2014/10/24

EZ DUT BEHAR, ESKERRIK ASKO

Zanga-zanga. Badago garai bat edateko, igual dio zer edaten duzun, edatea da inportanteena. Guztiok gazteak izan gara eta guztiok une horretatik pasatu behar izan dugu. Laster ala berandu, baina guztiok edan dugu, debekatu baino lehen, azkeneko eguna izango balitz bezala.

Gaztea nintzenean ez zeuden orain dauden edabeak, bueno, ez zeuden oraingo edabeak ezta pagatzeko dirurik ere. Horregatik edaten genuenean, ahalik eta azkarren mozkortzeko, kolore desberdinetako ardoak, garagardoa eta apaizek edaten zuten likore moduko zerbait hartzen genuen, bata bestearen atzetik. Apaizen likore sakratu hori edan behar genuenerako koadrila erdia mozkortuta.
 
Heldutan hasi ginen lehenengo kubatak edaten  eta heldutan ere hasi ginen edari arraroak edaten. Ez ditut inoiz gogoko izan, baina noiz edo noiz dastatu ditut “cerebrito”-ak edo “mata-penas”-ak. Batzuetan ezin dut imajinatu nola bururatu ahal zaion horrelako edariak asmatzea planeta honetan bizi den pertsona bati. 

Etxetik kanpo egoten naizenean zuhur jokatzen dut. Ez dut edaten ezagutzen ez dudana. Nazkagarriak iruditzen zaizkit libidoa handitzeko edaten dituzten edabeak eta, sekretu bat, oraindik ez ditut behar.

Zein izan da zuek edan duzuen edaririk arraroena? Noiz hasi zineten edaten? Ba al dugu hemen edan gabe ondo pasatzeko aukerarik? Zer uste duzue?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago garai bat edateko dagoela; baita "zorakeria" batzuk egiteko ere, nahiz eta pasatu gabe. Orain gazte askok asteburuetan "litrok" edo "botellon" egiten dute, kalean edo lonjatan egiten dute. Lehen gertatzen zenez gazteak laster edaten hasten dira baina nire ustez, asteburuetan sartzea aldatu da. Orain gazterentzat importanteena edatea da eta askotan bere helburua da. Egia da gero gazte gehienak arduradunak direla eta aste zehar lan egiten edo ikasten dutela.
Gaztea nintzenean gu ere edatera sartzen ginen, baina batez ere nire lagunekin egoteko, ondo pasatzeko eta beste jende ezagutzeko egiten genuen.
Nire garaian astebua "kinito" jokatzen hasten zen. Dibertigarria zen oso ondo pasatu ginen elkarrekin eta. Kalimotxo edo garagardo edaten genuen. Gero tabernaz taberna edaten jarraitzen ginen. Diru gutxi edukitzen genuenez edari berberak ziren, kalimotxo edo garagardo. Batzuetan edari arraroak edo edari gogorrak probatzen genituen, adibidez, tekila, "cerebritos" "platanitos" edo beste gauzak, baina niri ezer ez zitzaidan gustatzen. Helduetan, diru gehiago daukagunez, beste edari batzuk edaten dugu. Adibidez, ardo beltza ona, edo ondo prestatua dagoen kubatak. Orain kalitatea nahiago dut.
Gutxigorabehea hamalauan edo hamabostean edaten hasi nintzen. Udak herri txiki batean iragaiten nituen eta koadrilla bat edukitzen nuen. Udanean inguruko herrietan jaiak zeuden eta berbenetara joaten ginen eta haietan edaten hasi ginen.
Nire ustez, gure garaian eta gure gizartean edatea ohitura da. Edatea eta jatea gure bizitzako momentu berezi edo onerekin lotuta daude eta horregatik askotan egiten dugu.

