Ahal dudan guztietan, arropa kendu eta Jainkoak, bueno,
amak munduratu ninduen bezala egoten naiz. Ez dakit exhibizionista naizen edo
beharra den baina, esan bezala, kontrolatu ezin dudan gauza da. Egia da
daukadan materialak laguntzen didala eta ez zaidala ezer kostatzen daukadan
altxorra erakustea, baina ez da beharrezkoa
nik dudan gorputz perfektua edukitzea, auzi honetan oskola ez da
garrantzitsuena.
Erraza da eta edonork egin dezake. Ez da ezer behar,
kontrakoa baizik, dena sobera daukagu. Umeek egiten dutenean ez dago arazorik,
baina helduok eginez gero komeriak. Askotan umez inguratuta nagoela ematen du.
Ni biluzik eta haiek niri begira, bueno nireari begira, horrelakorik lehenengo
aldiz ikusi izan balute bezala.
Buruan dut, baina ez dakit ausartuko naizen. Telebista
eta kamaren aurrean beste gauza bat da. Biluzik egotea ondo, baina paradisu-kidearenak
ez nau motibatzen. Larru gorritan egotea dut gogoko, ez bikotekide nudista bat
aurkitzea.
Egun hauetan asko ari da hitz egiten Cuatro katean ematen ari
den “Adán y Eva” saioaz. Zuek zer deritzozue saioari? Eta, oro har, nudismoari?
Kontatu ea gustuko duzuen nudismoa, non eta nola egiten duzue, jakina, egiten
baduzue.
20 iruzkin:
Nudismo egiteari oso ondo deritzot. Argi dago bakoitzak nahi duena egin ahal duela, betiere inork izorratzen ez duenean. Hondartzan egoten naizenean berdin dit jendea nudismoa egiteak edo ez, baina ondo iruditzen bazait ere, inoiz ez dut egin eta daukat egiteko asmorik. Hasteko, esan beharra dago nahiko lotsatia naizenez ia-ia denak lotsa ematen didala eta bai, ezagunak, bai ezezagunak ikusteak lotsa ematen dit. Gainera, baliteke arroparik gabe egotea erosoagoa izatea, baina nire kasuan, arroparik gabe egoteari jantzita egoteari baino deserosoagoa deritzot. Izan ere, nire etxean inork ikusi ahal nau eta jantzita egoten naiz. Askotan nudismoak askatasuna ematen omen du, baina nire iritziz askatasuna beste gauza bat da eta askatasuna eduki nahi izanez gero, ez duzu zertan arroparik gabe egon, jantzita ere askatasuna eduki ahal duzulako.
Esanak esan, hondartzan, igerilekuan edo mendian nudismoa egiteari ondo deritzot baina lekuaren arabera, ez edozein lekutan! Esate baterako, ez dut uste hiriaren erdian egitea oso egokia denik, errespetu falta iruditzen zait eta. Kalean mundu guztiak egoteko eskubidea dauka eta egoera horrek izorratu ahal du.
Sarrerak esaten duenez azken egunotan jende asko saio horri buruz hitz egiten ari da. Nahiz eta saio mota horiek gustatu, oraindik ez dut ikusi baina ohi bezala, telebistak beti ahal beste egiten ari dira ikusleak irabazteko eta egun dena oso ikusita dago. Beraz, gauza berriak asmatu behar dituzte eta saioan parte hartze dutenak sosa ez ezik, ospe ere bilatzen ari dira eta saio horri esker lortu ahal dute. Horrela, Saioa bukatu bezain laster telebistaz telebista joango dira beren bizitza kontatzen eta hilabete batzuetan zehar hori besterik ez dute egingo. Horrela da egungo telebista!
Nuria
Nudismoa bizimodu bat dela uste dut, baina gure ohiturekin ez dut uste ondo ikusita dagoenik, badakit jende batzuentzat askatasun mota bat dela, baina ados nago aurreko komentarioarekin askatasuna ez da hau, askatasuna niretzat edozein momentuetan zuk nahi duzuna egitea da.
Baina nudismo egitea leku gehienetan debekatuta dago, hondartza batzuentan gauza normala da jende biluzik ikustea, baina ezin dut imajinatu metroan jende bilizik joaten, edo gure laneetan.
