan ahalko gara.
Amaia.
Beste gauza bat esatea gustatuko litzaidake baina neuk pentsatzen dudana esango ez banu, gezurti hutsa izango nintzateke. Norbaitek edozein pertsona ezagutzean, bakarrik gauza bat ikus daiteke: itxura. Beraz, bere itxura txarra bada, gure lehenengo iritzia txarra izango da bere itxura txarra delako. Gustatu ala ez gustatu, gauzak horrelakoak dira.
Hala ere, nahiz eta lehenengo iritzia txarra izan, hau alda daiteke eta denok gauzaren bat oso argi eduki behar dugu lehenengo iritzia gure buruaren barruan sortzen dela faktore askorengatik: heziketa, faktore ekonomikoak, faktore sozialak, … Gainera, iritzi hau sortzen da pertsona ezagutu gabe, eta honen ondorioz, normalean erabat okertuta dago. Horregatik, nahiz eta lehenengoa den, bere iritzia sortzen jarraitu behar dugu segur aski aldatu egingo dugulako. Eta inor ez bedi ahaztu behar ipuinaren moduan piztiaren atzetik printze aurki dezakegula.
Koldo 4a
Eguerdion!
Arte ederraren arloan lan egiten dut, hau da edertasunarekin lan egiten dut. Horregatik, edertasunari buruz opinioia ezberdina dut.
Diseinatzaileen lana egunero erabiltzen dugun gauzak, tresnak edo lekuak atseginago eta politago bihirtzea da. Guk normalean, erosketan aukeratzen ditugu erosoagoak baina politagoak ere iruditzen zaigun gauzak. Eta gustatu zaigu gure etxea apaintzea ederra izateko, adibidez. Beraz, pertsonen itxura aztertzea hain txarra zergatik dirudigun galdetzen diot neure buruari.
Nire ustez, txarto dagoena ez da jendearen aspektua aztertzea, gure opinioiari garrantzitsu gehiegi ematea baizik. Guri itsusia iruditzen zaigun pertsona gehienetan ez da itsusia, guk bakarrik ikusten dugu honela. Eta beste pertsona batzuentzat polita da. Badaude pertsonak gizarteko edertasunaren kanonean guztiz moldatzen direna, eta ez zaizkigu guztioi gustatzen, eta badaude pertsonak ez direla batere moldatzen eta bikotea aurkitzen dutenek. Hortaz edertasuna ez da bakarrik itxura.
Elkarren itxura aztertzen dugunean hori pentsatuko bagenu, posago biziko ginateke.
Eguzkine HG (Barakaldo B2 taldea)
Pasa den urtean, ikerketako aldizkari batean publikatu zuten ederrek posibilitate gehiago zeuzkatela lan postu bat lortzeko. Euren ikuspunturen arabera, itxurak bere garrantzi dauka eta fakotere nagusi bat izan ahal da. Agian, mundu perfektu batean bizi izango bagina, ez litzateke bidezkoa baina nonbait girotan adaptatu behar dugu.
Ez dugu ere ahaztu behar, denetik atzean negozio handi bat dagoenik. Modak, kosmetikoek edo gimnasioek interes gogorra daukete gorputza gurtzan eta sustatzen saiatzen dira. Nolanahi ere, bakoitzak eskubidea izan behar du nahi duen itxura eramateko eta gainean, gustuak errelatiboak dira. Beraz, ez dut uste hain zurrun denik, orokorrean.
G.U.
Ederra eta piztiaren istoriaren esanahia ez da bakarrik edertasuna barruan dago, beste esanahia bat dauka, eta nire ustez, ez da oso ona. Azkenean munstro bat, berekoia, zikina eta krudela, emakumezko maitasunagatik aldatu zen, eta atsegina, ona, lagunkoia eta apaina bihurtu zuen. Beraz niretzat piztia inoiz ez zen guapo izan, ez hasieran piztia zenean, ez azkenean, printze bat bihurtu zuenean, hain zuzen ere.
Nik uste dut edertasuna barruan dagoela. Eta pertsona bat ona, atsegina baita ulerkorra ere bada, beti guapo guapo izango da. Berdin da polita edo itsua, lodi edo argal, nahiz altua edo baxua izatea...
