Bada, nahi duena esan ahal du lagunak. Neure burua ispiluan begiratzen dudan guztietan, ezin hobeto nago. Titiak erorita bai, baina nire urtebetetzerako oparitu didaten super-wordreba estreinatzen dudanean tente baino tenteago izango ditut. Alboz begiratuta perfektua, ez triparik ez mitxelinik. Ez da merkea izan, baina Alemanian erositako azken megafaxa jantzita goapo goapo nago. Begi-zulo batzuk, agian, baina orain erabiltzen dudan kremak oso ondo disimulatzen ditu. Gainera, begi ondoko zimurtxoak laster desagertuko dira, lagun batek etxeko laborategian prestatzen duen ukendu magikoa gauero bi astean emanda desagertuko dira. Bada, horixe, enteratuko da laguna geratzen garen hurrengo batean.
Garrantzirik ematen diozue besteek zuetaz pentsatzen dutenari?
Oharra: aurten inoiz baino ikasle politagoak ditugu, benetan, zer egiten duzue hain polit egoteko? Zer produktu edo trikimailu erabiltzen duzue?
22 iruzkin:
Argi dago betidanik oso garrantzitsua izan da pertsonen itxura , baina gaur egun gsrrantzi gehiago dauka , oso superficialak garelako , esate baterako pertsona ez ezagun bat ikusten dugunen lehenengo gauza begiratzen dioguna itxura da , eta gero bere itxura ona da berarekin hitz egin nahi dugu eta kasurik egingo diogu .Hori dela eta,gauza horiek jakinda pertona politak izaten saiatzen dira eta hori egiteko edozein produkto balio du ,esate baterako ,emakumeek makilaia garestia edo arropa garestia erosten dituzte eta gizonek gimnasiora joaten dira indartsuagoak egoteko .
Jose
Uste dut baietz. Ezetz pentsatzen dugun arren, uste dut garrantzitsua dela. Agian, adibidez, arropa erabiltzen dugu geure buruarekin oso ondo sentitzen duguelako, baina ... hau egia da? Nire ustez, ez da erabat egiazkoa, oso ondo sentitzen dugu pentsatu duguelako besteek ondo ikusten gaituztela. Eta honela beste gauza batzuekin pasatzen da.
Beno, nik ez dut zerbait berezi erabiltzen. Gustatzen zaidan arropa erosi dut, kremak erabiltzen dituzten, beno erosten dituzten baina ez dut krema kinko bat
C.H.
Mezua irakurrita, behinola ezagun batek kontatutakoa etorri zait burura. Hara, ezagun hau familia ugarikoa izaki, senide guztiak urtean behin elkartzen dira, Gabon zahar egunean, hain zuzen.
Honela bada, elkartu ziren urte hartan ere amaren etxean egun ederra igarotzeko asmotan. Amak harrera goxoa egin zien guztiei eta apur batean solasean aritu ostean, aulki batean jesarri eta seme-alaba eta suhi-errain guztiei banan-banan aurpegira adi begiratzeko eskatu zien. Guztiek aldarte onez bete zuten eskatutakoa.
Ama, beti bezain guapa zaude - batak.
Badirudi gu bakarrik zahartzen garela - besteak.
Amak lausenguei utzi eta adi begiratzeko eskatu zien. Guztiak pasa zirenean:
Igarri al didazue alderik aurpegian? – galdetu zien.
Ezetz esan zioten denek aho batez. Honela erantzun omen zien amak hori entzundakoan:
Ederra daukagu orduan! Sei hilabete eman ditut aurpegiaren ezkerraldea Clinique ukenduaz igurtzi eta igurtzi; eskumako aldea, berriz, urez busti dut, besterik ez.
JML
Nire ustez, itxura oso garrantzitsua da, baina pertsona garrantzitsuena da. Norbait begiratzen dugunean, lehenengoa ikusten duguna, itxura da. Ikustea gustatzen ez bazaigu, errefusatuko dugu. Denok horrela jokatzen dugu. Baina gero, nortasuna ezagutzen dugunean, dena aldatzen da. Nortasuna, pertsonarik inportanteena da. Jatorra den jende polita dago, eta ederra den jende itsusia dago. Nik kirola egiten dut osasuntsua egoteko.