Niri hondartzan bainujantziko goiko partea kentzea ez deritzot txarto, eta nomalean kampoan nagoenean egiten dut, baina biluzik egotea niretzat ez izango litzateke erosoa lotsagarria baizik.
Amaitzeko esan behar dut telebista sasoi hau gogorra iruditzen zaidala, dena presatatuta dagoela uste dut, eta askenean han agertzen den jendea edozein gauza egingo luke dirua irabazteko.
Tamara 10/12
Zerbait eztzun dut baina ez dut ikusi. Saio horietatik oso lanpeturik nago. Nire ustez, ez dakit zer asmatu gehiagorik... gustuko txarra iruditzen zait. Saioa hori ez dauka interesik niretzat, nahiz eta beharbada jende batzuri gustatzen zaien...beti jende asko "berezi" dago.
Oro har, nudismo bizi modua dela uste dut, baina, ez dut inor egiteak ezagutzen eta nik ez dut praktikatzen. Horregatik ezin dut ezer ez nudismoari esan. Ez da nire gustukoa ere baina jendea nudismo praktikatzea errespetatzen dut. Niri hordartzan top less egitea gustatzen zait baina bakarrik erosoagatik egiten dut.
Zerbait eztzun dut baina ez dut ikusi. Saio horietatik oso lanpeturik nago. Nire ustez, ez dakit zer asmatu gehiagorik... gustuko txarra iruditzen zait. Saioa hori ez dauka interesik niretzat, nahiz eta beharbada jende batzuri gustatzen zaien...beti jende asko "berezi" dago.
Oro har, nudismo bizi modua dela uste dut, baina, ez dut inor egiteak ezagutzen eta nik ez dut praktikatzen. Horregatik ezin dut ezer ez nudismoari esan. Ez da nire gustukoa ere baina jendea nudismo praktikatzea errespetatzen dut. Niri hordartzan top less egitea gustatzen zait baina bakarrik erosoagatik egiten dut.
Rakel B2 (sentitzen dut akatsagatik)
Biluzik egoten naizen bakoitzean oso erosoa sentitzen naíz , bai etxean bai igerileku batean bai hondartza nudistetan beti saiatzen naíz arropa kentzen. Horrelaxe naíz ni , eta momentuz ez dut aldatu nahi. Etxe handia edukiko banu yakussi ere jarriko nuke ,batez ere arroparik gabeko bainuak hartzeko . Gainera , gehien gustatzen zaidan eguneko momenturik da dutxa hartzen dudanean. Ezinezkoa da ukatzea , udan egunero larrugorritan lo egiten dut eta logelan eltxo batzuk zeudelarik izugarrizko ikuskizun bihurtzen da , zapatila eta guzti antzinako ehiztariak bezala. Uste dut hurrengo urratsa dela elefanteak eta bisonteak ehizatzea . Baina biluzik egon behar bada ,ziur aski asko gustatuko litzaidake hori egitea. Sergio. 10-12
Saioa arrakasta badauka morboagatik izango da.Beste kulturatan ez dauka garrantzirik biluzik egoteak,baina hemen hori ikusteak atenzioa ematen digu.
Ez dut ikusten saioa "erreality shows"ez zaizkit gustatzen eta.Partaideak biluzik egon daitezela berdin zait.
Joaten naizen hondartzan jende asko biluzik dago.Nik ez dut nudismoa egiten ez dudalako uste oso erosoa denik,gainera,lotsa ematen dit,baina nudismoa egiten dutenek ez naute gogaitzen.
I.G.
Orain dela bi aste hasi zen adan eta eva sasoia. Reality show hauetan gizon eta emakume bat joaten dira irla batera maitasun bilatzeko. Orain arte, guztia normala zen ezta? Ba ez pentsa hain erraza izango denik, bikoteak biluzik egon behar du. Horrek da,eman zizuna kuriositate handiena.
Izena ematen dutenek sasoi hauetan parte hartzeko, alde batetik, oso ausartiak dira, edozer gauxa egiteko kapaz dira dirua irabazteko. Baina, beste aldetik, ez dute erreparatu bere intimitatean.
Nik errespetatu dut biluzik egotea erabakia, baina agian ez da beharrezkoa sasoi batera joatea biluziaren alde zaudela esateko. Beste aukerak dauzkazu zure iritzia defendatzeko.
