2022/05/20

MIHI MARROIAK

 Ez neukan zalantzarik, baina, badaezpada, etxera heldu bezain laster, ispiluaren aurrean mihi atera dut… Eta ez dut marroi. Eskerrak!!!

Ez da gaixotasun berri baten sintoma edo COVID19ak utzitako ondorioren bat. Beste gauza batez ari naiz: mihi marroidunez. Ez dakit nola definitu zer den mihi marroia izatea, baina iruditzen zait azkenaldi honetan gero eta jende gehiagok duela mihi marroia. Haiek ez dira konturatzen, baina batzuen kasuan marroia izan ordez, beltz dutela edo oso marroi ilun esango nuke nik.

Ez dakit dagoeneko jakingo duzuen zertaz ari naizen. Bestela pentsatu zergatik eduki ahal duen pertsona baten mihiak kolore hori. Pentsatu ondo, mesedez.

Oraindik ez badakizue, hona hemen azalpena: aurreko batean lagun batek esan zidan nagusia, irakaslea edo gainean dutena beti lausengatzen dutenak direla mihi marroiak. Ez da gehiago azaldu behar, ezta? Orain jakingo duzue eta ezagutzen dituzuen batzuk burura etorri zaizkizue, ezta? Niri asko, pilo bat.

Zer uste duzue mihi marroidunez? Horrelako jende asko ezagutzen duzue? Nahiko zenuke ondoan  mihi marroidunak izatea, nagusiak izango bazinete?

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei,

Ni, normalean institutuan oso ondo eramaten naiz irakasleekin, eta batzuekin konfiantza handia izatera iristen naiz, baina jendearekin ondo eramatea gustatzen zaidalako eta irakasleek ere ikusten dutelako esfortzu handia egiten dudala nire helburuak lortzeko, eta hori gustatzen zaie.

Egia da ere, hori lagundu didala nota batzuk borobiltzeko, haiek esaten dutelako merezi dudala nire esfortzuengatik. Nik ez naiz mihi marroitzat hartzen nire buruari, ez dudalako ezer egiten, bakarrik legala izatea. Hala ere batzuetan hain legala izatea, ondorio txarrak erakarri dizkit, izan ere, irakasleek azterketak txarto zuzentzen dutenean eta nota gehiegi jartzen didatenean,esaten dut, bestela gero sentitzen dut ez dudala merezi nota hori. Beraz, nik ez naiz mihi marroi bat nahitez, baizik eta nahigabe, txarragoa dela. Konkluzioz tontoa naiz eta kito.

soraya 4-6