Rakel B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bat nator sarrerarekin. Bizitzan garaiak daude eta garai horietatik pasatu behar dugu. Bestala, garai horiek pasatu ezean, beti gauzak galduko ditugu eta edateko ohitura beste garai bat da.
Neuk ere gaztetan azkeneneko eguna izango balitz bezala edaten nuen. Astebururo ahalik eta lasterren geratzen ginen ( bostak aldera) eta diru gutxi genuenez supermerkatura joaten ginen edariak erostera. Beti, supermerkatuko edaririk arraroena erosten genuen eta ahalik eta azkarren edaten saiatzen ginen azkar mozkortzeko. Xedea ahal beste edatea zen eta berdin zitzaigun zer edan. Gainera, nahasketa arraroenak egiten genituen. Egun, aldiz, ez dut nahasketa mota horiek edaten, gehienak nazkagarriak iruditzen zaizkidalako. Aitortu behar dut orain askoz gutxiago edaten dudala. Baina, edari arruntak edaten baditut ere, noizean behin txupitoak ere edaten ditut eta gehienetan ez dakit zer eraman. Gauza horiek beti gauez egiteko prest egoten gara. Behintzat, nire kasuan goizez edo arratsaldez ez dut ezer edaten ezagutzen ez dudana. Baina, gauez eta parrandaz egonez gero, desberdina da!
Ez dago ukatzerik edan gabe ondo pasatzea posiblea dela, mundo guztiak ez du edaten eta. Bakoitzak bere ohiturak dauzka eta jende askok inoiz ez du edaten eta ondo pasatzen du. Baina, nire kasuan ateratzen bazait, edatea gustatzen zait. Uste dut jai bat zeharo desberdina dela urarekin edo alkoholarekin. Baliteke urarekin ondo egotea baina, gehienenetan alkoholarekin jendea alaiago dago eta dibertigarriagoa da. Horregatik, ezinbestekoa izan ez arren, parrandaz alkohola edan nahiago dut. Gainera, nire iritziz gauean zehar ur bat edatea ondo egon daiteke baina, gau osoan ura edateari gehiegi deritzot, oso aspergarria baita.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez nago ados garai bat edateko dagoela. nahiz eta ohiturak aldatu,gure herrian harremanak estuak egiteko edatea erabiltzen dugu. Egia da garai bakoitzean edariak desberdinak hartu ditugula baina azkenean proposamena berdina dela uste dut.
Ni Bilbokoa naiz eta Bilbotarrak oso tradizionalak garela uste dut. Beti ardoa edo garagardoa edaten dugu. Baina nire emaztea Barakaldokoa da eta ezagutu genuenean Barakaldora joan hasi nintzen edatera eta hor ezagutu nituen Cerebrito eta Bulumba adibidez. Hori izan zen garaiiluna nire bizitzan.
Orain ardo ona edo gin tonic berezi bat nahiago dut baina gauza berbera egiteko, lagunak edo familiarekin egoteko.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