Nire ustez, telebistako kateek ez dakite zer egin ikusleen kopurua gehitzeko eta dirua irabazteko. Hortaz, gero eta lelokeri gehiago asmatzen dituzte. Gainera gero era ikusle gehiago lortzen dituzte!
A.A 10-12
Nik bakarrik behin egin dut nudismoa hondartzan eta ez zitzaidan gustatu. Seguraski nire nebarekin eta nire koinatarekin joan nintzelako eta gainera txikiagoa nintzelako eta ez nekien non begiratu jejeje. Hala ere, ez nago nudismoaren aurka, ondo dagoela iruditzen zait, oso naturala dela eta. Azkenean bilizik heltzen gara mundu honetara. Baina hau da teoría gero bikiniz jantzita hondartzara joatea nahiago dut.
Adan eta Eva saioari buruz ez daukat askorik esateko. Saio honek ez daukala zentzurik uste dut. Zergatik egon behar da biluzik persona bat ezagutzeko?
Nik bakarrik behin egin dut nudismoa hondartzan eta ez zitzaidan gustatu. Seguraski nire nebarekin eta nire koinatarekin joan nintzelako eta gainera txikiagoa nintzelako eta ez nekien non begiratu jejeje. Hala ere, ez nago nudismoaren aurka, ondo dagoela iruditzen zait, oso naturala dela eta. Azkenean biluzik heltzen gara mundu honetara. Baina hau da teoría gero bikiniz jantzita hondartzara joatea nahiago dut.
Adan eta Eva saioari buruz ez daukat askorik esateko. Saio honek ez daukala zentzurik uste dut. Zergatik egon behar da biluzik persona bat ezagutzeko?
FIDEL 8-10 SDC
Hamabost minutuz Ikusi nuen telebistan Adan eta Evari buruz egindako reality-show-a. Egia esan, ezin dut asko hitz egin horri buruz, normalean ez baititut horrelako saiorik ikusten. Baina nire iritziz, telebistan morboa emateko falta den gauza bakarra omen da. Maitasuna bilatzeko asmoarekin eginda dagoela diote, baina horretarako biluzik ala mozorrotuta egotea axolagabea dela uzte dut nik.
Orain dela bi urte hasi ninduela nudismoa praktikatzen, eta askoz erosoagoa dela pentsatzen dut. Eguzkiak eragindako markak ez izanez gain, konplexuei aurre egiteko ere balio duela uzte dut. Batzuek esaten duten legez bizimodu ezberdina izan dezake, baina ni aukera pertsonala bezala ikustea nahiago nuke. Gure ohiko kulturan tabua izaten da biluzik egotea, baita biluzik daudenei begiratzea ere. Beraz nudismoa egiten dugunok, leku bereziak bilatzen ditugu egiteko. Halaber, normalean nudismoa egiten den hondartzetara, mendietara, edota nudismoa egin dezakegun kanpalekuetara joaten gara.
S.E. 8-10
Inoiz ez dut nudismoa egin eta,momentuz, ez daukat egiteko asmorik. Ez zait oso higienikoa iruditzen, baina bakoitzak nahi duena egin ahal du helburu honekin lekuetan. Behin entzun nuen nonbaiten gimnasio bat zegoela ariketak fisikoki egin bitartean nudismoa egiteko. Hori gehiegi iruditzen zait.
Saio honi buruz zati bat ikusi dudala iritzia edukitzeko esango dut. Uste dut azkenean garrantzisu gehiegi ematen dugula ez daukan zerbaitengan, batez ere pertsonak ezagutzeko.
GF 8-10
Cuatro katean ematen ari diren saioa ikusi ez dudan arren, zerbait entzun dut. Baina, kate hau eta bere bazkide, tele cinco, ezagututakoan saio batzuek daukaten kultur maila jakin ahal dugu.
Duela hamarkada batzuk telebistan bi kate besterik ez zegoen eta gainera biak kate berberarena ziren; hortaz, haien artean ez zegoen borrokarik.
Hala ere, orain, telebistan hainbeste kate daukagunez geroztik, kateen artean, entzulerien erruagatik, gero eta borroka gehiago dago.
Gaur egunean telebistan gudan bezalakoa da, ikusleen kopurua igotzeko edozein gauza egin ahal dute eta guztiok dakigunez, behintzat telebista saioetan, pertsonek zenbat eta arropa gutxiago eraman orduan eta jende gehiago saioa ikusten dago.