Baina nire ustez norberaren garbitasuna ezinbestekoa da pertsona bat guapo izateko, jendea garbia eta ondo jantzita gustatzen zaidalako. Horregatik uste dut kanpoko itxurari ere garrantzia ematen diodala.
Adibidez, mutil katxarro bat, ilehoria, begi handiekin eta burdinak, baina zakarra inoiz ez litzateke nire gustukoa izango... Beno, beno Brad Pitt izan ezik...
X
Jakina edertasuna da lehenengo gauza fijatzen dugula! Baina ez da bakarrik pertsonaren edertasuna, adibidez janariarena, arroparena... ere fijatzen badugu. Ikusmena oso garrantzisua da denetarako.
Persona asko azalekoak zirela ez dute nahi aitortu, baina gehienok egiten dugu nahi gabe edo konturatu gabe. Triste da baina egia ere ba da.
Normalean esaten duen jendeak edertasuna barruan dela itsusia delako da eta inseguritate handia nabaritzen da. Xarma handia daukan jende itsusiak ezagutzen dut, eta persona ederrena inoiz ez lortuko du xarma hori, nahiz eta munduko politena izan.
Egia da edertasuna eta gero personalitatean fijatzen dugula. Eta sarritan pertsonak politagoak dira barrutik. Baina lehenik, pertsona ederra ba da, hobeto.
Atalía
Nor da ederra? Nor da itsusia? Horri buruzko bakoitzak bere iritzia edukitzen du.
Ama guztiak berninak izaten dira, seme-alabak dauzkatenean beti ederrenak dira. Baina batzuetan eskolan, beren amarentzat ederrenak bakarrik direla, konturatzen dira. Baina hori heltzen da berandu izan ahal da umeak oso gogorrak izaten direlako.
Gazte batzuek fisikoan edertasuna ez dute ikusten, beren kontu korrontea baizik. Pertsona batzuentzat bere edertasun bere diru beste hazten da, zenbat eta diru gehiago eduki, orduan eta ederragoak dira.
Ipuinetan desberdina izaten da, egia esateko ipuinak liburu magikoak direnez, amaieran behintzat protagonistak ederrenak eta zoriontsuenak dira. Ordea, emakume itsusia, normalean sudurrean garatxo batez, agertzen bada, beti sorgina izaten da.
Batzuetan, neure buruari ipuinak umeentzat adibide txarrak direla esaten diot, zeren ipuinek umeei ederrak onak direla eta itsusiak txarrak direla esaten dizkiete.
Nire ustez, egiazko maitasuna nahi duenarentzat, pertsonen kanpoko itxura ez da garrantzitsua, bihotz garbi bat bakarrik bilatzen duelako.
Zoritxarrez, hau filmetan eta ipuinetan bakarrik gertatzen da, zeren normalean pertsonek ikusten duten lehenengoa kanpoko itxura izaten da.
Denok ederrak gara.Oro har ados gaude edertasuna subjetiboa dela,tupustean,ziur nago norbaitek uste duela ederra garela,bai gure amek,bai gure lagunek,bai gure bikotek.Egia da beste batzuek pentsatzen dutela itsusia garela,baina geure buruari galdetu behar dugu ea nork daukan arrazoi gehiago gure amek edo ganorabako horiek.
Nire adineko emakumeok gai honetan arazo asko dauzkagu,edertasuna eta gaztetasuna lotuta daudelako.Inork ez digu polita deitzen ,baizik eta gure adinarako oso ondo gaudela.Hau da, ederrak ez izateaz gain zaharrak deitzen digute!
Norbaitek esaten duenean edertasuna barruan dagoela,egun txarra,marmati daukadanean itsusia naizela pentsatzen dut eta egun atsegin dudanean ederra naizela.
Amaitzeko, ipuinari buruz ez dut maitasunagatik aldatu nahi,nahiago dut naizen bezala maite natzaten.Azkenean, denok alde iluna daukagu ,orduan,denok itsusiak gara!.
I.V.