Josean A2
Denak dakigunez, gure itxura oso garrantzitsua da eta gainera, telebistan, egunkarian, aldizkarian... iragarpen asko agertzen ditu itxurari buruz. Gaur egun, bakoitzean jende metodo bat erabiltzen da bere itxura hobetzera. Adibidea, kremak zimurrak kentzeko, mirarizko dietak, kirurgia plastikoa eta abar... Oraintxe metodo berriak agertzen dira estetiko lekuak: mesoterapia, kabitazión, radiofrekuenzia... horren gauzarekin bere gorputza aldatu ahal izaten gara eta ez gara operazio-gelara irteten. Bere emaitzak ez dira azkarragoak eta ez dira hain arriskutsuak. Nik oraingoz, krema hidratanteak erabiltzen ditut nire aurpegian eta noizean behin krema exfoliante erabiltzen du. Hiru urte barru beste kremak erabiliko ditut.
Maria A2
Ni , adibidez , nik pentsatzen dut pertsonak gaur egun ez zaigula kezkatzen hain lehen baino. Txikitan nik uste dut baietz , horregatik, batzuetan ikastetxetan umeak baztertuta daude. Ume txarrago zarenean baina orain uste dut ezetz.
Batzuetan , jende batzuk itxura bat ematen dute, adibidez : hegala.. eta gero ezagutzen ditugunean ez dira iruditzen dute bezala.
Azkenik , produktu asko daude eta gazteek erabiltzen ditugu politagoak egoteko, adibidez: makilaje.. baina hori ez da ona egunero.
ELI A2
Guztioi guapoak izatea gustatzen zaigu, hau lortzeko hamaika aukera daukagu. Garrantzi handia ematen diogu gure itxurari. Edozein komunikabidetan iragarki asko daude non agertzen diren neskak gazteak baino gazteagoak eta politak baino politagoak produktu desberdinak erakutsiz. Berehala edozein pertsonari iritzi txarra ematen diogu bere itxuragatik. Ez gara konturatzen denboraren poderioz denok zahartu egingo dugu eta edertasuna galaraziko diogu. Gazteak eta ederrak izaten jarraitzeko, beharrezkoa da gure barne dagoen edertasuna zaintzea.
C.R.
Nire ustez, bai, itxura garrantzitsua da. Lehena ikusten duguna da, eta horregatik zaindu behar dugu. Baina norbait apur bat hobeto ezagutzen dugunean, ez da bezain inportante. Nik, adibidez, ez ditut orduak ematen nire itxura hobetzeko; ez ditut kremak ezta makillajerik ere erabiltzen. Bestaldean kirolak bai egiten dut, giza horretan itxura eta osasuna zaintzen dut eta.
Hobea dela zure itxurarekin zu pozik egotea uste dut. Besteentzat egiten duzunean, beharbada arazo bat daukazu.
Gaur egun jende osoa uste du bere itxura importanteena dela, lehen jendea ez zen gaur egun bezala, nik uste dut garrantzitsua polita nagoela baina ez dut uste gimnasiora joan naizela edo kremak ipini.
Gaur egun gizonak gimnasiora joaten dira, kremak ipini dira baina adibidez ni korrikara joan naiz edo futbol jolasten naiz osasuntsuarako.
2A X.S.R
Nire ustez, itxura oso garrantzitsua da. Txikitan zarenean eta lodia edo itsusia zara, beste umeak zurekin sartzen dira eta hori konplejua egiten du. Gero pertsonak handiakizango direnean, hobeto egotea nahi dute eta produkto asko erosten dituzte: Adibidez kremak,proteinak eta abar.
Baina inportanteena da nire ustez eta jende gustia osasuna da.
V.B A2
Mundo honetan itxura oso garraintzitsua da, eta gainera telebista,irratia.. garrantzitsu gehiago ematen du.
