2022/05/06

EZ LUKE B1 MAILA GAINDITUKO

Ez dakit Martzelinori, Athleticeko entrenatzaileari, kontratua berrituko dioten, baina ziur nago B1 maila ez duela gaindituko. Arrotza egiten zait, prentsaurrekoa ematen duenean, nola hitz egiten duen entzutea. Partida bukatu berria denean, “gaur jokatu genuen”, “partida hau zaila izan zen”, edo horrelakoak esaten ditu gaztelaniazko aditzaren denborari erreparatu gabe.

Badakit Asturiasekoa dela eta horregatik dela. Gainera, lagun bat dut hor, eta pare bat ordu berarekin egon ostean, neuk ere esaten ditut horrelakoak. Baina, egoera normal batean, ez dut horrelakorik esaten, eta, esan bezala, beste pertsona bati entzuteak harritu egiten nau. Bizkaitarra naiz eta guk aditzaren denbora, oro har, egoki erabiltzen dugu. Baldintzarekin dugu arazoa, ondorioa baldintza bihurtzen dugu eta. Gaztelaniazko beste arau gramatikalekin ez dut arazo handirik izaten, baina onartu behar dut ortografiarekin noiz edo noiz zalantzak ditudala. Eskerrak zuzentzaile magiko horiek daudela!!!

Jakin badakit euskaraz zer maila duzuen, baina gaztelaniaz ez. Horregatik sarrera honetan eskatzen dizuet gaztelaniarekin nola moldatzen zareten adieraztea, hau da, zeintzuk diren egiten dituzuen akatsak, zer den ondo erabiltzea gehien kostatzen zaizuena,…, azken batean, gaztelaniazko B1 maila gainditzeko kapaz zareten.

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei,

Hasi baino lehen esan nahiko nuke txarra naizela hizkuntza guztietarako, baita gaztelaniarako . Akats asko egiten ditut, batez ere hitz egiten duenean, egun batzuetan trabatzen naizelako eta batzuetan gaizki ahoskatzen ditudalako hitzak. Nire Lagunek barre egiten dute beti nitaz, inoiz ez naizelako konturatzen, txarto ahoskatzen dudanean hitz bat . Bestalde, idazten dudanean ere akats asko egiten ditut. Horregatik, wasap bidez idazten dudan bakoitzean, nire lagunak nekatuta daude, a h-rekin eta a h-rik gabe zuzentzeaz.

Gaztelanieraz hitz egiten edo idazten dudanean, ez dago bereziki ondo egiten dudan zerbait, baina egia da irakasle guztiek esaten didatela hiztegi zabala dudala; izan ere, ikasgelan hitz bat galdetzen dutenean, normalean nik dakit, baina nik uste dut esaten dutela, gehiago impresionatzen zaiela dixlesia daukalako. Gramatikari dagokionez, nik uste dut ez zaidala ezer kostatzen; puntuak eta komak izan ezik, azken finean nire ama-hizkuntza delako, baina akats ortografiko asko egiten ditut eta pizka bat zaila egiten zait testuak ulertzea irakurtzen dudanean, horregatik gaztelaniazko azterketetan ez didate faltak kontatzen.

Gustatuko litzaidake pentsatzea akats horiez gain, gai izango nintzatekeela gaztelaniazko b1 gainditzeko, bestela oso tristea izango litzateke, nire ama hizkuntza delako eta denbora luzez hobetzen eta indartzen saiatu naizelako, nahiz eta akats txiki batzuk egiten jarraitu.

soraya 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei:
Nire kasuan ondo modaltzen naiz gaztelaniaz idazten eta hitz eginten, sailtazun handiena dut "h" hizkia ipintzea hitzeta, baina kasu hau ere pasatzen zait Euskaran eta beste hizkuntz batzuetan. Horregatik esan ahal dut normalean pasatzen zaidala gauza hau.

Hau kontuan izan gabe,ziur nago bai gaindituko nuke gaztelaniako B1 azterketa, betidaki gaztelaz hitz egin dudalako nire familia eta lagunekin.euskarekin komparatuz,bakarrrik erabiltzen dudalako momentu puntual batzuetan.

Andoni 6-8