"Hogei urte ez dela ezer" tangoak esaten du, baina hogei ta hamarrek betikotasuna ematen dute. Hain zuzen ere, edaten hasi nintzenez geroztik gaur arte urte batzuk pasatu direla esan ahal dut.
Txikitatik Arabako herri txiki batera oporrak pasatzera joan naiz, eta izan ere, herri horretan edaten hasi nintzen.
Nahiz eta gaztetan edaten hasi nintzen, data ezin dut datarik esan datak oroitzeko oso txarra naizelako. Baina, nire herrian oporrak pasatzen nituela izan zela gogoratu ahal dut.
Batzuek gauza hauek gogoratzea erraza dela esan ahal dute. Baina, nire kasuan berdin ezin dut esan arras gaztetik ahazteko edaten bainuen; alabaina, nire lagunei esker jakin ahal dut.
Garai hartan, gazte guztiak bezala, diru gutxi neukanez ahal nuena edaten nuen. Inguruko herri bakoitzean taberna bat besterik ez zegoen eta orain jakin ez arren, alkohola garrafoi-alkohola litzatekeela uste dut.
Hala ere, nire laguntzan edaten nuela bakarrik herri baten festa zenean,esan ahal dut. Baina, nire zorigaiztoarentzat, nire herria haran baten erdian zegoen eta harana herriez beteta zegoenez, udako asteburu guztiak herri batean jaiak ziren.
Hau alde batera utzita, gauza arraroak edan baditut ere, txinatar jatetxeetan bazkaldutakoan ematen duten edaria edan dudan arraroena dela uste dut. Txinatar jatetxeetan eskaitzen dizkizuten bi edari, bata bestea baino indartsuagoa dela ere, biak berdinak izaten dira. Gainera, hemengo alkohola batzuk garrafoi-alkohola izanez gero, txinatarren alkohola "galafoi"-alkohola izango da?.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da. Gure gizartean edatea ohitura bat da. Lehengo kulturaren edo ohituraren arabera edari batzuk alkoholarekin onak ziren osasunarentzat. Horregatik txikia izaten, alkohola dastatu al nuen. Noizean behin nire amak niri eta anai-arrebei “pontxe” bereziak prestatzen zizkigun. Adibidez, garagardoa edo ardo geza arraultzarekin eta azukrearekin nahastuta. Asko gustatzen zitzaizkidan baina ohitura hori galdu da, dagoeneko eta harrezkeroztik ez ditut berriro hartu .
Horretaz aparte, nik ez nuen alkohola edan institutora hasi arte. Asteburuetan veste herrietara joan nintzen lagunekin eta arratsaldea edari batzuk edaten pasatzen genuen. Dastatu nuena edaririk arraroena uste dut “vacas verdes” zela. Urte hartan tabernetan edari txikiak alkoholarekin ipintzen zituzten; esate baterako, torombolo, zurito cointrea-arekin, tekila, eta abar, eta horrela edan ahal genuen diru asko gastatu gabe. Puntu bat harrapatzen genuen, mozkortu gabe eta oso ondo pasatzen genuen. Gaurko gazteek gero eta lasterrago hasten dira edaten eta beste helburu bat izaten dute, hau da, lehenbailehen mozkortu. Nire ustez ez da batere helburu ona. Gazte asko oso txarto amaitzen dira kalean edo hospitalean eta niretzat hau ez da ondo pasatu.
Dena den, guztiok inoiz gutxi edo asko pasatu dugu edaten baina helduak garenean gure gustuak normalean aldatu dute eta ardo berezi bat edo kubata ondo prestatuta nahiago dugu. Ez ditugu edozein edaririk edo kantitaterik edaten, gure gorputzak ez baitu onartzen. Eta lasaiago edan arren alkohola beti dago gure harremanetan. Horregatik, nik usted dut ez dagoela garai bat edateko, modu desberdina edateko baizik.
L.R. 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nintzenean koadrillarekin edaten nuen. Inportanteena kantitate handia hartzea diru gutxiaren truke zen.Larunbatero bostetan, berrehun pezetaren truke kalimotxo erosten genuen erdialdetik urrun edateko, eta zortziretan Juan de Garay kaleko tabernaz tabernara joaten ginen hain arriskua ez zenean.
Hortik bazeunden tabernak txupito mota asko zituztenak.Gogoratzen dut Puntazo izeneko tabernan hartzen genuela , eta bi aldiz pentsatu behar genuela edan baino lehen gogorra zelako. Taberna horretan Gehien gustatzen zaidan txupitoa zen. Tabernariak txupitori sua ematen zion, eta txupito hori erre zen bitartean edan behar genuen, geure eztarrinek dena jasan zutelako.
Orain nahiago dut kalitate gehiago kantitate baino. Horregatik,lagunekin taberna batean zaratarik gabe bi Kubata onak hartzea gustatzen zait, gareztia izan arren.

ALBERTO SEO. B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

"Teeneger" nintzenean koadrillarekin edaten nuen. Inportanteena kantitate handia hartzea diru gutxiaren truke zen.Larunbatero bostetan, berrehun pezetaren truke kalimotxo erosten genuen erdialdetik urrun edateko, eta zortziretan Juan de Garay kaleko tabernaz tabernara joaten ginen hain arriskua ez zenean.
Hortik bazeunden tabernak txupito mota asko zituztenak.Gogoratzen dut Puntazo izeneko tabernan hartzen genuela "Cerebrito ", eta bi aldiz pentsatu behar genuela edan baino lehen gogorra zelako. Taberna horretan Gehien gustatzen zaidan txupitoa "Maldicion" zen. Tabernariak txupitori sua ematen zion, eta txupito hori erre zen bitartean edan behar genuen, geure eztarrinek dena jasan zutelako.
Orain nahiago dut kalitate gehiago kantitate baino. Horregatik,lagunekin taberna batean zaratarik gabe bi Kubata onak hartzea gustatzen zait, gareztia izan arren.