Nire ustez itxura hobetzeko eta zaintzeko ondo dago baina ez da dena.
Jendeak eritziak,sentimenduak eta beste gauzak ditu eta nire ustez itxura baino garraintzitsuagoak dira eta kontuan behar da.
Niri kirolak egitea gustatzen zait eta kirola ona da gorputza mantentzeko,eta ahal badut beti kirola egingo dut.
Gaur egun gauza asko daude itxura hobetzeko kremak,tratamenduak,kirurgia estetikoa eta abar nik uste dut ondo dagoela baina ez obsesionatu.
EKAITZ A2
Lehen ezer inporta zer esaten zuten zuetaz.
Orain oso derberdina da, pertsona butzuentzat asko inportatzen zaio bere itxura eta beste batzuentzat ez. Nire ustez hori tontakeria bat da.
zergatik? inportatzen zaizu besteak esaten duenari? nik pentzatzen dut oso ona dela gorputza zaindu kirola egitea, ondo jan etb. Ez nago ados operacioiak egitea , baina errespetatzen dut beste opinioiak.
ELENA A2
Niri ez zait inporta zer pentsatzen duten besteek niri buruz.Bakarrik nirekin ondo sentitu nahi dut.
Mundu honetan denak desberdinak gara baina horregatik ez gara batzuk beste batzuk baino hobeto.
Nik normalean bakarrik gorputzako kremak erabiltzen ditut,ez zait gustatzen azala lehortu geratzea.
Ere modan egon nahi dut arroparekin edo ilea mozturekin.
c.p.
Gaur egun jende guztiak uste du bere itxura osos garrantzitsua dela.
Lehen jendea ez zen gaur egun bezala, nik uste dut garrantzitsua dela polit egotea, baina ez dut uste gimnasiora joango naizenik edo kremak ipiniko ditudanik.
Gaur egun gizonak gimnasiora joaten dira eta kremak inpintzen dituzte bere itxurakoa, ni berriz korrika egitera edo futbolara jolastera joaten naiz baina nire osasuntsea pentsatuz.
X.S.R 2A
Jende guztioi itxura ona edukitzea eta gorputza gurekin ondo egotea gustatzen zaizkigu baina hau lortzea
ez da posiblea gustuak desberdinak direlako (dira eta).
Adibidez, pertsona batentzat bere gorputza asko gustatzen zaie eta arropa eta makilajea erakutsiteko balio dute.Berdin da lodiak,lirainak edo argalak badaude bere itxura eta bere gorputza ez dute arazorik ematen.Baina norbaitek esan ahal izango du horrek etxean ez dauka ispilurik.
Beste pertsona batentzak arropa eta
makilajea ezkutatzeko balio izaten dute konplexu handiak dauzkate eta.
Mila A2
Egia da jende askorentzat itxura oso garrantzitua dela baina nire ustez, jende ere badago ez zaiola hainbeste itxura importa. Lehenengo momentuan fisikoak erakartzen gaitu baina pertsona ezagutu ondoren, barruan daukana begiratzen dugu. Bestetik,kirola egiten dut baina ez jendea impresionatzeko baizik eta ondo sentitzen naizelako.
Wonderbra, faxa, kremak, dietak, perfumeak... Guztira zer? 100 euro... hilabetero? Eta zer gertatzen da dirua ez dagoenean? Edo zer gertatzen da adinagatik ez dago erremediorik? Gero deprezioak etortzen zaizkigu eta merezita daukagu.
Horrela, normala iruditzen zait gero eta jende gehiagok arazoak edukitzea bere burua maitatzeko eta hainbeste arazo psikologiko egotea.
Argi dago kontsumismoaren garaian bizi garela, baina hau gehiegi da. Jendeak botiketan hainbeste diru gastatzen ikusteak harritzen nau, baina jende horregatik harro egoteak askoz ere gehiago harritzen nau.
Itxura hainbeste zaindu ordez, geure burua gehiago zainduko bagenu, beste oilar batek egingo luke kukurruku.