Denok ditugu aurreiritsiak, hauek edukitzeak txarra izan arren. Sortzen dugun lehenengo iritsia eraginak edukiko ditu gerokoan hartzen ditugun erabakietan, nahiz eta hauek guztiz okertuta egon edo errealitatearekin zerikusirik ez izan. Behin pertsonak klasifikatzen ditugula onartzean hasi ahal gara gure izaera aldatzen, hau da, itxurari garrantzitasuna kentzen. Ez dut esan nahi azkenean itxurak duen garrintzitasun guztia kenduko dugula, baina parte bat, behintzat, bai.
Hari berean, argi dago ikusten duzun lehenengo gauza kanpoko itxura dela, eta hau erakartzen ez bazaizu zihur ez duzula esfortzurik egingo barrukoa aztertzeko. Ordea, kanpoko itxura erakargarria egiten bazaizu saiatuko zara pertsona horren izaera etab. ezagutzen. Eman ahal da kasua pertsona batek hasieran kanpoko itxura dela eta guztiz erakargarria ez izatea baina, egoera edo momentua delarik eta pertsona horrekin denbora pasatu behar izanez gero azkenean gustokoa izatea.
Pelikulari dagokionez azkenean piztia printze eder batean bihurtzen da hasieratik printze eder bat zelako. Beraz bidezkoa da ustea bere lehenengo itxurara bueltatuko zela bere madarikazioa amaitzean. Imanol Gurutzeta
Einstein-ek esango lukeenez, dena relatiboa da. Ni bat nator berarekin, gauza batzuekin gutxienez. Nere ustez edertasuna relatiboa da.
Normalean, beti ez denean, edertasuna aspektu fisiko eta sexu desirearekin erlazionatzen dugu. Hala ere, edertasunari dagokionez, pentsatzen dugun baino aldi askoz gehiagotan pertsonaren bere buruarenganeko konfidantza ezaugarririk xarmagarriena bihurtzen da. Hau da, karisma.
Inoiz ez zaizue gertatu pertsona batek, zergatik jakin gabe, azko bereganatzen zaituzte?Ba horixe ere edertasuna hutsa da.
Eta inork pentsa ez dezala, niri, edozeini, karameluak amargatzen zaizkidala.
Egia da itxurak pertsonen bizitza pixka bat baldintzatzen duela. Denok pertsona bat ezagutzen dugunean itxura da kontuan hartzen dugun lehenengo gauza, eta batzuetan gerta daiteke kanpoko itxuragatik pertsona gehiago ez ezagutzeko erabakia hartzea.
Dena dela, nik pentsatzen dut garrantzitsuena ez dela itxura, izaera baizik. Nahiz eta pertsona bat oso polita izan, gero berarekin denbora pasatzean bere izaera jasan ezin baduzu gauzak ez dira ondo joango. Gainera, kanpoko itxura ez da betiko, urteak pasatzean aldatzen da eta.
Nire ustez, txikitatik umeei pertsona guztiak haien ekintzengatik errespetatzen eta miresten irakatsi behar dizkiegu, baina ez dakit "Ederra eta piztia" bezalako ipuinak laguntzen dutenik, amaieran denak politak bilakatzen direlako.
Ixone G.
denok kanpoko itxurari garrantzitsu ematen diogu. partsona bati ezagutu eta gero badakigu nola den bere izaera baina lehengo momentuan ez. argi dago denok itxura ona izatea nahi dugula baina askotan pertsonak ooso politak izan ahal dira kanpotik baina oso itsusiak barrutik. nire uztez izaera inportantena da. askotan fisikoa aldatu egin ahal da baina normalean jendea bere izaera ez du aldatzen.
nere gurutzeta
Nire ustez, itxura garrantsitsua da baina ez da garrantsitsuena. Zuk norbait ezagutzen duzunean, lehenengo ohartzen zara bere fisikoez: begiak, hilea, altuera, eta abar. Hala ere, gero beste gauzak daude eta azkenenan, norbait maitatzeko edo lagun bat edukiko zuri bere fisikoa ez zaizu axola.
Bestalde, jende asko autoestimu gutxiarekin dago eta normalean, persona horiek bere itxura gehiago kezkatzen dute. Gainera, persona horrela bati iraintzen badiozu, seguraski mina asko egingo diozu.
Horregatik, uste dut guztiok gure ispiluetan ikusi behar dugula eta gure akatsak onartu. Inor ez da perfektua.
ALBA L
Argitaratu iruzkina