Hala eta guztiz ere, jakin ahal izan dudanaren arabera, saio hauetan ateratzen diren pertsonaiak aktoreak ez dira kaleko pertsonak baizik. Baina, krisia dela, ospea dela azken urteotan jendeak lan egin ahal izateko edozein gauza egiten du. Eta ospea lortu nahi duenarentzat telebistaren bidez bidea ahalik eta azkarren da lortzeko.
Beste alde batetik, nudismoa beste bizimodu bat da eta nudismo egitea gustatu gabe ere, norbaitek egin nahi izanez gero egin ahal du. Baina, nudismoa egin nahi duen jendeak edozein lekutan ezin duela egin jakin behar du.
Iñaki Gurutzeta.
Blog honetan agertu arte ez nekien saio hori existitzen zela. Gero irudi batzuk ikusi ditut eta beste “reality” bat dela egiaztatu dut. Niri “Gran Hermano” “ La selva” eta horrelako saioak ez zaizkit gustatzen. Gran Hermano hasi zenean, kuriositateagatik ikusi nuen baina laster nekatu egin nuen. “Adan eta Eva” ren kasuan, telebistak pauso bat gehiago eman du eta parte-hartzaileak larru gorritan agertzen dira. Nik uste dut, askok bezala, telebistan ez dakitela zer egin entzule gehiago lortzeko eta hau bakarrik falta zen. Parte-hartzaileak erabiltzen duten bidea bikotea edo amodioa aukitzeko barregarria da niretzat. Telebistan biluzik agertzea morbo handitzeko da eta partaideentzat diru gehiago irabazteko modua da.
Baina nudismoa beste gauza bat da. Beste bizi modua da eta ez da gorputza erakusteko. Nik orain dela urte batzuk hondartzan nudismoa praktikatu nuen eta disfrutatu nuen. Esperientzia ona izan zen. Gorputzarentzat askatasun handia da; eguzkitan jartzea eta itsasoan bainua hartzea oso atsegina da. Baina nudismo praktikatzea beti leku egokitan izan behar da beste batzuetarako respetuagatik.
L.R. 10-12
Ezer baino lehen gauza bat esan behar dut, ez zaidala gustatzen tele-zaborra eta nire iritsiz saio hau kaka zahar handi bat da.
Nire ustez nudismo aukera bat da. mundo honetaren barruan bi nudismo zalearen mota daude. Alde batetik, jende naturala, ez zaizkiela gustatzen konbentzionalismo sozialak eta biluzik bizi nahi dute. Hippy garaiko herentzia bat dira.
Beste aldetik, exhibizionistak daude, haren gorputzak oso ederrak dira eta horregatik munduari erakutsi behar diote.
Hondartza nudistara joango bazina, diferentzia handia aurkituko zenuke?
Iñigo M.
Nudismo egitea bizimodu bat dela uste dut. Ondo deritzot aukera hau. Baina ere egia da ez deritzola higienikoa. Gainera niretzat arropa gabe bizitzea ez da erosoa. Normalean hondartzan ikusten dut, eta ez zait inporta. Han denok arropa gutxi eramaten ditugulako eta aukera hau ez da hain nabari. Baina beste leku batean imaginatu naizenean, esate baterako jatetxe batean nazka pizka bat ematen dit.
Adan eta Eva saioa ez dut ikusi. Bakarrik iragarki batzuk ikusi ditut. Baina "Gran hermano" antzekoa irutu zait eta saoi hauek ez zaizkit gustatzen. Denak prestatuta daude eta.
Isabel G. (10-12)
Nudismoa bai ala ez? Nu dismoa ez baduzu egin, sentitzen duzuna ez dela posible esatea uste dut. Ni nudismoaren alde nago cuatro programa bezalakoen kontra nago. Zertarako balio dute programa horiek? Nire ustez nudismoa ez da exhibizionismoa, bizi modu bat baizik.
nahiz eta normalean ez egin, udan beti joaten naiz Sonabia hondartzara nudismoa egitera. Oso gustura nago hondartz horretan jende gehiegirik ez dagoelako. Sonabiiara joaten garenak ez gara begiluzeak, nudismoaren alde pertsonak baizik.