Silvia - Barakaldo
Nire ustez, oso zaila da besteek gutaz pentsatzen dutenari ez erreparatzea. Izan ere, hein batean behintzat, ez dut uste hori kontuan izatea txarra denik. Bezeroak ditugunok, adibidez, ematen dugun irudiaz jabetzen bagara, ikusten gaituzten era kontrola dezakegu eta hori oso erabilgarria da. Hala ere, beti daude muturrera joaten direnak, hau da, besteek begiratzen dieten erari garrantzi handiegia ematen diotenak. Hauek ezin dira zoriontsuak izan, barnetik modu batekoak direlako eta kanpotik azaldu ezin dutelako. Batzuetan arriskutsuak ere izan daitezkeela esatera ausartuko nuke,zeren eta frustratuta daudenez gero, gainerakoekin ordaindu nahi dute.
Ana Pi.
Nik uste dut, krema gustiak ez direla onenak.Gorpu ona nahi badut, gimnasiora joan edo kirol egin beharko dut.
Telebistako jendea asko makilaje ipintzen diote, horregatik, irakargarria eta gehiago iruditzen da.
Ondo iruditzen zait, pertsoneren aurpegia eta bere gorpua zaintzen dituztela, hobeto sentitzen direlako.
Jende asko erabiltzen ditu kremak eta pertsona horiek pentsatzen badute, ondo direla, ez dira txarrak.
Nik bost edo zaspi aldiz krema jarri zait, eta nire begiren zirkuloak bezala daude.
Alberto A2
Gure gizartearen arabera 20 urteko neska batek daukan bezalako larruazala eduki behar dugu,horregatik krema batzuk erosi behar ditugu.
Nire ustez,zimurrak bizitzaren argazkiak dira.Begien ondoren daukagunak barre egiteagatik dira,begitartearen zimurrak kezkatzen garenean agertzen dira.
Itxura inportantea da ,baina zer da edertasuna ?Niretzat itsusia dena,beste pertsona batentzat ederra izan daiteke.
Beraz, ez ditu krema horiek erosiko ,diru horrekin nire lagunekin afaltzera joango naiz,eta horrela barre egiteagatik beste zimur bat edukiko dut.
I.V.
Denok dakigunez, gaur egun gure itxurak izugarrizko garrantzia dauka. Badirudi, zenbat eta politago egon, orduan eta arrakasta gehiago lortzen dugula. Tamalez, arlo askotan kontua horrela da. Beraz, gustatu ez arren, gure gorputza zaindu behar dugu gizarte honegatik baztertuta ez sentitzeko. Baina kontuan hartu beharko genuke gaztetasunak eta edertasunak ez dutela betirako irauten. Beraz, ondo legoke hainbeste aurreiritsi ez edukitzea, eta beste balore batzuk aintzat hartzea.
R.A.
Argi dago gaurko gizartean itxurak garrantzi handia duela. Adibide bat kontatuko dizuet. Azken bolada honetan, ezagun batek 15 kilo galdu du. Alaia zen, ez zeukan argaltzeko asmorik baina osasunaren arazogatik dieta bat hasi zen. Kiloak galdu eta gero, lehen baztertuta sentizen zela eta orain, ordea, bere ingurukoak kontuan hartu duela konturatu da. Oso tristea da, ez da?
Oro har, gainerakoen onarpena bilatzen dugu, beraz, beren iritziak arduratzen ditugu. Baina kontuz! Ardura hau obsesio bihurtu ahal da.
Nire trikimailuei dagokienez, modan dagoen arropa janztea gustatzen zait baina bakarrik neure burua ondo ikusten dut. Ilea luzea denean ileapandegira joaten naiz. Behin hilabetean manikura egiten didate. Egunero aurpegia garbitzen dut makillatzen dudalako, baina kremaen munduan ez naiz saiatua.
Txarto iruditzen bazaizue, sentitzen dut baina EZ DUT KRITIKARIK ONARTZEN
A.B.
Argitaratu iruzkina