2022/06/03

BERE ADINEAN LANEAN...

 78 urte eta oraindik taula gainean. Errekor handia da berea, Mick Jaggerrena. Ez dakit beste abeslari bat egon den hainbeste denboraz eszenatokiaren gainean, baina berea meritu handia da, oso handia. Eta ez bakarrik hor egoteagatik, dantzarako duen abileziagatik. Oraindik badu hasiera-hasieran zuen erritmoa. Ikaragarria, benetan!!!

Asko hitz egiten da Jaggerrez, eta ez beti ondo; baina, ezin du inork ukatu zerbait berezia duela, ez dela beste abeslariak bezalakoa, ez. Besteen aitona izan daitekeen deabru honek badu oraindik ere zer irakatsi seme-alabei eta bilobei eta horrexegatik ari da , bere taldearekin batera, ustezko azken bira ematen.

Madrilen egon dira Maiestate Satanikoak eta, beti bezala, itzela izan da kontzertua. Jendea pozik, txoratuta eta azken bira izango ez zelako esperoan.

Ez naiz inoiz oso Rolling Stones taldearen zalea izan, Liverpoolekoak gustuko nituen eta badakizue… Baina, onartu behar dut musika ona egiten dutela eta beren kontzertuak ikusgarriak direla. Dena den, Jaggerren kasuan, gehien miresten dudana hasieran esandakoa da: 78 urte eta lanean. Ezin dut neure burua horretan ikusi, eta ez abesten, klaseak ematen baizik. Bejondeizula, Jagger!!!

Ezagutzen duzu taldea? Zer dakizu? Zer iruditzen zaizu Mick Jagger? 78 urte arte lan egitea meritu da? Ala zigorra? Kapaz izango zinateke 78 urterekin lan egiteko?

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo,

Nire aitari esker ezagutu nuen Rolling Stones, bera gaztea zenean gustoko zituelako rock taldeak hala nola, rolling Stones, AC/DC, Iron maiden(atb). Azkenean abesti horiek nire gustokoak bihurtu dira, nire aita beti jartzen dituelako eta behartu zidan pendrive batean abesti guztiak sartzea. Egia esanez, nik AC/DC nahiago dut, baina talde honek ere ez dago txarto. Nire aitaren gehien gustatzen zaion abestia satisfaction da, baina niri gehiago gustatzen zait gitarraren melodia abesti horretan.

Taldea nolakoa den ez dakit oso ondo, baina bideoklip batzuetan substantzien bat hartu dutela dirudi. Nire ustez Mick Jggerrek oso ondo abesten du , batez ere oihu egiten duenean, antzinako rock abeslariengandik gehien gustatzen zaidan gauza da; baina, argi daukat Brian johnson abeslaria izango da nire gustokoena beti.

Nik uste dut 78 urterekin lan egitea oso gogorra dela, zure gorputza ez delako berdina, hau da, koordinazio handia galtzen duzu, ahotsa desgastatu egiten da(etb). Baina niri meritu handiagoa iruditzen zait, rockaren izarra izanez, 78 urteetara iristea. Normalean garai hartan inor ez zen zaintzen eta mundu guztia hiltzen zen. Nik 78 urte izango banintz, nire gorputzaren egoeraren arabera lan egingo nuke, adibidez, nire amonak 74 urte ditu eta nire osabaren taberna garbitzen du goitik behera eta nire aititek 76 urterekin pintxo guztiak egiten ditu eta badirudi, gutxienez nire amona, 40 urte dituela.

soraya 4-6