Iñaki.I
“Adam eta eva” saioa ikusteari lelokeria hutsa deritzot, baina beste gauza desberdin bat biluzik egotea edo arroparik gabe ibiltzea da. “Adan eta Eva” saioaren bidez bakarrik dirua lortu nahi du Cuatro kateak. Dirutza lortzeko morboa sortzea erabaki du eta gure gizartean morboa lortzeko aukera batzuk dauzkagu. Haien artean, gorputz biluzik erakustea dago. Horregatik, kate honek lanabes hau, nudismoa, erabili du audientzia areagotzeko eta audientziaren bidez, dirutza lortzeko.
Bestalde, ez dut nudismoa inoiz egin, eta gainera ez daukat nudismoa egiteko asmorik. Nahiz eta gaztea naizen, antzinako heziketa jaso dut eta honen ondorioz, oztopo batzuk aurkitzen ditu nire portaera aldarazteko. Hala ere, nahiz eta inoiz nudismoa egingo ez dudan, hori egin nahiko nuke, baina ezin dut.
Batzuetan, eta batez ere, udan, denok hondartzara joaten gara eguzkitara hartzera. Guztioi gauzaren bat nahi genituzke, eta haien artean, biluzik egotea dago eguzkia ondo jasotzeko eta arropen arrastoak gure gorputzetik kentzeko. Hau gertatzen zaigu bai emakumeei, bai gizonoi. Hala ere, gure jaso dugun heziketarengatik ez dugu egiten eta zoritxarrez, ez dugu inoiz egingo.
Beraz, gure portaerak aldatzekotan gure seme-alaben heziketa guk geuk aldatu behar dugu, hauek gure arazorik ez pairatzeko. Denok argi eduki behar dugu guretzat txarra bada, zergatik pairatu behar duten gure seme-alabek. Horregatik, gure heziketa ahaztu behar dugu gure seme-alabei beste heziketa desberdin bat emateko.
Azken egun hauetan asko hitz egin da "Adan y Eva" izeneneko saioari buruz.Egia da halako saioak ikustea deigarria dela inoiz egin ez baitira.Baina egia da ere gaur egun daukagun telebistan ez dela hain harrigarria hori ikustea.Orain telebistan dena dago onartuta eta gu prest gaude zabor guzti hori irensteko.Zaborra delako,behintzat nire ustez.Ondo egongo litzateke saio horretan parte hartzen dutenak biluzik egongo ez balira.Eta honekin ez dut esan nahi nudismoaren kontra naizenik,ez,ni morboaren aurka nago.Eta hemen morboa baino ez dago.
Nik ez dut inoiz nudismoa praktikatu,horrelako gauzak egiteko oso lotsatia naizelako.Baina "La Salvaje" hondartzan egon naiz eta jendea nudismoa egiten ikusi dut.Nire ustez,baimenduta dagoen lekuetan,hondartza horretan adibidez,pertsonak biluzik ikustea ez dago txarto.Haiek eskubide hori izan behar dute.Arazoa da gehienek nudismoa praktikatzen dutela benetan sentzazio hori gustatzen zaielako eta beste batzuk (gutxi
suposatzen dut) joaten direla morboz bultzatuta.
Esan dudanez,ez dut inoiz praktikatu baina egun batean egiteak nahiko nuke nola sentitu ahal zaren biluzik egonez ikusteko.
Amaia.
Inoiz ez dut nudismoa egiten, oso lotsatia naiz eta. Hala ere, bakoitzak bere gorputza nahi duena egin ahal duela pentsatzen dut.
Beste aldetik ez dago ados saio horiekin " Adan y Eva" edo Gran Hermano bezala. Uste dut egiten dutenak,bakarrik morboa bilatzen dutela jendea harrapatzeko eta horrela diru gehiago irabazteko.
Nire iritziz penagarria da hainbeste jende denbora galtzen du
horrelako gauzak ikusten.
R.F 10-12
Gaur egun gero eta jende gehiago praktikatzen du nudismoa, baina niri ez zait batere gustatzen, eta inoiz ez dut egingo. Lotsa ematen dit beste pertsonak nire gorputza ikustea. Hala ere, nudismoa errespetatzen dut baina ezin da egin edozein lekutan, aukeratu behar da leku apropos bat egiteko. Adan eta Eva Saioa ikusi dut, eta penagarria iruditu zait jendea edozein gauza egiten du, famatua izateko eta dirua lortzeko. Ez dakite zer asmatu ikusle gehiago izateko.
E.A 10-12
Argitaratu iruzkina