ALBERTO SEO. B2

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut edatea gure kulturan dagoela. Euskadin zehar oso tipikoa da edalarietako koadrilak ikustea. Ez gogoaratu nuen noiz edaten hasi nintzen, hamasei urteekin gutxi gorabehera uste dut. Garai hartan zuritok edaten nituen, gero ardo ona edaten nuen eta gaur egun, argo ona eta gintonic edaten ditut.

Gazteetan Asko gustatzen zenizkidan edari arraroak probatzea adibidez txinatar musker likorea edo belar exotikoak edariak, gero nire sabela oso txarto zegoen baina gazteria ikerkuntzarako garaia da ezta?

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gazteak garenean,beste batzuek egiten dutena egiten dugu eta gure kulturan edatea oso onartuta dago.Edozer ospatzeko edaten da eta lotzen dugu alkohola eta festa.Horregatik,gazteak oso laster edaten hasten dira.
Gaztea nintzenean alkohola dastatu nuen,baina zaporea hain txarra iruditu zitzaidanez,ez nuen errepikatu.
Nire lagunak baino gauza berak egiten nituen,baina edan gabe.Horregatik,seguru nago oso ondo pasa daitekeela alkoholik gabe.
I.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut gaztetan gehienok mozkorra bat harrapatu dugula eta heldutan ere bai segur aski modu desberdina izan dela.
Hori esanda, pentsatzen dut ez dagoela garai bat edateko.
Gaztea nintzenean asteburu guztiak ateratzen nintzen lagunekin eta denetarik edaten nuen mozkortzeko lehenbailen baina beti pasatu gabe.Zorabiatuta banengoen, ez nuen gehiago edaten ,bestela, oso txarto pasatzen nuen.
Nahiz eta lehen ez gustatu edariak probatzen nituen, orain bakarrik gustatzen zaidana edaten dut eta ez mozkortzeko ondo pasatzeko baizik baina ohitura ez daukadanez,batzuetan bi ardorekin mozkorra txikia harrapatzen dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez ez da beharrezkoa edatea primeran pasatzeko, baina egia da edaten duzunean lelokeria gehiago egiten duzula. Lehen ia ia denetarik edaten nuen. Orain, ordez, bakarrik edaten dut gustatzen zaidana ´´ponche cola´´ eta “destornillador” kubatak. Batzuetan ez daukat gogorik alkola edateko eta nahiago dut koka kola batzuk hartzea. Uste dut gaur egungo gazteek ez dakitela edatea eta bakarrik espero dutela lehen bai lehen mozkortzea. Gainera, gero eta gehiago edaten dute eta kontzientziarik gabe.
E.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut oso ondo gogoratzen zenbat urterekin hasi nintzen edaten,hamabost urte nituela uste dut,gutxi gora behera.Baina,gauza guztiekin gertatzen den bezala,horretarako ere adin bat dago.Gaztetan hasten garenean edaten, gure asmo bakarra mozkortzea baino ez da.Ez dugu edariak desberdintzen,alkohola da eta kitto.Eta zenbat lelokeri egin ditugu alkoholatik eraginda...Ni,hurrengo egunean, oso txarto nengoen,ez bakarrik fisikoki baizik eta psikologikoki ere bai.Oso erruduna sentitzen nintzen baina hurrengo asteburuetan...berriro edatera.
Zorionez, garai hori pasatu da eta
ondorio larririk ez du izan nire bizitzan.Baina jende askok ezin du hau esan,gaztetan alkohola edateagatik alkoholikoak bihurtu baitira.
Esan dudanez garai hori pasatu da niretzat eta orain edaten dudanean benetan dastatzen dut edaria,hau da,ez dut edaten edateagatik.
Amaia.S.